saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Emakumearen Nazioarteko Eguna

 

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Emakumea eta Bertsolaritza tailerra programatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Tailerra martxoaren 11tik 25era bitartean egingo da, astearteetan (18:00etatik 20:00etara) eta Ana Zamakona Sernak gidatuko du. Foru Liburutegian egiten diren tailer eta ikastaro guztiak bezala, doakoa da. Euskaraz egingo da, Foru Liburutegiaren 5. solairuan. Izena emateko epea otsailaren 24tik martxoaren 10era bitartekoa da. 20 plaza daude, eta aukeraketa izen-ematearen hurrenkeran egingo da.
         Emakumearen Nazioarteko Egunean, Foru Liburutegiak memoria historikoaren inguruan oinarrituko ditu jarduerak. Helburu horrekin, emakumeen obra biografiko batzuen aukeraketa egin du (batzuk lehenengo pertsonan idatzidakoak), eta 1. eta 1. eta 3. solairuetako atondoetan jarriko dira ikusgai, egun horretatik aurrera (martxoan zehar). Biografia horiek gida bibliografiko bat izango dute, eta pasarte batzuk irakurtzeko aukera eskainiko du.
 
         Era berean, Foru Liburutegiak hamar orri-markatzaile jarriko ditu erabiltzaileen eskura; Bizkaian zehar aurki daitezkeen emakumeen hamar eskulturen argazkiak dituzte apaingarri: