ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Abuztuaren 31a

IGERIKETA

Igeribideak proiektuko masterclass saioetan izena emateko azken eguna!

Gaur amaituko da Igeribideak proiektuko masterclass saioetan izena emateko epea. Masterclass saioak datorren irailaren 16an Ereagako Igerigunean eta irailaren 23an Gorlizko Igerigunean egingo dira.

Bizkaitarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko hartuta duen konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atala “Kirolguneak: Igeribideak” proiektua abiarazi du. Ekimen honen helburua da Bizkaiko kostaldeko hondartzetan aisialdiko igeriketa osasungarria eta segurua era autonomoan sustatzea, ingurune naturalean ahalik eta gutxien esku hartuz.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak eta aholku pertsonalizatuak, itsaso zabalean igeri egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  • Meteo eta Segurtasuna uretan klasea Aketza Sanchezekin: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.
  • Traininga; teoria eta praktika Itxaso Alonso eta Iker Iriondorekin: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

MASTERCLAS SAIOAK:

EREAGAKO IGERIGUNEAN:

Irailaren 16an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak itsaso zabalean igeri egiteari buruzko Masterclass saio bat antolatuko du Ereagako Igerigunean.

Ereagako Igeriguneari buruzko informazio guztia: www.bizkaia.eus/kirolbidepro/ereagakoigerigunea

GORLIZKO IGERIGUNEAN:

Irailaren 23an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak itsaso zabalean igeri egiteari buruzko Masterclass saio bat antolatuko du Gorlizko Igerigunean.

Gorlizko Igeriguneari buruzko informazio guztia: www.bizkaia.eus/kirolbidepro/gorlizkoigerigunea

IZEN-EMATEA:

Kirolbide Pro gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek irailaren 16an eta 23an, Ereagako eta Gorlizko Igeribideetan egingo diren Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

Informazio gehiago esteka honetan: www.bizkaia.eus/eu/kirolak/igeribideak

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA