saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aholkuak

Informazioa

Garbiketa

  • Egokiro erabili paperontzi eta edukiontziak.
  • Eduki ezazu garbi hondartzan atzematen duzun tokia.
  • Ez jaurti freskagarri-latak edo botilak bezalako objektu zorrotzik.
  • Ahal baduzu, ez erre. Erretzen baduzu, ez estali hareaz zigarrokinak.
  • Hondartzan zaudela, jan itzazu jaki arin eta liserierrazak.
  • Bainatu baino lehen, itxaron ezazu liseriketa egiteko behar den denboraz (hiru orduz, baldin eta jatekoa astuna izan baduzu).
  • Uretara apurka-apurka sartu, lehenengo eta behin garondoa eta eskumuturrak bustiz.
  • Alkohola, beste gai bizigarri batzuk eta hondartza nahasten badituzu, koktela oso arriskutsua izan daiteke.
  • Zeure osasunaren eta ongi-zatearen mesederako, ez kontsumitu ez alkoholik ez drogarik.

Sorosleak

  • Baldin arazorik baduzu, jo ezazu sorosle eta hondartzainengana.
  • Uretan zein uretatik kanpo zaudela, egiezu kasu sorosle eta hondartzainen jarraibideei.

Eguzki

  • Ez egon denbora askoan eguzkitan eta babes ezazu egokiro azala.
  • Edan ura sarri, deshidratazioari aurre egiteko.
  • Izan gogoan: eguzkiak erredura larriak eragin ditzake.

Animaliak

Higiene-arrazoiak direla-eta, hondartza guztietan debeku da lagun egiteko animaliarik egotea.

Itxasoa

  • Itsasoan inoiz ere ez fidatu. Edonori gerta baitakioke indarrak txarto neurtzea.
  • Kontuz koltxoneta eta korronteekin!. Ez zaitez alferreko arriskutan ibili.
  • Bandera gorriak inolaz ere ezin daitekeela bainatu esan nahi du.
  • Bandera horiak kontuz bainatu behar dela esan nahi du.
  • Bandera berdeak arriskurik ez dagoela adierazten du.

Bainualdia

  • Korronte baten egoteagatik ezin duzunean uretatik irten, egin ezazu igeri ertzarekin paraleloan korrontetik atera arte eta, ostean, egin ezazu igeri ertzerantz.
  • Hobe betaurrekoak eta belarrietarako tapoiak erabiltzen badituzu, konjuntibitisa eta otitisa ekidite aldera.
  • Izan gogoan: ez da komeni inoiz ere toailarik, kremarik edo norberak erabiltzekoak diren beste objektu batzuk inori uztea.

Umeak

Umeak erraz galtzen dira hondartzan. Zain itzazu eta ez utzi bakarrik!.

Uretako jardueren balizajea

  • Erabilerari eta uretako jarduera ezberdinei dagokienean, Bizkaiak bainurako ordenamendua aplikatzen du hondartzetan. Zure segurtasunagatik eta guztion onagatik da. Modu orekatuan goza dezagun urak eskaintzen digun eremuaz. Errespeta itzazu besteak.
  • Errespeta ezazu hondartzetako balizajea: bandera gorri-urdinak uretako jardueretarako gunea mugatzen du (surfa, piraguak, etab.). Muga hori ezartzen duen banderarik ez duen hondartzaren batean egonez gero, gutxienez 20 metroko tartea utz ezazu bainua hartzen ari direnekiko. Zentzuz jokatu, saihets itzazu arriskuak. Egin jaramon Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuaren oharrei.
  • SOS Zerbitzuak eguneko egoeraren arabera mugatuko ditu bainu-hartzaileentzako eta uretako jardueretarako (surfa, kayak, body board…) eremu ezberdinak. Errespeta ezazu bere gomendioei eta ez sortu arrisku-egoerarik.
  • Bandera gorria egonez gero bainua ez ezik uretako jarduerak ere debekatuta daude, beraz, halakoetan hondartzak ezingo dira erabili bainua hartzeko ezta uretako kirolak egiteko ere.
 
 

e-mailez bidali