KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Irailaren 05a

Zabalik dago "Kiroletik Bagoaz Euskaraz 2023" sarirako proposamenak aurkezteko epea

“Kiroletik Bagoaz Euskaraz” sariaren helburua da Kirolean euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona, elkarte edo taldeen jarduna jende aurrean aitortu eta saritzea.

Sari honek “2021-2024 Kirolean Euskara Sustatzeko Planean” du bere jatorria. Euskararen erabileraren aktibazioa ez ezik, erabileraren sustapena ere baita planaren zutabeetako bat eta hor kokatuko litzateke sari honen sorrera. Horrela, egitasmo honen bitartez, kirolean euskararen erabilera era sistematikoan lantzen duten klubei zein pertsonei aitortza egitea eta kirol arloan euskararen erabilera gizarteratzea du helburu.

Sariduna izaera bikoa izan daiteke:

  1. Kirolean euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde edota kirol elkarteak (pertsona juridikoak).
  2. Kirolean euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren pertsona fisikoak (adituak, ikerlariak, entrenatzaileak, presidenteak...).

Saritutako pertsona, elkartea edo taldea sortzaile gazte baten lanaren ale bat jasoko du. Sariaren ikurra euskal artista gazte batek egindako obra bat izango da, eta “Kiroletik Bagoaz Euskaraz” markaren iruditegiarekin lotura izango du zelanbait.

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 5ean hasiko da, eta bi hilabeteko epean amaituko da.

Informazio guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA