saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Tailerra. Literatura sormena. II. maila

Tailer honetan ipuina zein eleberria sortzeko, edota gutuna zuzentasunez idazteko oinarrizko lanabesak aztegai izango dira.

Hona hemen tailerraren gidoia: 

  1. Sormenarako lanabesak
  2.  Adjektibazioa, deskribapena eta solasak
  3. Psikologia eta pertsonaien ezaugarriak
  4. Interpretaziorako baliabideak: ikusmena, entzumena,...
  5. Ipuinen tipologia: ulermena eta metamezua

  Saio teoriko eta ikasleek landu beharreko  ariketa praktikoak izango dira. Jolas eta esperimentazioaren bidez idazlan eta ipuinak sortuko dira.

  Enrique Pérez Urrestik emango du tailerra. Gazteleraz izango da eta maiatzaren 6tik ekainaren 10era bitarteko asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan.

  Tailerra doakoa da. Apirilaren 20tik 30era bitartean eman ahal izango da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki).

  Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.