Logo de la Diputación

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

 

Sarrera

"Pedro Mª Unanue" BILBO-BIZKAIA XV. NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETA honetako presidentea naizen aldetik, ongietorririk beroena eman nahi diet Nazioarteko Lehiaketa honen XV. edizio honetako partaideei, Nazioarteko Lehiaketa antolatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta neure izenean. Espero dezagun, egun hauetan, kantari legez dituzuen ezaugarri artistikoak eta teknikoak lirikaren munduari erakusteaz gain, Bizkaiko hiriburua den Bilbok ematen duen kultura eskaintza ederra ere gozatzea.

Epaimahaiko gainerako kideen moduan, Nazioarteko Lehiaketa honetan izango duzuen partaidetzak artearen arloko ibilbide profesional oparoa, eredugarria eta bikaina izatea espero eta nahi dut, munduko lirikaren antzoki ospetsu eta famatuenetan arrakastarik onena eta handia izan dezazuela.

Jakin badakigu guztiok kantari batek lehiaketaren edo txapelketaren batean parte hartzen duenean zelako ziurgabetasuna izaten duen, zeren eta lehian aritzeak konparazioa eta balorazioa esan nahi baitu; batzuetan uste dugu ez gaituztela merezi dugun moduan balioetsi. Ondorioz, parte hartuko dugun azken lehiaketa izango dela pentsatzen dugu. Hala ere, honen bidez parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zeren Nazioarteko Lehiaketa honen bezalako maila duen epaimahai baten aurrean jarduteak pizgarri ezin hobea izan behar baitu -eta halaxe da- hain jarduera zail eta aldi berean hain ederra den lirikan ospetsu egin zaitezten.

Arrakastarik handiena eta maila artistikorik handiena opa dizuet zuen ibilbide profesionalean, baina jakinarazi behar dizuet lanari, dedikazioari eta ardurari esker lortzen dela arrakasta. Ez izan zalantzarik zuen gaitasunean; izan ere, uste sendoen eta lanaren bidez, ametsik eta desiorik handienak lortzen dira.

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

María Bayo

Oinarriak

Hurrengoa
Aurrekoa

Honako oinarri hauek arautuko dute "Pedro Mª Unanue" Bilbo-Bizkaia XV. Nazioarteko Kantu Lehiaketa, 2014. urteari dagokiona:

  1. Lehena:

    "Pedro Mª Unanue" Bilbo-Bizkaia Nazioarteko Kantu Lehiaketa irekita dago honako hauentzat, nazionalitatea edozein delarik ere:

    1. 18 eta 35 urte bitarteko emakumezko kantarientzat, adin horiek 2014an bete badituzte betiere.
    2. 20 eta 35 urte bitarteko gizonezko kantarientzat, adin horiek 2014an bete badituzte betiere.

    Ez da salbuespenik emango adin mugan.

  2. (Eskatzaileek maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan ezarritakoa bete behar izango dute; foru arau hori 2005/6/16ko 114. zenbakiko BAOn argitaratu zen eta haren bitartez Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen da).
  3. Bigarrena:

    Ez da eskatzailerik onartuko, baldin eta Bilboko Nazioarteko aurreko Kantu Lehiaketako lehenengo saria eskuratu badu edo "Pedro Mª Unanue" Bilbao-Bizkaia Nazioarteko gaur egungo Kantu Lehiaketako lehenengo saria, 2014. urte honetako deialdiaren aurretiko txapelketetan.

  4. Hirugarrena:- Izena emateko kuota

    Izena emateko kuota 60,00€ garbikoa da (hirurogei euro garbi), eta lehiakidearen pentzura izango da bankuko komisioen edo bestelako gastuen zenbatekoa.

  1. Hirugarrena.- Izena emateko kuota

    • Banku transferentziaren bidez ordainduko da izena emateko kuota kontu honetan:
      1. Bankua: KUTXABANK
      2. Titularra: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Foru Saila: Kultura Zabalkundea. Hainbat gastu
      3. Kontu zenbakia: 2095 0611 07 2016029399
      4. IBAN: ES40 2095 0611 07 2016029399
      5. BIC: BASKES2BXXX
    • Ordainketa modura ez dira onartuko ez taloiak ez banku txekeak; halaber, behin izena eman eta inskripzioa onartu eta gero, ez da inskripzio kuotaren zenbatekoa itzuliko.
    • Era berean, ez da partaidetza eskabiderik onartuko, baldin eta eskatzaileak entregatu beharreko inskripzioaren banku agirian agertzen den kuota bat ez badator ezarritako diru kopuruarekin. Hau da, 60,00€ garbi, transferentzi gastuak hortik kanpo egonik.
  2. Laugarrena.- Izena ematea

    1.- Oinarri hauen inskripzio atalean agertzen den "Izena emateko buletina" inprentako hizkiekin eta mendebaldeko hizkuntzetako karaktererekin beteta egingo da; gauzak horrela, izena emateko buletina webgune hauetan izango da eskuragarri:

    1. www.bizkaia.eus/concursocantobilbao
    2. www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak
  1. Laugarrena.- Izena ematea

    • Izena emateko buletinarekin batera, ondorengo dokumentazio hau ere erantsi behar izango da:

      1. Lehiakidearen nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia edo lehiakidearen adina eta nazionalitatea dakartzan agiri ofiziala.

      2. Lehiakidearen curriculum vitae laburra. Hauexek bilduko ditu: Eginiko musika ikasketak, eta zentroa, irakasleak, lorturiko sariak, lanbide jarduerak eta interesekotzat jotako beste batzuk zehaztuko dira.

      3. Berriki eginiko argazkiak, 3,00 X 12,00 cm-koak (300 pp-ko bereizmena).

      4. Xede horretarako ezarritako foru kontuan izena emateko kuota ordaindu izana egiaztatzen duen agiria (60,00€ gastuak kanpoan).

      5. Abestu beharreko lanen egitaraua; ezin izango da aldatu Lehiaketaren Batzorde Antolatzaileak onartutakoan.

        1. A TALDEA: Oratorio, Kantata, Lied edo kontzertu-abestiari dagozkien sei konposizio (estilo desberdineko lanak nahas daitezke).
        2. B TALDEA: Sei opera, zarzuela edo opereta aria.
      6. Ahots mota zehaztu beharko dute hautagaiek izena emateko buletinean: Sopranoa, mezzo-sopranoa, kontraltoa, kontratenorea, tenorea, baritonoa edo baxua.

      7. Espainiako estatuko hautagaiek Zerga Agentziak eta Gizarte Segurantzak emandako egiaztagiriak aurkeztu behar izango dituzte, eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak ordaindu dituela ziurtatzeko.

      8. Atzerriko herrialdeetako parte-hartzaileei dagokienez, zinpeko adierazpena aurkeztu behar izango dute eta horretan egiaztatuko dute ez dutela zerga zorrik Zerga Agentziarekin ez eta haien jaioterrian Espainiako Gizarte Segurantzaren baliokidea den organismoen zorrik ere.

  1. Laugarrena.- Izena ematea

    • 2.- Inskripzioak modu honetara egin ahal izango dira:

      1. K1 eranskin gisa erantsitako eredu ofizialean aurkeztu behar izango da; harekin batera, eskatutako eta interesdunak izenpetutako dokumentazioa erantsiko da. Hori guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailaren Kultura Ekintza Zerbitzuan aurkeztuko da; zerbitzu hori Bilboko Zumarkaleko 30. zenbakiko 2. solairuan dago (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era bitartean); halaber, inskripzioa modu honetara ere aurkeztu ahal izango da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30(1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako moduan, hain zuzen ere.

      2. Aipatutako dokumentazioa epe barruan postaz edo mezulari zerbitzu bitartez aurkeztu gero, honako helbide honetara igorri behar izango da:

        • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

        • KULTURAKO FORU SAILA

        • KULTURA EKINTZAKO ZERBITZUA

        • "PEDRO Mª UNANUE" BILBAO-BIZKAIA NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETA

        • Errekaldeko zumarkalea, 30. zenb., 2. solairua

        • 48009 BILBO (Espainia)

      3. Ezinbesteko kasuetan eskatzaileak izena emateko dokumentazioa on-line igorriko balu "Pedro Mª Unanue" Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Kantu Lehiaketaren webgunea erabiliz (www.bizkaia.eus/concursocantobilbao), aipatutako dokumentazio hori formalizatu behar izango da inskripzio buletina "in situ" izenpetuz lehiaketaren antolaketa bulegoetan, betiere Bilbora lehiaketan parte hartzera iristen den egunean.

    • 3.- Gehienez 140 inskripzio izango dira, eta horretarako, zorrozki izango da kontuan izena emateko bidalketari dagokion den data (bai postaz, bai on-line), eta lehiakideak igorritako dokumentazioa sartu deneko erregistro zenbakia esleituko zaie.

    • 4.- Izena emateko epea 2014ko ekainaren 6an amaituko da 14:00etan (GMT ordua: Greenwich).

  1. Laugarrena.- Izena ematea

    • 5.- Baldin eta izena ematen bada eta aurkeztu beharreko agiriren bat falta bada (honako oinarri honen 1. puntu horretan aipatuak), hamar egun balioduneko epea emango zaie partaideei, eskatzen zaienaren arabera jardun dezaten. Emandako epea bukatutakoan, ez da kontuan hartuko eskaturiko dokumentazioa ez dakarren inskripziorik; baztertu eta interesatuari jakinaraziko zaio.

    • 6.- Parte hartzeko eskaeren aurkezpen epea amaiturik eta 2014ko ekainaren 20a baino lehenago, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara emanez eta "PEDRO Mª UNANUE" BILBAO-BIZKAIA NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETAren www.bizkaia.eus/concursocantobilbao webgunean jakinaraziz, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitara emango da, bai eta, halakorik egonez gero, aurkeztutako dokumentazioaren akatsak ere; gauzak horrela, akatsok zuzentzeko hamar (10) egun balioduneko epea emango da eta ohartaraziko da, akatsak zuzendu ezean, parte hartzeko egindako eskabidea ezetsiko dela.

      Aldi berean, piano-jotzailearen izen-abizenak jakinaraziko dira laguntza hori behar duten hautagaiei dagokienez.

      Ezetsitzat hartutako pertsonei behin-behinean adjudikatu ahal izan zaizkien onarpen plazak behin-behinean ere emango zaizkie baztertutakoen lehen postuan agertzen diren pertsonei, betiere aurkeztutako eskabideari sarrera erregistro dataren arabera emandako inskripzio zenbakiarekin bat etorriz.

      Mota honetako kasu bat baino gehiago egonez gero, berdin jokatuko da, harik eta gorago aipatutako 5. ataldean ezarritako inskripzioen gehieneko kopurua osatu arte.

      Horren ondoren, epemuga 2014ko uztailaren 11a izanik eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara emanez eta "PEDRO Mª UNANUE" BILBAO-BIZKAIA NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETAren www.bizkaia.eus/concursocantobilbao webgunean jakinaraziz, onartutako eta baztertutako pertsonen azken zerrenda emango da argitara.

  2. Bosgarrena.- Proba hauek izango ditu lehiaketak

    • Kanporaketa-proba

    • Finalaurrekoa

    • Finala

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Kulturako Foru Sailean notarioaren aurrean egingo den zozketaren bidez zehaztuko da lehiakideek proba bakoitzean parte hartzeko ordena, eta ezin izango da aldaketarik egin ezarritako ordenan.

  1. Ondoren agertuko den moduan egingo dira proba bakoitzeko jarduketak:

    Kanporaketa-proba:

    Lehiakideak epaimahaian aukeratutako 2 (bi) lan abestuko ditu, lehenengoa A taldekoa izango da eta bigarrena B taldekoa.Lehiaketaren antolakuntzak onartutakoak izango dira lan horiek.

    Probaren iraupena 10 minutukoa izango da gehienez, lehiakide bakoitzeko.

    Nazioarteko Kantu Lehiaketako epaimahaiak honako eskubide honi eutsiko dio: interpretatu beharreko lanen interpretazioa kentzeko edo murrizteko eskubideari, baldin eta lanak ezarritako denbora gainditzen duela uste badu.

    Finalaurrekoa:

    Epaimahaiak lehiakidearen egitarautik aukeraturiko bi (2) lan abestu behar izango ditu lehiakideak.Lehiaketaren antolakuntzak onartutakoak izango dira lan horiek.

    Lehenengoa A taldekoa izango da, eta bigarrena B taldekoa. Nazioarteko Kantu Lehiaketako epaimahaiak honako eskubide honi eutsiko dio: interpretatu beharreko lanen interpretazioa kentzeko edo murrizteko eskubideari, baldin eta lanak ezarritako denbora gainditzen duela uste badu.

    Probaren iraupena 20 minutukoa izango da gehienez, lehiakide bakoitzeko.

    Finala:

    Partaideek B taldeko bi aria abestuko dituzte lehiaketaren epaimahaiak onartutako lan egitarautik. Epaimahaiak izendatu beharreko lan horiek ez dira aurreko probetan aukeraturikoak izan behar. Epaimahaiak berekin gordetzen du probarako aukeraturiko egitaraua aldatzea eskatzeko eskubidea, betiere haren errepertorioaren barruan; era berean, eskubide honi ere eutsiko dio: interpretatu beharreko lanen interpretazioa kentzeko edo murrizteko eskubideari, baldin eta lanak ezarritako denbora gainditzen duela uste badu.

    Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) laguntza izango du abestu beharreko laneko arietan, eta lehiaketaren antolakuntzak izendaturiko maisuak zuzenduko du Orkestra.

    Kantu eta piano partiturak edukiko behar dituzte lehiakideek, eurek interpretatzeko obren barruan aurkezturiko eskabidean azaltzen diren eta lehiaketaren epaimahaik onartu dituen lanen egitarauari dagozkionak. Halaber, hala behar den kasuetan, lehiakideak honako baimena izan beharko du: interpretatu nahi dituen obren egile eskubideen jabe diren konposatzaileen, enpresen edo partikularren baimena, hain zuzen ere.

    Lehiaketaren antolakuntzak emango du lehiakideek finalean abestu beharreko opera ariaren orkestrako materiala.

  1. Seigarrena:

    Data hauetan egingo dira probak:

    Kanporaketa-proba:

    2014ko azaroaren 22an (larunbata), 23an (igandea), 24an (astelehena) eta 25ean (asteartea), 16:00etatik aurrera, Bilboko Ibarrekolanda Plazako 1. zenbakian dagoen "Juan Crisóstomo de Arriaga" Musikako Kontserbatorio Profesionaleko Auditorioan.

    Finalaurrekoa:

    2014ko azaroaren 26an (asteazkena, 16:00etatik aurrera, Bilboko Ibarrekolanda Plazako 1. zenbakian dagoen "Juan Crisóstomo de Arriaga" Musikako Kontserbatorio Profesionaleko Auditorioan.

    Finala:

    2014ko azaroaren 29an (larunbata), 19:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregiko auditorioan.

  2. Zazpigarrena:

    Nazioarteko Musika Lehiaketen Munduko Federazioari atxikitako Nazioarteko Kantu Lehiaketaren batean lehen saria lortu duten partaide guztiak zuzenean igaroko dira finalaurrekora, betiere saria lortu izana adierazten badute eta dokumentazioarekin batera hala egiaztatzen badute.

  3. Zortzigarrena:

    Data hauetan egingo dira lehiakideek interpretazio probetan parte hartzeko zozketak:

    • 2014ko irailaren 19an, 12:00etan, kanporaketa probako emanaldiak zehazteko.

    • 2014ko azaroaren 26an, 10:00etan, finalerdian parte hartzeko (lehiaketaren finalerdian parte hartzeko aukeratuak izan diren lehiakide guztien asistentzia derrigorrezkoa izango da).

    • 2014ko azaroaren 27an, 10:00etan, finalean parte hartzeko eta piano-jotzaile laguntzailearekin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduko duen maisuarekin entseguak egiteko ordena zehazteko (finalera iritsi diren lehiakide guztien asistentzia derrigorrezkoa izango da).

    FINALERDI eta FINALeko probetan parte hartzeari begirako ordena zehazteko zozketetan, bertan izan beharko dute partaide interesatu guztiek.

  1. Bederatzigarrena:

    Zozketa bakoitza egin eta berehala, piano-jotzaile ofizial laguntzailea jarriko du lehiaketaren antolakuntzak lehiakide bakoitzaren eskura; proba bakoitza baino lehen entsegua egiteko eskubidea izango dute. Epaimahaiaren aurrean jarduteko ordenaren arabera egingo dute entsegua partaideek.

    Hala ere, lehiakidea bere piano-jotzailearekin etor daiteke probara, hala irizten badio.

    Kanporaketa-proban jarduteko entseguak gehienez 20 minutukoak izango dira.

  2. Hamargarrena:

    Jatorrizko hizkuntzan eta buruz abestuko dira lanak, eta ez da onartuko tonalitate transposiziorik. Osorik abestu beharko dira errezitatiboa eta cabaletta dakarten opera ariak. Hala ere, epaimahaiak berekin gordetzen du joaldia mugatu ahal izateko eskubidea.

    Ez da egitarau elebakarrik onartuko. Lehiakide bakoitzak lehiaketan duen bere izen-ematearekin batera nahitaez bidali beharreko egitarauaren barruan bi hizkuntza bizietan abestu beharko du gutxienez.

  3. Hamaikagarrena:

    Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Kantu Lehiaketaren antolakuntzak lehiakideen jardunak ebaluatzeko eta epaitzeko ardura duen epaimahaia izenduko du, eta lirikaren arloan nazioarteko ospea duten kideek osatuta egongo da; haren erabakiak apelaezinak izango dira.

  4. Hamabigarrena:

    Nahitaezkoa izango da saridunek sariak emateko saioetan parte hartzea. Saridunei saria emateko saioan ez agertzeak berekin dakar lehiakideak lortutako sariari uko egitea.

  5. Hamahirugarrena:

    Musika Kritikarien Batzordea sortuko da, deitutako Kritikaren Aparteko Sariaren irabazlea izendatzeko.

  1. Hamalaugarrena:

    Lehiakideek baimena ematen dute beren abestien soinu edo ikus-entzunezkoen edozein finkapen Bizkaiko Foru Aldundiaren alde; izan ere, Aldundiak, horien ekoizlea izanik, abestiak ustiatzeko nahiz erreproduzitzeko, jende-aurrean erakusteko, banatzeko eta aldatzeko eskubide guztiak izango ditu, modu esklusiboan eta denbora edo lurralde arloko mugarik gabe eta egun dauden eta ezagunak diren baliabide guztiak erabiliz, lehiakide abeslariei egokitu dakizkiekeen eskubide moralei nahiz berdintasunezko ordainketarako eskubide utziezinei kalterik egin barik. Ez da beste ondare edo banaketa konpentsaziorik izango, eta baimena izenpetuta dagoela ulertuko da baimena ematearekin batera.

  2. Hamabosgarrena.- Hotelerako laguntzak

    Epaimahaiak ebatziko ditu lehiaketak iraun bitartean gerta litezkeen gorabeherak, epaimahaia eratuta badago, edo osterantzean antolakuntzak, epaimahaia eratu baino lehen gertatzen badira.

  3. Hamaseigarrena.- Gorabeherak eta beste batzuk

    Lehiaketaren antolakuntzaren pentzura izango da kanporaketa-proba gainditu eta finalaurrekora igarotzen diren lehiakideen ostatua eta gosaria, kanporaketa-proba gainditu duten partaideen zerrenda jende-aurrean erakusten denetik lehiaketatik kanpora gelditzen diren egunera arte.

    Opera antzerkiko ordezkariak eta lirika munduko eragileak edo pertsonalitateak gonbidatu ahal izango ditu antolakuntzak lehiaketaren finalera, profesional horiek finalistei entzun diezaieten.

  4. Hamazazpigarrena:

    Bestalde, lehiakideak "Pedro Mª Unanue" Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Lehiaketan izena emateak berekin dakar oinarri hauek onartzea, baita epaimahaiaren erabakiak ere.

  5. Hamazortzigarrena:

    "Pedro María Unanue" Bilbo-Bizkaia XV. Nazioarteko Kantu Lehiaketaren oinarri arautzaileak eta deialdia Bizkaiko Foru Aldundiaren 22/2014, 2014ko martxoaren 11koa, Foru Dekretu bidez onartu dira. Edozein zalantza, auzi edo erreklamazio aipatutako Foru Dekretuaren bitartez ebatziko da.

Sariak

Hurrengoa
Aurrekoa

Sari ofizialak

  • Emakumezkoen ahotsetarako:

    • 1. saria: 12.000,00€

    • 2. saria: 7.000,00€

    • 3. saria: 4.500,00€

  • Gizonezkoen ahotsetarako:

    • 1. saria: 12.000,00€

    • 2. saria: 7.000,00€

    • 3. saria: 4.500,00€

Aparteko sariak

Hauexek emango dira:

  • Publikoaren Aparteko Saria:

    Aparteko 2.500,00€-ko saria emango zaio finalean parte hartu duenari, saria lortuta edo lortu gabe, baldin eta final handian izan den publikoak emandako botazioen bidez izendatu bada.

  • Kritikaren Aparteko Saria:

    Aparteko 2.500,00€-ko saria emango zaio finalean parte hartu duenari, saria lortuta edo lortu gabe, baldin eta horretarako sortutako Kritikarien Batzordeak izendatu bada.

  • Euskal abeslaririk onenaren aparteko saria:

    Aparteko 3.000,00€-ko saria emango zaio finalean parte hartu duenari, saria lortuta edo lortu gabe, baldin eta horretarako sortutako Kritikarien Batzordeak izendatu bada.

Arestian aipaturiko diru-kopuru horiei legez ezarritako zerga atxikipenak egingo zaizkie.

Aparteko sariak

Kantuaren gaineko kritika espezializatuaren inguruko funtzioak betetzen dituzten eta herrialdean argitaratutako egunkarietan argitaratzen duten pertsonek osatuko dute Kritikarien Batzordea; finalean izango dira.

Batzorde hori lehiaketaren finala egingo den egun berean bilduko da, eta presidenteak, kideek eta idazkariek osatuta egongo da.

Publikoaren saria finalean direnek bozkatuta emango da; bertaratzen direnek finalean egingo den tokian kokaturiko ontzietan utzi beharko dituzte botoak. Bozketa irekiak eta Kultura Ekintzaren Zerbitzuko pertsonalak zenbatuko ditu.

Sari Bereziak

  • BBK fundazioak 3.000,00€-ko Ikasketa Poltsa (hiru mila euro) ematen dio Kantu Lehiaketako XV. Edizioko finalean parte hartzen duen abeslari bati. Poltsa hori ahots hobekuntzara zuzenduta dago.

  • Brasileko Sao Pauloko Opera Konpainiak gonbidatzen ditu finalean lehiatu diren abeslari bi (bat gizonezkoa, eta bestea andrazkoa)2015eko Sao Pedro Antzerkiko denboraldi lirikoaren kontzertu batean parte hartzera.

  • Alfredo Kraus Musika Elkarteak (AKME) Espainian egoitza duten bi finalistei(andrazkoa bata eta gizonezkoa bestea) Bizkaiko Udaberri Musikala zikloko kontzertuetan parte hartzeko aukera ematen die. Zuzenean adjudikatuko dira, final nagusiko entzunaldian.

  • OLBEk finaleko abeslari bati hurrengo denboraldietako opera kontzertu batean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dio.

Ohorezko diploma

  • Final handiko partaide guztiek eta sarituek finalistaren edo sarituaren ohorezko diploma eskuratuko dute.

  • * Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Kantu Lehiaketaren XV. edizio honetan emango diren sariak banku transferentzia bitartez ordainduko dira onuradunak hartzekodunaren fitxan adierazitako kontuan. Fitxa hori nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzeko eta onartua izateko beharrezko dokumentazio gisa aurkeztu beharra dago.

  • ** Arestian aipaturiko diru-kopuru horiei legez ezarritako zerga atxikipenak egingo zaizkie.

  • *** Arautegi honen edukiaren interpretazioaren gainean gatazkarik izanez gero, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean "Pedro Mª Unanue" Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Kantu Lehiaketaren XV. edizioaren deialdia egiteko Foru Dekretuan argitaraturiko testua baino ez da baliozkoa izango.

Nazioarteko epaimahia

"PEDRO Mª UNANUE" Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Kantu Lehiaketako XV. edizioko epaimahia lirika munduaren honako pertsonalitate hauek osatuko dute:

  • Epaimahaiburua:

    María Bayo Jiménez andrea (Sopranoa. Musikako Sari Nazionala, 2009).

  • Epaimahaikideak:

    ZEHAZTEKE

  • Idazkaria:

    Olatz Saitua Iribar andrea, kantari lirikoa eta "Bilboko Juan C. de Arriaga Kontserbatorioko" kantu irakaslea.

Piano-jotzaileak eta orkestra zuzendaria

Hurrengoa
Aurrekoa

Itziar Barredo

Ahozko errepertorioan espezializatua, ABAOko eszenatokiko zuzendaria eta ahotsen piano-jotzaile laguntzaile maisua izan da. Madrileko Teatro Real-en, Bartzelonako Liceu-n eta Sevillako Maestranza-n egin du lan. Musika Gazterien Kantu Lehiaketa Nazionaleko, Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketako, Julian Gayarre Nazioarteko Lehiaketako eta hainbat master eskoletako piano-jotzaile ofiziala. Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioko eta Musikeneko errepertorio-irakaslea.

Email: itziar@itziarbarredo.com

Web: www.itziarbarredo.com

Rodrigo de Vera

Donostiko Musikenen, Londreseko Guildhall School of Music & Drama Eskolan eta English National Operan hezitakoa, azken horretan ahots eta abesbatzen piano-jotzaile laguntzailearen ikasle legez, eta ohiko lankide edo laguntzailea. Errepertorio zabaleko jotzailea, piano-jotzaile laguntzailea eta errezitatzailea ahozko eta tresnen generoetan, Wigmore Hall-en edo Londreseko BBC Irratian jo du, besteak beste. "Donostia Hiria" Piano Nazioarteko Lehiaketako lehen saria jaso zuen, baita Guildhall School of Music & Dramak emandako Concert Recital Diplomaren saria ere.

Email: rodrigodeveradiez@gmail.com

Web: www.rodrigodevera.com

Ricardo Francia

Piano eta ganbara-musikako goi-mailako tituluduna eta Las Palmaseko Goi-mailako Kontserbatorioko solfeoko agiri profesionalaren jabea. 1995etik hona, ahozko errepertorioko irakaslea izan da Las Palmaseko Musikako Goi-mailako Kontserbatorioan eta Kontserbatorio Profesionalean, eta aldi berean piano-jotzaile laguntzaile legez lan egin du hainbat ikastarotan, antzerki-lanetarako ahotsen piano-laguntzaile legez, eta Las Palmaseko Orkestra Sinfonikoko kide eta Atlantikoko Orkestrako kide legez, baita mundu osoko kantari eta abesbatzen laguntzaile legez ere.

Email: rjfrancia@hotmail.com

Web: www.ricardofrancia.com

Ordutegia

Egutegien gainean klikatu informazioa ikusteko:

Ekaina
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6
Uztalia
Al As Az Og Or Lr Ig
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
Iraila
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Azaroa
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29

Ekaina

Ostiralak 6

14:00. Inskripzioa egiteko epea amaituko da

Ostiralak 20

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Piano-jotzaile laguntzaileak jakinaraziko dira

Uztalia

Ostiralak 11

Onartuen eta baztertuen BEHIN BETIKO ZERRENDA jakinarazteko mugaeguna

Iraila

Ostiralak 19

12:00. Zozketa, notario aurrekoa, KANPORATZEKO frogetan parte hartzeko ordena ezartzeko. Zozketa Kultura Foru Sailean egingo da

Azaroa

Larunbatak 22

10:00. Entseguak piano-jotzaile laguntzailearekin

16:00. KANPORATZEKO 1. froga

Igandeak 23

10:00. Entseguak piano-jotzaile laguntzailearekin

16:00. KANPORATZEKO 2. froga

Astelehenak 24

10:00. Entseguak piano-jotzaile laguntzailearekin

16:00. KANPORATZEKO 3. froga

Astearteak 25

10:00. Entseguak piano-jotzaile laguntzailearekin

16:00. KANPORATZEKO 3. froga

Asteazkenak 26

10:00. Zozketa, notario aurrekoa, FINALDERDIETAKO frogan parte hartzeko ordena ezartzeko. Zozketa Kultura Foru Sailean egingo da

11:00 Entseguak piano-jotzaile laguntzailearekin

16:00 FINALERDIA

Ostegunak 27

10:00. Zozketa FINALEKO emanaldian parte hartzeko ordena ezartzeko Kultura Foru Sailean

10:30. Entseguak piano-jotzaile laguntzailearekin eta orkestra zuzendariarekin

Ostiralak 28

10:30. Entseguak piano-jotzaile laguntzailearekin eta orkestra zuzendariarekin

Larunbatak 29

10:00. Entseguak BOSekin

19:30. FINAL HANDIA Euskalduna Jauregian

Informazio interesgarriak

Antolakuntza

  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA/DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA

  • KULTURA FORU SAILA

  • KULTURA EKINTZA ZERBITZUA

  • Rekalde Zumarkalea 30

  • 48009 BILBAO (Espainia)

Harremana

E-posta:
concursocantobilbao@bizkaia.eus
Telefonoak:
34 94 4068710
34 94 4068711
34 94 4068713
Fax:
944068092
Web:
www.bizkaia.eus/concursocantobilbao

Proben egitaraua

Hurrengoa
Aurrekoa

Ondoren agertuko den moduan egingo dira proba bakoitzeko jarduketak:

Kanporaketa-proba:
Lehiakideak epaimahaian aukeratutako 2 (bi) lan abestuko ditu, lehenengoa A taldekoa izango da eta bigarrena B taldekoa. Lehiaketaren antolakuntzak onartutakoak izango dira lan horiek.
Probaren iraupena 10 minutukoa izango da gehienez, lehiakide bakoitzeko.
Nazioarteko Kantu Lehiaketako epaimahaiak honako eskubide honi eutsiko dio: interpretatu beharreko lanen interpretazioa kentzeko edo murrizteko eskubideari, baldin eta lanak ezarritako denbora gainditzen duela uste badu.
Finalaurrekoa:
Epaimahaiak lehiakidearen egitarautik aukeraturiko bi (2) lan abestu behar izango ditu lehiakideak. Lehiaketaren antolakuntzak onartutakoak izango dira lan horiek.
Lehenengoa A taldekoa izango da, eta bigarrena B taldekoa. Nazioarteko Kantu Lehiaketako epaimahaiak honako eskubide honi eutsiko dio: interpretatu beharreko lanen interpretazioa kentzeko edo murrizteko eskubideari, baldin eta lanak ezarritako denbora gainditzen duela uste badu.
Probaren iraupena 20 minutukoa izango da gehienez, lehiakide bakoitzeko.
Finala:
Partaideek B taldeko bi aria abestuko dituzte lehiaketaren epaimahaiak onartutako lan egitarautik. Epaimahaiak izendatu beharreko lan horiek ez dira aurreko probetan aukeraturikoak izan behar. Epaimahaiak berekin gordetzen du probarako aukeraturiko egitaraua aldatzea eskatzeko eskubidea, betiere haren errepertorioaren barruan; era berean, eskubide honi ere eutsiko dio: interpretatu beharreko lanen interpretazioa kentzeko edo murrizteko eskubideari, baldin eta lanak ezarritako denbora gainditzen duela uste badu.
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) laguntza izango du abestu beharreko laneko arietan, eta lehiaketaren antolakuntzak izendaturiko maisuak zuzenduko du Orkestra.
Kantu eta piano partiturak edukiko behar dituzte lehiakideek, eurek interpretatzeko obren barruan aurkezturiko eskabidean azaltzen diren eta lehiaketaren epaimahaik onartu dituen lanen egitarauari dagozkionak. Halaber, hala behar den kasuetan, lehiakideak honako baimena izan beharko du: interpretatu nahi dituen obren egile eskubideen jabe diren konposatzaileen, enpresen edo partikularren baimena, hain zuzen ere.
Lehiaketaren antolakuntzak emango du lehiakideek finalean abestu beharreko opera ariaren orkestrako materiala.

Oharrak

Berriak

siguiente
anterior
  • «PEDRO MARIA DE UNANUE. LEHEN EUSKAL TENORE UNIBERTSALA» ERAKUSKETA JUAN CRISOSTOMO ARRIAGA KONTSERBATORIOAN

    17/11/2014
    Bizkaiko Foru Aldundia antolatutako XV. Nazioarteko Kantu Lehiaketa dela eta, datorren astelehenean, hilak 17, Pedro María de Unanue. Lehen euskal tenore unibertsala erakusketa abiaraziko da; haren bidez, nazioartean opera munduan izen handia duen euskal artista horri egiten zaio omenaldia. Juan Crisóstomo de Arriaga musika-kontserbatorioan egongo da erakusketa, abenduaren 1era arte.

  • JARDUERA ORDENA

    10/11/2014
    BILBAO- BIZKAIA “PEDRO Mª UNANUE” XV. NAZIOARTEKO KANTU-LEHIAKETAN IZENA EMAN DUTENEN JARDUERA ORDENA

  • Onartuen azken zerrenda 2014

    17/7/2014
    2014 URTEKO “PEDRO Mª UNANUE” BILBAO-BIZKAIA XV. NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETA” XV. EDIZIOAN PARTE HARTZEKO ONARTU DIREN PERTSONEN AZKEN ZERRENDA

  • Behin behinean onartu diren eskabideen zerrenda

    16/7/2014
    2014 urteko “ PEDRO Mª UNANUE” BILBAO-BIZKAIA XV. NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETA”ra behin behinean onartu diren eskabideen zerrenda