Hemen zaude:
Goi-mailako edo lanbide-prestakuntzako gazte tituludunen enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea, ondoren Bizkaiko enpresetan sartzeko prestakuntza eta gaikuntza tekniko espezializatua eskainiko dien espezializazio-gela, master, ikastaro eta atzerriko praktiketan hobekuntza profesionalaren bidez.
Unibertsitatearekin batera lankidetzan aritzea, unibertsitatearen beraren barruan espezializazio gelei eusteko, I+G+b-ko trebakuntza-jarduerak sustatzeko asmoz.
Makineria eta tresneriako diseinu, kontrol eta erabilerako prestakuntza, besteak beste 10 orduko dedikazioko mintegi bat eta sektoreko enpresekin batera egindako praktikak Gelan EHU/UPVren beraren agiria emango da, makineria-tresneriako espezialista-graduari lotutakoa, hain zuzen ere.
Zientzia eta Espazioko Teknologiako profesionalen prestakuntza, Zientzia, Espazioko Teknologia eta Espazioko Behaketa Master ofizialaren bidez eta espazioarekin zerikusia duten gai guztietako ikerketa zientifikoa, aplikatua eta teknologikoa sustatuz.
Aireontzien propultsioko egituretan, aeronautikako diseinuaren eta euskarri informatikakoen arloetako ikerketa eta garapeneko proiektuetako teknologia aurreratuenetako profesionalen prestakuntza. Gelan EHU/UPVren beraren agiria emango da, aeronautikako teknologietako areagotze-graduari lotutakoa, hain zuzen ere.
Unibertsitateetako lankidetza-hitzarmenen bidez, besteak beste, arlo hauetakoak: enpresa-zuzendaritza eta enpresa-administrazioa, giza-baliabideak, marketina, nazioartekotzea.
Europar Batasuneko Leonardo da Vinci Programa eta Erasmus Programa ikasketa iraunkorreko programetan parte hartzea. Programa horiek lanbide-heziketako eta unibertsitateko ikasketak amaitu dituzten gazteei zuzenduta daude, nazioartekotze-dimentsioak garatu eta eskura ditzaten eta, aldi berean, hizkuntzetako ezagutzak eta Europar Batasuneko herrialdeetako kulturetako prestakuntza lor ditzaten.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
CALL-CENTER
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskarga egiteko.