saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaia adin guztientzako lurraldea

Informazioa

SARRERA

Historian lehenengoz, bizkaitar gehienek espero dezakete 80 urte baino gehiago bizitzea. Bizitza luzeago bat izatea baliabide ezin baliotsuagoa da, aukera ematen baitu pentsatzeko nola bizi zahartzaroa, bai eta gure bizitza osoa nola garatu litekeen ere. Zeregin horrek jarduera indibiduala dirudien arren, jarduera kolektiboa ere izan behar du, Bizkaiko Lurralde Historiko osoarena.

Foru Aldundiak Bizkaia adin guztientzako lurralde bihurtu nahi du, eta, horretarako, zahartze aktibo eta osasungarri baterako baldintza egokiak sortu eta bultzatu nahi ditu. Helburu hori lortzeko, egokitzat jotzen du OMEk «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektuan proposatutako metodologia.

Osasunerako Mundu Erakundea «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektuaren helburua hau da: hiri, udal eta komunitateei laguntzea beren buruari adinekoen ikuspegitik begiratzen, identifikatu ahal izateko zer alderditan eta zer eratan izan daitezkeen adeitsuagoak adinekoekin.

XEDEA

Osasunaren Mundu Erakundearen metodologian oinarritutako «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektua Bizkaiko Lurralde Historikoan ezartzea sustatzeko 2022an norgehiagokarik gabeko araubidean emango dituen diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartzea.

ERAKUNDE ONURADUNAK

Adinekoekin adeitsuak diren hiri eta komunitateei buruzko Dublingo Adierazpenari (2013) atxiki zaizkion Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri, mankomunitate zein udalerrien partzuergoak, baldin eta OMEren proiektua ezarrita badute beren lurralde-eremuan, edo ezartzea erabaki badute

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

2022ko urtarrilaren 18tik apirilaren 29ra arte.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA

Eskabideak Bizkiako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Egoitza elektronikoan prozedura egokira jo beharko duzu eta bertan gidaliburua ere aurki dezakezu helbide honen bitartez: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1996

ZALANTZAK EDO ARGIBIDEAK

Egoitza elektronikoan izapidetzari buruzkoak: gizarte.ekintza.kalitatea@bizkaia.eus

Dekretuaren eduki eta dokumentazioari buruzkoak: adinguztientzako@bizkaia.eus

LOTURA INTERESGARRIAK

Informazio gehigarria: Arautegia eta inprimakiak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali