Partekatu hemen:
2024ko Urtarrilaren 31a
ERRUGBIA
San Mamesek europako errugbirik onena hartuko du berriro 2026an
Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, errugbi-federazioekin eta Athletic Clubekin batera, egindako elkarlanari esker, San Mames estadioan jokatuko dira berriro kluben arteko Europako errubi-txapelketa nagusiak: EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026.
Gaur goizean Cardiffeko Principality Stadium ikonikoan egindako ekitaldian, European Proffesional Club Rugby (EPCR) erakundeak ezagutzera eman du non jokatuko diren 2025eko eta 2026ko finalak. Euskal erakundeetako ordezkariak bertan izan dira, hain zuzen ere, Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako Zuzendaria, eta Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzia.
EPCR erakundeak The Sports Consultancy-rekin batera egindako lizitazio-prozesuaren ostean, non hamabi herrialdetako 23 estadioren eskaintzak jaso dituzten, EPCR erakundearen Batzarrak erabaki du EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026 txapelketak esleitzea "ezin hobeto hornituta dagoen Bilboko San Mames estadioari". Bestalde, Galesko hiriburuko Principality Stadiumek, 74.000 ikusle hartzeko gaitasuna duenak, datorren urteko errugbi-finalak hartuko ditu.
Nazioarteko errugbia Bizkaira itzuliko da. Zaleentzako eta lurraldearentzako albiste paregabea izateaz gain, Bilbo Bizkaia nazioartean kokatzeko aukera ematen duten ekitaldiak antolatu eta erakartzeko erakundeek egindako lan onaren aintzatespena ere badakar, izan ere, horri esker gizartean arrastoa, legatua, uztea da asmoa
adierazi du Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Abegikortasuna, harrera-gaitasuna eta kirol-elkarte zein -kluben eta, oro har, herritarren inplikazioa dira baloratzen diren aktiboak, eta ondo kokatzen gaituzte beste lurralde batzuekin lehiatzeko orduan. 2026an Bilbok eta Bizkaia osoak errugbiko finalez gozatzeko aukera izango dugu eta beste behin erakutsiko dugu zer garen eta partekatzeko zer daukagun
, esan du ahaldun nagusiak.
Aukera paregabea izango da San Mamesen bigarren aldiz maila goreneko errugbia ikusteko. Pozarren gaude eta EPCR erakundeari eskerrak eman nahi dizkiogu nazioarteko kirol-ekitaldi hau hartzeko Bilbo hiriarengan agertu duen konfiantzagatik; 2018an lortutako arrakasta lortzea espero dugu gutxienez
, adierazi du Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziak. Zintzotasuna, grina, elkartasuna, diziplina, errespetua, talde-lana, kiroltasuna eta ahaleginaren kultura errugbiari lotutako balioak dira, eta gure hirian ere horien aldeko apustua egiten dugu
.
Azken urteotan kirol-ekitaldi garrantzitsuak izan ditugu Euskadin. Horrek erakusten du gaitasuna daukagula antolakuntza-erronka horiei arrakastaz aurre egiteko, eta beti izaten dugu euskal herritarren ahalegina eta lankidetza gure alde. Erronka horiek geure gain hartzen ditugu, Euskadiren irudia nazioartean indartzeko asmoz. 2026an Bilbon jokatuko diren errugbiko finalek berriro ere aukera emango digute erronkari ilusioz aurre egiteko eta 2018ko finaletan lortutako arrakasta gainditzeko helburua duen herri gisa nazioartean aurkezteko. Horretarako, beste batzuetan ikusi dugun bezala, funtsezkoak izango dira erakundeen arteko lankidetza eta herritarren laguntza eta inplikazioa
, esan du Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak.
Dominic McKay, EPCR erakundeko presidenteak, zera adierazi zuen bi izendapenak iragartzeko ekitaldian: Atsegin handiz adierazten dizuegu Cardiff eta Bilbo izango direla EPCR-ren 2025eko eta 2026ko finalak hartuko dituzten hiriak. 2026ko finalari dagokienez, Bilbora itzultzeko irrikaz gaude, izan ere, errugbiaren egundoko ospakizunaren egoitza izan zen 2018. urtean. Bilbo bezalako hiri anfitrioiak aukeratzeak islatzen du gure asmoa: jarraitzaileentzat, klubentzat eta interesa duten alderdientzat esperientzia bikainak eskaintzea. Badakigu Bilbok ikusleak erakarriko dituela eta gure kirola zaletu gehiagorengana hurbilduko duela, hiri anfitrioi zoragarria baita
.
Euskal erakundeek Cardiff zoriondu nahi izan dute 2025eko finalak hartzeko izendatu dutelako. Leku ikonikoa eta enblematikoa da errugbiarentzat, eta Bilbok 2026an hartuko du haren lekukoa.
Gogorarazi beharra dago San Mamesek beste bi kirol-ekitaldi historiko hartuko dituela datozen hilabeteetan: UEFA Women's Champions League txapelketako finala 2024ko maiatzaren 25ean eta UEFA Europa League txapelketaren finala 2025ean.
2018an egia bihurtutako amets bat
Bilbo egoitza gisa hautatzea historikoa izan zen 2018an, EPCRren finalen asteburua lehen aldiz errugbiko sei nazio tradizionaletatik kanpo antolatu zenean. Gloucester Rugby talde britainiarrak eta Cardiff Blues galestarrak inauguratu zituzten Bilboko Europako finalak 2018an, Challenge Cupeko titulua lortzeko. Bestalde, Leinster Rugby talde ingelesak eta Racing 92 frantziarrak Champions Cupeko finala jokatu zuten. Leinster Rugby taldeak Txapeldunen Kopako titulua eskuratu zuen orduan eta Cardiff Rugby taldeak Challenge Cup txapelketaren garaikurra jaso zuen.
Albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.
← Bilaketaren emaitzetara itzultzea
Ez ezazu albisterik galdu
Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.