Deskribatzaile edo ez-deskribatzaile bat bilatzeko, termino bat, esamolde bat edo termino baten zatia erabil daiteke. Terminoa edo terminoak mugagabean idatzi behar dira, eta gero klik egin behar da "bilatu" botoiaren gainean.
Horrela, bilaturiko deskribatzailea lortzen da zuzenean—bere erlazio semantikoekin batera—, edo, bestela, bilaketan erabilitako esamoldea duten deskribatzaile eta ez-deskribatzaile guztien zerrenda. Zerrenda horretatik, deskribatzaile bat aukera daiteke beraren erlazio semantikoak ikusteko: mikrotesaurusa, terminoa definitzeko eta erabiltzeko oharrak, ez-deskribatzaileak, termino generikoak, termino espezifikoak eta erlazio asoziatiboak.
"marka" terminoa duten deskribatzaileen eta ez-deskribatzaileen zerrendatik hartua