Eurovoc tesaurus eleaniztuna da. Tesaurusa izanik, dokumentuak gaiaren arabera sailkatzen ditu, hau da, Europar Batasunaren dokumentu ondarea antolatzen du; areago, Europar Batasunaren datutegi dokumentala sailkaturik, kontsultatzeko modua errazten dio erabiltzaileari. Eurovoc tesaurus eleaniztuna den neurrian (Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan dago), batetik, dokumentu jakin bat aurkitu nahi duen erabiltzaileak bere hizkuntza erabili ahal izango du beste hizkuntza bateko dokumentuak bilatzeko; bestetik, hizkuntzen arteko baliokidetzak finkoak eta seguruak direnez, hiztegi eleaniztuntzat jo daiteke Eurovoc, eta hori itzulpenerako nahiz normalizazio terminologikorako laguntza handia da. Eurovoc euskaraturik, euskara Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen parean jartzen da.
Egunerapen-eguna: 2022/09/19