saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nola aurkeztu zerga aitorpen bat?

Informazioa

Nola aurkeztu zerga aitorpen bat?
Zerga aitorpen baten aurkezpena
 
  1. Menu Nagusian “Zerga Aitorpen Telematikoak” atalean “Aurkezpenak” aukera aukeratuko dugu.
  2. Aurkeztu nahi dugun zergari dagokion Zerga Aitorpenen Sendia aukeratuko dugu.
  3. Aurkeztu nahi dugun eredua aukeratuko dugu.
  4. Aurkezpen modua aukeratuko dugu:
  5. Dokumentazio eransketari buruzko informazio pantailan, “Jarraitu” botoia sakatuko dugu.
  6. Ekitaldia/Epealdia goiti-behera koadrotik aukeratuko dugu eta EJZ epigrafea baita ere.
  7. Aurkezpeneko aurretiko informazioan “Berretsi” botoia sakatuko dugu.
  8. PDF inprimakian zerga datuak beteko ditugu.
  9. Behin hau eginda, “Baliozkotu” botoia sakatuko dugu. Gutxienezko baliozketak zuzen egin ezkero “Jarraitu” botoia sakatu dezakegu.
  10. Ordainera aukeratuko dugu.
  11. Koordenatuak egoki sartuz berretsiko dugu aurkezpena.
  12. Aitorpena aurkeztu ondoren, gehienez 24 orduko epea izango duzu agiri-sorta eransteko, 576, 06 eta 621 ereduetan izan ezik, horietan dokumentazio erantsia aurkezteko epea 5 egunekoa delako. Eredua aurkezteko epearen azken egunean egiten diren aurkezpenetan, egun horretan baino ezin izango da agiri-sortarik erantsi.
  13. Aurkeztutako aitorpeneko detaile horrialdetik , dokumentazioa eransteko aukera dugu “Dok. Bidali” botoia sakatuz.
  14. Eransteko agiriak aukeratuko ditugu. Hauek PDF edo aldez aurretik ConversorTIFF, behera-kargatzeko eskuragarri dagon, aplikazioarekin prozesatutako TIFF formatukoa izan behar du.
  15. Behin dokumentua aukeratuta “Agiriak erantsi” botoian sakatuko dugu eranskinen zerrendari gehitzeko.
  16. Prozesua behin baino gehiagotan errepikatu dezakegu nahi dugun dokumentazio zerrenda osotu arte. Behin hori eginda, “Bidali” botoian sakatuko dugu eransketa betetzeko.
  17. Azkenean fitxategi eransketaren berrespena lortuko dugu.
 
 

e-mailez bidali