saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2016 - 2.2 Bertsioa - Data: 2017/02/20

Informazioa

Oharra

Programak aurreko ekitaldiko datuak berreskura ditzake. 2015ean erregistratutako liburuak aintzat hartuta 2016ko eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuak sor ditzake:

  • Altan emango dira aitortzaileak, beren jarduerak, atxikitako ondasunak, bezeroen eta hornitzaileen datuak biltzeko berritasuna dakar.
  • Bajako data ez duten Jarduerak pasatzea. Epigrafe bera duten hainbat jarduera izanez gero, bakarra berreskuratuko da. (gogoratu bakoitzaren ezaugarriak birpasatu behar dituzula)
  • Ondasunak pasatzea, baja-eragiketa bat lotuta ez duten ondasunen altarako eta hobekuntzarako eragiketak pasatuko dira.
  • Erregistro zuzenak edo abisuak dituztenak bakarrik pasatuko dira, ez dira okerrak pasatuko.

Inportazio modulu bat dakar, fitxategi batetik abiatuz. Formatu ofiziala errespetatu beharko du fitxategi horrek. Inportazio partzialak baimenduta daude, bikoizketa posibleak eta ordezko inportazioak kontrolatu gabe. Datuen inportazioak bezeroen/hornitzaileen datuak barneratu eta aldatu ere egiten ditu.

2016ko erregistro-liburua instalatzea komeniko litzateke, 2015eko ekitaldiko jarduera eta ondasun guztiak erregistratuta daudenean. Izan ere, ekitaldi batetik bestera informazioa pasatzea programa instalatutakoan bakarrik da posible.

Bezeroak/hornitzaileak ere kudeatzen ditu. Datuen aldaketak eserleku berriei bakarrik eragiten die, hau da, momentu horretara arteko fakturetatik grabatutako informazioa berdin mantentzen da. Bezeroak eat/edo hornitzaileak ezabatzen badira, ez dira zerrendan agertuko erregistro berriak altan ematen direnean.

PFEZaren informazioa ematen duen pantaila berri bat garatu da, sarrerei eta gastuei buruzko datuen errentaren laburpena eskaintzen duena.

2.1 Bertsioarekiko aldaketak:

Doikuntzak inprimaketa-moduluan: G eragiketa-gakoa aukeratu daiteke, jarduera atxikita dagoen BEZaren araubidea delakoa izanda ere.

2.0 Bertsioarekiko aldaketak:

Epigrafearen araberako PFEZ informazioaren funtzionaltasun berria.

1.2 Bertsioarekiko aldaketak:

  1. Inprimatze-modulua erantsi, 2017ko otsailean BizkaiBairen bidez aurkeztu beharreko fitxategia lortzeko.
  2. Doikuntzak PFEZerako konputatu beharreko gastuari/diru-sarrerei buruzko partidan.

1.1 Bertsioarekiko aldaketak:

Doikuntzak programaren inportazio eta baliozkotze moduluan.

1.0 Bertsioarekiko aldaketak:

Aurreko ekitaldiko datuak berreskuratzeko prozesuan zuzenketa bat egitea, ondasunen erregistroan, matrikularen eremurako.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 62,13 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga (8,48 MB)

  2. Deskarga Bakarra

    M14016.exe (11,32 MB)

 
 

e-mailez bidali