saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa oso-osorik laguntzeko 3i programa

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Lehiakortasuna hobetzeko proiektu integrala, gutxienez arlo hauetako bi estaltzen dituena: berrikuntza, inbertsioa eta nazioartekotzea. Enpresak Bizkaian daukan zentro batean garatutako proiektua izan behar da.

NORENTZAT?

Bizkaiko enpresa txikiak eta ertainak, 10-249 langile bitarteko plantilla badute eta industriaren, eraikuntzaren, garraioaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan badihardute.

3I 2020 PROGRAMA

ESKABIDEAK (EPEA ITXITA)

Eskabideak aurkezteko epea: otsailaren 17tik martxoaren 6ko 13:30era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK:
Beste dokumentuak:

3I 2019 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOAK
  • Justifikazioak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 30era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Hasierako epemugan (2021eko martxoaren 31) eragina izan dute martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak) eta dekretu hori alda edo luza dezaketen hurrengo dekretuek. Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren maiatzaren 13ko 2912/2020 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskumenekoak diren eta Ekintzailetzako eta Enpresa Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen 2019. urterako diru-laguntzen programen eta deialdien babesean emandako diru-laguntzak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak luzatzea erabaki da. Beraz, justifikazioak aurkezteko gehieneko epea 2021eko irailaren 30ean geratu da finkatuta.
DOKUMENTUAK:

OHARRA: Dekretua 2018ko abenduaren 20an argitaratu zen BAOn, hasiera batean. Ondoren, 2019ko urtarrilaren 29an, oker-zuzenketa argitaratu da; izan ere, enpresa eskatzailearen jarduera ez da jaso onuradun izateko baldintzen artean.

Beste dokumentuak:
EMAITZAK

3I 2018 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOA (BEHINBETIKO EPEA: 2020ko EKAINAREN 19ra arte)
  • Justifikazioak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 19ra arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Hasierako epemuga (2020ko martxoaren 30a) martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eta haren ondorengo luzapenen arabera alarma-egoeraren deklarazioan ezarritako administrazio-epeen etendurak eragin zion. 537/2020. Luzapen horretariko batean, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren arabera, adierazten da, 2020ko ekainaren 1etik aurrera, etenda dauden administrazio epeen zenbaketa jarraitu edo berrabiaraziko dela, beraz, justifikazioak aurkezteko gehieneko eguna 2020ko ekainaren 19a izango da.
DOKUMENTUAK:

OHARRA: Dekretua 2017ko abenduaren 21ean argitaratu zen BAOn, hasiera batean. 2018ko urtarrilaren 24an, berriz, oker-zuzenketa argitaratu zen, euskarazko testuan paragrafo batzuk itzuli gabe baitzeuden. Dekretuaren edukia ez da aldatu.

EMAITZAK
Beste dokumentuak:

3I 2017 PROGRAMA

EMAITZAK

3I 2016 PROGRAMA

EMAITZAK

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Baterako finantziatzioa: Eskualde Garapenerako Europar Funtsak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali