SN Eremu nahiko zabala eta nazio-mailako garrantzia duena, gizakiaren ekintzak nabarmen aldatu ez duen ekosistema bat edo ekosistema-multzo bat biltzen duena. Bertako landare- eta animalia-espezieak, formazio geomorfologikoak eta habitatak interes berezikoak dira zientziaren, hezkuntzaren eta jostetaren aldetik, edota edertasun handiko paisaia naturala dago. Maneiu-kategoria honen helburuak dira gure ekosistemen laginak eta ezaugarri natural, kultural eta eszenikoak zaintzea, ingurumena erregulatzea eta ikerketa, hezkuntza eta josteta zerbitzuak eskaintzea.