2026ko Urriaren 30a

Osakidetzak programa bat bultzatu du iktusa izan dutenek ariketa fisikoa egiteko

8.000 kasu inguru izan dira iaz Euskal Herrian. 

Osakidetzako Gorlizko Ospitaleak eta Getxo Kirolak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, iktusa izan dutenentzako programa bat abiarazteko, gainbegiratutako ariketa fisikoa egin dezaten sustatzeko. Iktusa hartutako desgaitasunaren kausa nagusietako bat da helduen kasuan, eta programa horren helburua da beren bizi-kalitatea, autonomia eta parte-hartze soziala hobetzea.

Programa iktus iskemikoa zein hemorragikoa izan dutenei zuzenduta dago, bereziki, errehabilitazioaren ondoren beren osasuna eta autonomia zaindu nahi dutenentzat, ondorio motorrak larriak izan ez diren kasuetan. 

Proiektua Gobelako instalazioetan garatuko da. Aurreikuspenen arabera, 24 pazientek 12 astez gainbegiratutako ariketak egin ahal izango dituzte. Gorlizko Ospitaleko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Zerbitzuaren ardura izango da parte-hartzaileak hautatzea eta baloratzea, hala nola horien programa egokituak diseinatzea.

Ebidentzia zientifikoaren arabera, gainbegiratutako ariketa fisikoak hobetu egiten ditu gaitasun kardiobaskularra, muskulu-indarra, oreka, mugikortasuna eta independentzia eguneroko bizitzan jarduerak egiteko. Gainera, ongizate emozionala, konfiantza pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, eta elkarguneak, parte-hartzea eta elkarrekiko laguntza sustatzen ditu.

Albiste osoa www.orain.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA