saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Laguntza

Informazioa

 

Tesaurusa kontsultatzeko moduak

EUROVOC tesaurusa bi modutara kontsulta daiteke: batetik, tesauruseko deskribatzaile eta ez-deskribatzaileak bila daitezke, termino bat edo termino-zati bat erabiliz, edo, bestela, tesaurusa araka daiteke, nabigazioa baliatuz.

Tesaurusa arakatu (nabigatu)

Nabigatu aukera hautatzen bada, gaikako bilaketa egin daiteke, eta EUROVOCen egitura hierarkikoa bistaratu.

Aukera hori hautatuz gero, 21 gai-eremuen eta 127 mikrotesaurusen zerrenda agertuko da pantailan. Zerrenda horretatik, mikrotesaurus bat hauta daiteke beraren zuhaitza pantailan ikusteko.

Mikrotesaurusetan, deskribatzaile guztiak hiperestekak dira. Horrek esan nahi du deskribatzaile baten gainean klik eginda beraren inguru semantiko osoa lortuko dela: mikrotesaurusa, terminoa erabiltzeko eta definitzeko oharrak, ez-deskribatzaileak,  termino generikoak eta espezifikoak, erlazio asoziatiboak.

Lexikoa aukera

Lexikoa aukera aktibatuz gero, bistaratutako mikrotesauruseko deskribatzaile eta ez-deskribatzaile guztien zerrenda alfabetikoa agertuko da; zerrenda horretatik, deskribatzaile bat hauta daiteke. Ez-deskribatzaileak zein berari dagokion deskribatzailearekin lotzeko, USE terminoa erabiltzen da. Mikrotesaurusa berriro bistaratzeko, mikrotesaurusa hautatu behar da.

Termino bat bilatu (bilatu)

Deskribatzaile edo ez-deskribatzaile bat bila daiteke, termino bat, esamolde bat edo termino-zati bat erabiliz. Terminoa edo terminoak mugagabean idatzi behar dira, eta gero klik egin behar da search botoiaren gainean.

Horrela, bilaturiko deskribatzailea lortzen da zuzenean—bere erlazio semantikoekin batera—, edo, bestela, bilaketan erabilitako esamoldea duten deskribatzaile eta ez-deskribatzaile guztien zerrenda. Zerrenda horretatik, deskribatzaile bat aukera daiteke beraren erlazio semantikoak ikusteko: mikrotesaurusa, terminoa definitzeko eta erabiltzeko oharrak, ez-deskribatzaileak, termino generikoak, termino espezifikoak eta erlazio asoziatiboak.

Adibidea

"marka" terminoa duten deskribatzaileen eta ez-deskribatzaileen zerrendatik hartua

  • Barne Merkatuko Harmonizaziorako Bulegoa (Markak, Marrazkiak eta Ereduak)
    USE Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoa
     
  • EE egokitasun-marka
     
  • Erkidegoko egokitasun-marka
    USE EE egokitasun-marka
  • Erkidegoko marka
    USE Europako marka
  • Europako marka
     
  • fabrikako marka
    USE marka
  • jatorri-marka
    USE marka
  • kalitate-marka
     
  • marka
     
  • marka erregistratua
     
  • merkataritzako marka
     
  • produktuaren marka
    USE marka
  • sor-marka
    USE jatorri-deitura
  • zerbitzu-marka
    USE marka
Aholku praktikoak
  • Idatzi terminoa edo terminoak mugagabean.
  • Ez bada emaitzarik lortzen, saiatu termino bakar batekin edo sinonimo batekin.
  • Bilaketak huts egiten badu, egin bilaketa gaika,"hautatuz".

Deskribatzailearen fitxa: deskribatzailearen erlazio semantikoak

Bilaketa egin edo termino bat hautatu ondoren, deskribatzailearen fitxa lortzen da; bertan deskribatzailearen erlazio semantikoak ageri dira. Erabiltzen diren ikurren esanahia beheko taulan dago; EUROVOCen aurkezpena izenburuko atalean erlazio semantikoen erabilerari buruzko azalpenak ematen dira.

Deskribatzailearen fitxa beste hizkuntza batean ikus daiteke, hizkuntzen menua erabiliz.

Itzulpenak aukera

Deskribatzailea hizkuntza guztietan bistaratu daiteke pantaila batean, itzulpenak aukera hautatuz. Deskribatzailearen fitxara itzultzeko, egin klik deskribatzailea aukeran.

Oharra: deskribatzaileak eta mikrotesaurusak hiperestekak dira beti; horrela errazago nabiga daiteke tesaurusean zehar.

EU - tabla de simbolos y significado
Ikurra Esanahia
MT Mikrotesaurusa: deskribatzailea zein mikrotesaurusi dagokion adierazten du.
SN Scope Note: definizio-oharra, edo bestela deskribatzailea erabiltzeko oharra, indexazioetan eta agiri-bilaketetan deskribatzaile hori noiz eta nola erabili behar den zehazten duena.
UF ez-deskribatzailea; ikur hau deskribatzailearen eta ez-deskribatzailearen artean dago.
USE Ez-deskribatzailearen eta bera ordezkatzen duen deskribatzailearen artean jartzen da.
BT Broader Term: termino generikoa
NT Narrower Term: termino espezifikoa
RT Related term: termino erlazionatua

Hizkuntza

Hizkuntzen menua

Hizkuntza hautatzeko, goian dagoen hizkuntza-menua erabiltzen da.

Deskribatzaile bat hizkuntza guztietan bistaratzeko, klik egin behar da itzulpenak aukeran, deskribatzailearen fitxan. Deskribatzailearen fitxara itzultzeko, klik egin deskribatzailea dioenean.

Jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoz

*Zure iradokizunak: aukera hau hautatuz, iradokizun eta oharrak bidali ahal dizkiguzu.