ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Apirilaren 19a

"Kirolguneak: Parke Bio-Osasungarriak" programaren inpaktua eta Bizkaiko parke bio-osasungarrien egoera

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak "Kirolguneak: Parke Bio-Osasungarriak" programaren inpaktua eta bizkaiko parke bio-osasungarrien egoera informe teknikoa argitaratu berri du.

Parke bio-osasungarriak (aurrerantzean, PBO) espazio berdeak, irekiak eta aire zabalekoak dira. Herriguneetan egoten dira eta hainbat makina izaten dituzte sasoi fisikoa garatu eta mantentzeko (Giráldez et al., 2013). Parkeen helburua da pertsona guztiek erabili ahal izatea bestelako testuinguruetan kostu handiak dituzten gailu espezializatuak, denbora librea aprobetxatzea eta ariketa fisikoa egitea ongizate fisiko, mental eta soziala sortzen duen aukera gisa (Camargo, 2018).

Parke horiek ‘Kirolguneak: parke bio-osasungarriak’ programaren dinamizazio xedea dira. Programa 5 urtean zehar (2017tik 2021era) gauzatu du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta helburua izan da 20.000 biztanle baino gutxiagoko Bizkaiko udalerrietako adinekoei espazio horiek ezagutaraztea aire zabalean ariketak egiteko puntu gisa. Modu horretan, PBOen bidez zahartze aktiboa sustatzea izan da helburua, eta hala, udalerriei programa eredu bat eskaintzea, denboran jarraikortasuna izan dezaten.

Ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak sustatu eta finantzatutako txosten honetan ‘Kirolguneak: parke bio-osasungarriak’ programaren inpaktua eta gaur egun PBOek Bizkaiko 112 udalerrietan duten egoera jorratzen da biztanleen erabilera mailari eta erabiltzaileek eta udal teknikariek programaren inguruan duten iritziari dagokienez.

"Kirolguneak: Parke Bio-Osasungarriak". Programaren inpaktua eta bizkaiko parke bio-osasungarrien egoera

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA