saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2021ko Diru-laguntzen justifikazioa

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenen esparruan eta Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, 2021erako dirulaguntzen deialdi publikoa abiarazi zuen, 2021eko ekainaren 8ko 84/2021 Foru Dekretuan definitutako ekintzak egiteko. Dirulaguntza horien erakunde onuradunek 2022ko maiatzaren 31ra arte dute epea justifikatzeko egin dituztela diruz lagundutako ekintzak, aipatutako dekretuaren 12. artikuluan adierazten den bezala.

Justifikazioak aurkeztea:

Justifikazioak aurkezteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan 2022eko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratuko den eredu normalizatua erabiliko da.

Aurten, elkarte batzuei baino ez zaie eskatuko fakturen kopia, eta, beraz, eskatzen dizuegu une honetan ez egiteko kopiarik eta eskatzekotan bakarrik egiteko. Era berean, arren eskatzen dizuegu justifikazio-kontuko atal guztiak betetzeko; bereziki, fakturen zerrenda, horrela zehatz-mehatz azal dezan zer jarduerari dagokion.

Egoitza Elektronikoan, Erregistro Orokorrean edo Aldundiko sailetako gainerako erregistro orokorretan aurkeztuko dira justifikaziook, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako lekuetarikoren batean.

Justifikazio-inprimakiarekin batera fakturen fotokopiak aurkeztu beharko dira; era berean, komeni da 2021. urtean zentroak egindako jardueraren memoria bidaltzea, bai eta beste erakunde batzuek jasotako diru-laguntzen zenbatekoak eta horiei emandako erabilera ere.

  • Aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 1tik maiatzaren 31ra.
  • Aurretiazko hitzordua eskatzeko eta diru-laguntzei buruzko dekretuen edukiarekin lotutako zalantzak ebazteko:
    • Astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 14:00tara, honako telefono-zenbaki hauetan:
      • 94 406 73 01
      • 94 406 29 53
      • 94 406 29 51
      • 94 406 62 82
      • 94 406 63 18
      • TEAMS aplikazioaren bidez:
        • Justifikazioa egiteko orduan zalantzak dituzten elkarteek laguntza eska dezakete telefonoz eta/edo Teams-eko bideodei baten bitartez. Aplikazio horren bidez, beren ordenagailuaren pantaila partekatu ahal izango dute, eta teknikarien jarraibideak jaso, atal bat nola bete behar duten zalantzarik izanez gero, adibidez.
        • Beraz, telefono bidezko arreta-zerbitzuaren osagarria izan daiteke; ez da beharrezkoa ordenagailuan web-kamera bat izatea, ezta mikrofonoa ere, telefonoz jarrai baitezakete elkarrizketa eta ordenagailuan idatzi aldi berean. Kamera eta mikrofonoa edo mikrodun entzungailuak izanez gero, gainera, bideodeia egin dezakete teknikariekin.
      • Posta elektronikoaren bidez: Subvenciones.mayores@bizkaia.eus
 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.