saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Liburutegi digitala

Informazioa

Kontsulta Lagundua
Kontsulta Jakina

Aurkezpena

Bizkaiko Foru Liburutegi honetako Liburutegi digitala proiektu liburutegian dugun bibliografi ondare aberatsa munduko edozein bazterretako erabiltzaileengana hurbiltzea du helburu. Atal honetan, altxorguneko irudiak sartzen joango gara apurka, katalogoa kontsultatuko duen erabiltzaileak fondo digitalizatuak ere erraz ikusteko aukera izan dezan. Sartu birtualki Liburutegian, dugun guztia kontsultatu eta gozatu.

Bilduma

Liburutegi Digitalaren funtsaren oinarrian Foru Liburutegiaren Erreserbako lanak daude; lan hauek digitalizatzen ari dira. Funts honetan XVI, XVII eta XVIII. mendeetan argitaratutako liburuak daude, eta horiez gainera 1501 baino lehen egindako 38 inkunable, balio handikoak.

Liburutegi Digitaleko obrarik zaharrena 1472 inguruko inkunable bat da, Johannes Gerson-en "De Simonia; De probatione Spirituum; De eruditione confessorum; De remediis contra recidivum peccandi"

Funtseko obra gehienak euskarazkoak, latinezkoak eta gaztelaniazkoak dira.

Garrantziari helduta, Euskal Erreserba nabarmendu behar da: honen barruan J.A. Mogel, Agustín Cardaberaz, Sebastián de Mendiburu eta Pedro de Axularrek idatzitako lanak dira ezagunenak.

 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Liburutegi digitala

Liburutegi digitala

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia