saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Hobekuntza Profesionala

Informazioa

Xedea

Graduatu ondoko gazteen bikaintasuneko trebakuntzarako laguntza ematea, ospe handiko atzerriko nazioarteko zentroetan hobekuntza profesionaleko ikastaroak egin ditzaten, gazte horien prestakuntza akademikoa osatzeko eta Bizkaiko enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroetan sartzeko dituzten aukerak hobetzeko.

Onuradunak

BIKAINTASUNEKO TREBAKUNTZA: 2017/2018, 2018/2019 edo 2019/2020, ikasturteetan lizentziatutakoak edo graduatutakoak, Bizkaian jaio edo erroldatuta daudenak, 30 urte artekoak, ikasketen azken emaitzan oso ongi edo emaitza altuagoa lortu dutenak, Bizkaian jaio edo erroldatuta daudenak, edo Bizkaia Talentia programan parte hartu duten pertsonak.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Ospe handiko atzerriko nazioarteko unibertsitate edo zentro batean, edo Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batekin batera, baina ikastaroaren %50 gutxienez atzerrian egiten bada,  hobekuntza profesionalerako ikastaroak egitea. Hobekuntza profesionaleko ikastaroak gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute, gutxienez, eta esbidea aurkezten den egunetik 2020ko abenduaren 1era bitartean hasi benarko dira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Matrikula, ostatua, material didaktikoa, joan-etorriko bidaia bat, jatorriko hiritik helburuko hirira, istripuetarako, ospitaleratzeko eta osasun-laguntzarako osasun-aseguruko poliza.

Laguntzen zenbatekoa

Hobekuntza profesionaleko ikastaroak: gehieneko zenbatekoa: 8.000 euro.

Araudia eta emateko araubidea

50/2020 Foru Dekretua ekainaren 2koa (BAO 109zk. 2020ko ekainaren 10koa) zeinaren bidez ezartzen baitira bikaintasuneko hobekuntza profesionalerako programa arautzen duten oinarriak eta deialdia, diru-laguntzak emateko bikaintasunerako trebakuntzaren arloan (538 KB)

Dokumentazioa

Epea

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1ean hasiko da, goizeko 9etan, eta 2020ko irailaren 18ko 13:30era bitartekoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali