ONLINE ESPAZIOAK ETA SARE SOZIALAK

2025ko Abenduaren 19a

Kirolbide PRO guneak jai zoriontsuak eta Urte Berri on opa dizue

Kirolbide PRO gunetik jaiak eta Urteberria zoriondu nahi ditugu komunitate honetako kide zareten guztioi. Data hauek atsedenerako, topaketarako eta zaintzarako denbora izatea, eta urte berria ere osasunaz, ongizatez eta kirolari eta jarduera fisikoari lotutako proiektu berriez beteta iristea.

Mezu hau hazkunde partekatuko urte bat eskertzeko aukera bat ere bada. Kirolbide PRO guneak Bizkaiko kirol- ekitaldietarako eta -informaziorako erreferentziazko webgune gisa sendotzen jarraitzen du. Aurrerapen hori ez litzateke posible izango gure komunitatearen parte-hartze aktiborik gabe.

Gero eta gehiago gara: dagoeneko 2.500 pertsona baino gehiagok jasotzen dute astero gure newsletterra. Babes hori islatzen da, halaber, bisiten kopuruak gora egin duelako, 120.000 sarrera baino gehiago izan baitira, eta kirol-informazio hurbil, erabilgarri eta eguneratuarekiko interesa berretsi da.

Urtean zehar, newsletterra hobetu egin da, bai edukietan bai egituran, erabiltzaile guztientzako komunikazio argiagoa, irisgarriagoa eta balio handiagokoa eskaintzeko helburuarekin. Gainera, formatuetan eta funtzionalitateetan etengabeko hobekuntzak eta doikuntzak txertatu dira.

Urte berriari begira, hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, komunitatearen itxaropenei erantzuteko eta guztion artean proiektu erabilgarri, hurbil eta etengabe aldatzen ari dena eraikitzen jarraitzeko.

Horregatik guztiagatik, eskerrik asko egoteagatik, kontsultatzeagatik, partekatzeagatik eta konfiantza izateagatik. Halaber, zuen ekitaldiak eta edukiak Kirolbide PRO gunearekin partekatzen jarraitzera animatzen zaituztegu, plataforma hau  Bizkaiko kirolaren zerbitzura dagoen espazio kolektibo gisa hazten jarrai dezan.

Kirolbide PRO bere komunitateari esker ari da aurrera egiten.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA