saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Elkarlanean: Enpresen arteko lankidetza

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • Lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak egiteko partzuergoko enpresen artean, arriskuak partekatuta.
  • Enpresa batzuen artean identifikatutako negozio-aukeren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta legalari buruzko azterlanak egiteko.

NORENTZAT?

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan badihardute. Aurreko baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresak onartuko dira, baldin eta haiei dagokien gastuak ez badu gainditzen proiektuaren gastu osoaren %20a.

ELKARLANEAN 2020 PROGRAMA

ESKABIDEAK (EPEA LUZATUTA ekainaren 1eko 13:30era arte)
  • Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 20tik ekainaren 1eko 13:30era arte izango da, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Hasierako epemuga (2020ko maiatzaren 8a) martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eta haren ondorengo luzapenen arabera alarma-egoeraren deklarazioan ezarritako administrazio-epeen etendurak eragin zion. Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren maiatzaren 11ko 2783/2020 Foru Aginduaren bidez, administrazio-epeekin jarraitzea erabaki da, eta, beraz, eskabideak aurkezteko gehieneko eguna 2020ko ekainaren 1a izango da.
DOKUMENTUAK:
BESTE DOKUMENTUAK:

ELKARLANEAN 2019 PROGRAMA: ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA

JUSTIFIKAZIOAK
  • Justifikazioak aurkezteko epea: 2021eko martxoaren 1era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Hasierako epemugan (2020ko irailaren 30a) eragina izan dute martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak) eta dekretu hori alda edo luza dezaketen hurrengo dekretuek. Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren maiatzaren 13ko 2912/2020 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskumenekoak diren eta Ekintzailetzako eta Enpresa Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen 2019. urterako diru-laguntzen programen eta deialdien babesean emandako diru-laguntzak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak luzatzea erabaki da. Beraz, justifikazioak aurkezteko gehieneko epea 2021eko martxoaren 1ean geratu da finkatuta.
DOKUMENTUAK:
BESTE DOKUMENTUAK:
EMAITZAK

ELKARLANEAN 2018 PROGRAMA: ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA

EMAITZAK

ELKARLANEAN 2017 PROGRAMA: ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA

EMAITZAK

ELKARLANEAN 2016 PROGRAMA

EMAITZAK

ELKARLANEAN 2015 PROGRAMA

EMAITZAK

Informazioa gehiago nahi izanez gero:

 
 

e-mailez bidali