Hemen zaude:
Aurelio Arteta XX. mendearen lehenengo erdiko margolari euskaldun ezagunenetakoa izan zen. Bere obra esanguratsuenen artean daude Bilboko Bankuko Freskoak (Madrid), Gerrako Trilogia, Erromeriara, Lan istripua Bizkaiko fabrika batean, etab.
Liburu horretan, margolariaren bizitzako azken 4 urteen inguruko ikerketa aurkeztu digu EHUko Historia Garaikideko Titularra den Javier González de Duranak. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, herbestera joan behar izan zuen margolariak eta Mexikoraino iritsi zen; bertan hil zen tranbia-istripu baten ondorioz. Autoreak Artetaren ideología politikoa aztertu du, bai eta haren pentsamendu artistikoa ere.
Udako Euskal Unibertsitateak editatutako liburu horretan, egileek berrikusketa globala egiten dute, XXI. mendeko inperialismoaren azterketan oinarrituta, gatazka nagusiak eta munduan bizitako prozesu politiko eta sozial ezberdinen gakoak ulertarazten dituzte.
Hiru kontzeptu-gako: globalizazioa, kapitalismo neoliberala eta inperialismoa. Horietatik abiatuta, inperialismoaren hasierari buruz hitz egiten dute, AEBtan dituen ezaugarrietaz eta europako konstituzioaren sorreraz eta izaera inperialistaz. "Udaberri Arabiarren" gaia ere jorratu dute, Ekialde Ertaina, Palestinaren garrantzia eta, amaitzeko, Latinoamerikaren gaia: prozesu bolivartarra eta "jatorrizko herrien" borrokak, inperialismoaren aurkako borroken paradigma gisa.
Obra hori burdinaren historiarako hurbilpen bat da; bertan hobien sorrera, erabilpena eta metalurgian oinarrizko labeetatik Labe Garaietara zein Bizkaiko eta inguruko altzairutegietara iritsi arteko garapena.
Ataletako batek honako artikulu zientifikoaren zati handi bat hartu du: "The Basque bloomery furnace "Horno vasco": new findings of a large iron smelting furnace and historical perspective" (Zuzeneko erredukziorako "Horno vasco": tamaina handiko burdin mineralak murrizteko labeen aurkikuntza berriak eta perspektiba historikoa) orain dela gutxi "De Re Metallica" Aldizkarian 2014 eta 2015ean argitaratutako artikulurik onenari saria irabazi duena.
Orue-Etxebarriak "Horno Vasco" ezaugarri bereziak zituen labea bezala deskribatzen du, esaterako barruko paretak kurbatuak ziren, goiko aldetik ixten zirenak eta oso handiak; ondorioz, ezberdinak dira burdina murrizteko beste labe batzuekin alderatuta eta kare-labeen antzekoagoak dira.
Euskal Memoria Fundazioaren liburu horrek euskal herbestearen drama azaltzen du. Gerra Zibilean zehar 151.000 pertsonak herbestera joan behar izan zuten, eta kopuru hori biztanleriaren %15 zen. Era berean, 1939tik 1960ra herbesteratuak 12.000 izan ziren, eta 3.000 azken 50 urteetan.
Testigantzak, bizipenak, arazoak, etab. biltzearen bidez, liburu horretan Euskal Herriko pertsona errefuxiatuen memoria berreskuratzeko saiakera egin da, etxea atzean utzi eta gerratik zein errepresiotik ihes egin duten pertsonena, hain zuzen ere.
Eleberri horretan korsarioak eta Inkisizioak jazarritako sorginak elkartu dira. Istorioaren protagonista Joanes de Sagarmin da; horrek ihes egin behar du Zugarramurditik, Inkisizioaren zarpena dela eta (haren ama preso hartu dutelako). Frantziako hegoaldean hartuko du babes, euskal korsario izugarrien artean eta, beranduago, Mundu Berrian, itsasontzi pirata bateko musikari izango da.
Biziko dituen abenturetan lagun izango ditu Kuthun, filibustero krudela, eta Morguy, Lancre igarle gaztea eta inkisidorearen laguntzailea dena. Hiru pertsonaien artean maitasun eta gorrotozko triangelu bat sortuko da.
Herrian gertatu diren pederiastia kasuek ondorioak dituzte eleberriko protagonista den gaztearen familian. Haren aita akusatu nagusiaren laguna da eta, errugabea dela dakien arren, gertatutakoa ezagutu eta beste alde batera begiratu izana leporatzen diote.
Hori dela eta, familia erabat aldatzen da, aita etxetik joaten da atzerrian lan eskaintza bat onartu ostean, ama guztiz deprimituta dago eta psikologoen eta pastilen laguntza behar du eta anaia txikia biktimetako baten ahaide batek nahita arrapatzen du autoarekin. Gelditzen diren ahizpak eta anaiak, elkarren artean harreman handirik ez badute ere, bat egin eta defendatu beharko dute… edo erasorako prestatu.