saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaia Sortzailea

Informazioa

ADMINISTRAZIO EPEAK ETETEA

Adierazitako alarma-egoera dela-eta, erabaki da EPE ADMINISTRATIBOAK ETETEA alarma-egoera irauten duen arte, 2020ko martxoaren 14tik aurrera.

Alarma-egoera bitartean irekita dauden epe guztiak luzatzen dira automatikoki. Hurrengo izapideei egokitzen zaie, besteak beste: eskabideak, justifikazioak, agiriak aurkezteko agindeiak, alegazioak, helegiteak…

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • Enpresa sortzaile bat sortzeko.
  • Existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak, edo, bestela, proiektu bat egitea, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen.
  • Lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko.
  • Enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Bideragarritzasun, merkatu-azterlanak eta txosten teknikoak.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.
  • Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.
  • Marketin plana.
  • Abian jartzeko gastuak.
  • Proiekturako jarritako langileen barruko gastuak. Aurkezteko epea bukatzen denean kontratatuta egon behar dira.

Gainera, enpresa berrien kasuan, hau da, EJZko altaren lehenengo data 2018ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa dutenak, lagungarriak dira:

  • Enpresa berria sortzeagatiko prima.
  • Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.
  • Negozioa garatzeko pertsona bat kontratatzea. Kontratua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean formalizatuta egon beharko da.

Gastuak 2019/1/1aren eta 2021/12/31ren bitartean egin eta ordaindu behar dira.

NORENTZAT?

  • Jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren eta produktuak, prozesuak eta zerbitzuak diseinuaren sektorearen esparruetan garatzen duten Bizkaiko enpresa sortzaileak.
  • BiDCen identifikatutako sektoreren bateko enpresa edota profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazteko asmorik gabeko sektore-elkarteak, honako hauei lotutakoak, besteak beste: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barne-diseinua, moda eta bideojokoak.

ESKABIDEAK

2020ko apirilaren 30etik 2020ko maiatzaren 22ko 13:30era arte.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

BIZKAIA SORTZAILEA PROGRAMA 2019

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna:

2021ko urtarrilaren 31.

Beste dokumentuak

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali