saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Hobekuntza Profesionala

Informazioa

ADMINISTRAZIO EPEAK ETETEA

Adierazitako alarma-egoera dela-eta, erabaki da EPE ADMINISTRATIBOAK ETETEA alarma-egoera irauten duen arte, 2020ko martxoaren 14tik aurrera.

Alarma-egoera bitartean irekita dauden epe guztiak luzatzen dira automatikoki. Hurrengo izapideei egokitzen zaie, besteak beste: eskabideak, justifikazioak, agiriak aurkezteko agindeiak, alegazioak, helegiteak…

Xedea

Graduatu ondoko gazteen bikaintasuneko trebakuntzarako laguntza ematea, ospe handiko atzerriko nazioarteko zentroetan hobekuntza profesionaleko ikastaroak egin ditzaten, gazte horien prestakuntza akademikoa osatzeko eta Bizkaiko enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroetan sartzeko dituzten aukerak hobetzeko.

Onuradunak

BIKAINTASUNEKO TREBAKUNTZA: 2016/2017, 2017/2018 edo 2018/2019, ikasturteetan lizentziatutakoak edo graduatutakoak, Bizkaian jaio edo erroldatuta daudenak, 30 urte artekoak, ikasketen azken emaitzan oso ongi edo emaitza altuagoa lortu dutenak, Bizkaian jaio edo erroldatuta daudenak, edo Bizkaia Talentia programan parte hartu duten pertsonak.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Ospe handiko atzerriko nazioarteko unibertsitate edo zentro batean, edo Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batekin batera, baina ikastaroaren %50 gutxienez atzerrian egiten bada,  hobekuntza profesionalerako ikastaroak egitea. Hobekuntza profesionaleko ikastaroak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Matrikula, ostatua, material didaktikoa, joan-etorriko bidaia bat, jatorriko hiritik helburuko hirira, istripuetarako, ospitaleratzeko eta osasun-laguntzarako osasun-aseguruko poliza.

Laguntzen zenbatekoa

Hobekuntza profesionaleko ikastaroak: gehieneko zenbatekoa: 8.000 euro.

Araudia eta emateko araubidea

68/2019 Foru Dekretua ekainaren 4koa (BAO 111zk. ekainaren 12koa) zeinaren bidez ezartzen baitira bikaintasuneko hobekuntza profesionalerako programa arautzen duten oinarriak eta deialdia, diru-laguntzak emateko bikaintasunerako trebakuntzaren arloan (508 KB)

Dokumentazioa

Epea

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 1ean hasiko da, goizeko 9etan, eta 2019ko irailaren 27ko 13:30era bitartekoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali