saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

AP-8 autopista: Deskontuak

Informazioa

AP-8 (Bilbo - Ermua):

 Ibilgailu arinak

Ibilgailu arinean Amorebieta-Etxano eta Iurreta, Abadiño edo Ermua arteko bidaiak egiten dituzten erabiltzaileei 0,89 euro itzuliko zaizkie bidaiako, identifikatzeko eta ordaintzeko OBE erabiltzen badute.

 Ibilgailu astunak

 Ordainsariaren gaineko % 13ko deskontua, honako bidaia hauetan: AP-8an (Galdakao-Gipuzkoako muga eta Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuta) egutegiko hilean 20 bidaia edo gehiago eta noranzko bakarrean ibilgailu astunek egiten dituzten bidaien gainean, baldin eta egun berean azpiegitura bietan identifikatzeko eta ordaintzeko OBE teleordainketarako gailua erabiltzen badute (0 tarifako tarteak alde batera utzita). Aurreko guztia betez gero, deskontua ordainlekutik pasatzen den lehenengo alditik aplikatzen da.

AP-8 Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea  (Larraskitu-Santurtzi):

 Ibilgailu astunak

Ordainsariaren gaineko % 13ko deskontua, honako bidaia hauetan: AP-8an (Galdakao-Gipuzkoako muga eta Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuta) egutegiko hilean 20 bidaia edo gehiago eta noranzko bakarrean ibilgailu astunek egiten dituzten bidaien gainean, baldin eta egun berean azpiegitura bietan identifikatzeko eta ordaintzeko OBE teleordainketarako gailua erabiltzen badute (0 tarifako tarteak alde batera utzita). Aurreko guztia betez gero, deskontua ordainlekutik pasatzen den lehenengo alditik aplikatzen da.

Ibilgailu-motak

ARINAK: Motozikletak, sidekarrarekin zein halakorik gabe. Atoirik gabeko turismoak. Atoidun turismoak, ardatz batean ere gurpil bikoitzik gabe. Mikrobusak, furgoiak eta furgonetak, 2 ardatz eta 4 gurpilekoak. Mikrobusak, furgoiak eta furgonetak, 2 ardatz eta 4 gurpilekoak, atoidunak eta gurpil bikoitzik gabeak.

ASTUNAK I: 2 ardatz eta 4 gurpileko turismoak, gurpil bikoitza duen ardatz bateko atoiarekin. 2 ardatz eta 4 gurpileko furgoi eta furgoneta atoidunak, atoiak gurpil bikidun ardatz bat badu. Gurpil bikoitzeko furgoiak eta furgonetak. 2 ardatzeko kamioiak eta autobusak, ardatz bateko atoiarekin zein halakorik gabe. 3 ardatzeko kamioiak eta autobusak.

ASTUNAK II: 2 ardatz eta 4 gurpileko turismo eta mikrobus atoidunak, atoiak bi ardatz edo gehiago baditu eta gutxienez ardatzetako batek gurpil biki bat badu. 2 ardatz eta 4 gurpileko furgoi eta furgoneta atoidunak, atoiak bi ardatz edo gehiago baditu eta gutxienez ardatzetako batek gurpil biki bat badu. Kamioiak eta autobusak, 4 ardatz edo gehiagoko atoia dutenak edo atoirik ez dutenak.

 
 

e-mailez bidali