saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2022ko Diru-laguntzen Deialdia

Informazioa

Eskabideak aurkeztea:

Estatutuetan ezarritakoaren arabera, erakundearen gobernu-organoaren legezko ordezkariek egin behar dituzte diru-laguntza hauek jasotzeko eskabideak, edo, bestela, legez berariaz ahaldundu direnek.

Eskabideak aurkezteko Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan argitaratuta dagoen inprimakia erabili beharko da.

Diru-laguntzetarako eskabideak honako leku hauetan aurkez daitezke: Egoitza elektronikoan (Ikusi "egoitza elektronikoan erregistratzeko eskuliburua"),Gizarte Ekintza Sailaren Erregistroan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Nagusian, Aldundiko sailen erregistro nagusietan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetako edozeinetan.

Aurkezteko modua:

Egoitza elektronikoan:

Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria izatea ezinbestekoa da.

Lehendabizi programa informatikoa deskargatu beharko da, eskabidea bete, fitxategia sortu eta beharrezko dokumentazio guztia formatu digitalean erantsi ahal izateko.

Egoitza elektronikora sartzeko bidea.

Erregistroan:

2022eko diru-laguntzarako eskabidea, sinatuta eta zigilatuta, eta datuen kontsulta eta egiaztapena onartuta; onartzen ez badu, dokumentazioa entregatu beharko da.

Informatikazko aplikazioan fitxategia sortu baduzu, posta elektronikoaren bidez bidali dezakezu hurrengo postakutxatilara:subvenciones.mayores@bizkaia.eus

Aurkezteko epea

2022ko urtarrilaren 18tik martxoaren 31ra arte (egun biak barne).

Aurretiazko hitzordua eskatzeko eta diru-laguntzei buruzko dekretuen edukiarekin lotutako zalantzak ebazteko:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, honako telefono-zenbaki hauetan:

  • 94 406 73 01
  • 94 608 29 53
  • 94 608 29 51
  • 94 406 62 82
  • 94 406 63 18
TEAMS aplikazioaren bidez:
  • Justifikazioa egiteko zalantzak dituzten elkarteek telefono bidezko arreta eta/edo TEAMS-en bideo-deia eskatu ahal izango dute. Aplikazio horren bidez, ordenagailuko pantaila partekatu ahal izango dute, teknikarien jarraibideak jasotzeko, atal bat betetzeko moduari buruzko zalantzak izanez gero, adibidez.
  • Beraz, telefono bidezko arretaren zerbitzu osagarria izango litzateke; ez da beharrezkoa ordenagailuan web kamera bat izatea, ezta mikrofonoa ere, telefonoz jarrai baitezakete elkarrizketa ordenagailuan idazten duten bitartean. Kamera eta mikrofonoa edo mikroa duten entzungailuak izanez gero, gainera, bideo-deia egin dezakete langile teknikoekin.
Posta elektroniko bidez:

Subvenciones.mayores@bizkaia.eus

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.