saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2016 - 4.6 Bertsioa - Data: 2016/09/22

Informazioa

Bertsioen nobedadeak

Oharra

4.5 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Mezuak eguneratuko dira 3.2 bertsiora egokitzeko. IE810, 801, 802, 813, 818, 815, 819, 807, 837, 840 eta 871.
  • Botoi bat gehitu da edozein dokumentu bere salgaiekin batera kopiatu ahal izateko. Datak, faktura-zenbakia eta matrikulak baino ez dira bete beharko.
  • Excelerako datuen esportazioan zutabe batzuk gehitu dira Nekazaritza/Hacienda Bacosoft liburuetan: IFZ IIEE eta entregaren JEKa; NC kodea; harrera-ziurtagirietan gorabeherarik izan ote den; JDB edo AGB daukaten kategoriak, eta EMCS IN > edo EMCS EB > den adierazten da. Gehitu da jasotako EMCS dokumentuetan bilatu ahal izatea, baita harrera-ziurtagiria bidali behar dela ere; xede-aldaketa ez diren jasotako dokumentu horiek filtratu egiten dute jatorrizkoa ezeztatuz.
  • Komunitate barruko ESPORTAZIOARI buruzko mezuetan, bilketa eta bidalketari buruzkoenetan, araudi berriarekin bat datorren IFZ-BEZa (EORI) gehitu da.
  • EMCS dokumentuen ARC sekuentzia-zenbakia gehitu da jasotako eta igorritako dokumentuen laburpenen bilaketan, baita Excelera datuak esportatzean ere.
  • Jasotako dokumentuen laburpenetan harrera-ziurtagiriaren igorpen-daten artean bilatu ahal izatea gehitu da; halaber, zutabe bat gehitu da aurkitutako elementuen ondoren.
  • Komunitate barruko esportazio bati dagokionez, xede-aldaketako mezua zuzendu da aduana bati bidalitako IE813 mezuetan; lehen garraiolariaren eta entrega-lekuaren datuak betetzera behartzen zuen.
  • Salgaia jaso izanagatik igortzen ditugun harrera-ziurtagirietan data hutsik uztea eta adierazitako salgaia jasotzen deneko harrera-data erreala jartzea ebatzi da.
  • Barneko EMCS dokumentuen inprimaketa zuzendu da, salgaiaren dentsitatean hiru dezimal adierazten dira jada.
  • Entrega-oharretan (511 eredua) Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren erantzunaren emaitzak nahiz albaranen historikoa ezin ikustearen akatsa zuzendu da. Era berean, albaranen aldaketa-parteak ere zuzendu dira; behar beste aldaketa egin daitezke albaran guztiak onartzen diren arte.

Bertsio berriaren bidez transmititzen hasi baino lehen, sarrera ontzia hustu behar da, eta hori egin eta gero erkidego barrukoen sarrera ontziaren harpidetza3.2 FASERA, 3.2 bertsiora, aldatu behar da. Hori honako link honetan egin daiteke: http://www.emcs.es/Emcs/Inicio_es_ES/Sistema_de_Control_de_Movimientos_de_Impuestos_Especiales__EMCS_/EMCS_INTRACOMUNITARIO/Suscripcion_a_servicios_web/Suscripcion_a_servicios_web.html.

4.4 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Gradu alkoholikoaren dezimaletan biribiltzearen arazoa zuzentzen da.
  • Mezuen sinadura digitalaren eguneratzea.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 11 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga. (6,08 MB)

  2. Deskarga Bakarra

    Instala_EMCS_DFB.exe (11 MB)

 
 

e-mailez bidali