saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Enpresa Txiki eta Ertainentzako Nazioartekotze Programa

Informazioa

ADMINISTRAZIO EPEAK ETETEA

Adierazitako alarma-egoera dela-eta, erabaki da EPE ADMINISTRATIBOAK ETETEA alarma-egoera irauten duen arte, 2020ko martxoaren 14tik aurrera.

Alarma-egoera bitartean irekita dauden epe guztiak luzatzen dira automatikoki. Hurrengo izapideei egokitzen zaie, besteak beste: eskabideak, justifikazioak, agiriak aurkezteko agindeiak, alegazioak, helegiteak…

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Nazioartekotzeko proiektuak, enpresa beste herrialde batean ezartzeko helburua dutenak. Proiektua 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko epealdian hasi eta amaitu behar da. Enpresak proiektua 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi duela egiaztatzen badu, burutzeko epea 2019ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko epealdian hasi eta amaitu beharko da.

NORENTZAT?

3 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresentzat, produkzio edo zerbitzu-sektoreetakoak (ikusi 23/2020 Foru Dekretuaren I. eranskina).

ESKABIDEAK (EPEA LUZATUTA maiatzaren 7ko 13:30era arte)

Aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 24ko 13:30era arte (luzatuta maiatzaren 7ko 13:30era arte, alarma egoera luzapenaren martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuaren arabera)

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

2019KO BUKAERAKO JUSTIFIKAZIOA

Justifikazioa aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 1etik 15era.

2019KO EMAITZAK 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali