saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Tailerra. Literatura sormena. I. maila

Tailer honetan ipuina zein eleberria sortzeko, edota gutuna zuzentasunez idazteko oinarrizko lanabesak aztegai izango dira.

 Hona hemen tailerraren gidoia: 

·         Hitzekin jolasean

·         Testu literarioa

·         Narratzailearen ikuspuntua

·         Ortografia

·         Irakurmena

·         Ipuina

     Saio teoriko eta ikasleek landu beharreko  ariketa praktikoak izango dira. Jolas eta esperimentazioaren bidez idazlan eta ipuinak sortuko dira.

    Enrique Pérez Urrestik emango du tailerra. Gazteleraz izango da eta martxoaren 18tik apirilaren 22ra bitarteko asteazkenetan izango da 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan.

    Tailerra doakoa da. Martxoaren 2tik 14ra bitartean eman ahal izango da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki).

    Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.