saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Emakumea eta kirola 2015

Informazioa

Maiatzak 28
Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna 

Egun horren jatorria Emakumearen eta Osasunaren Nazioarteko V. Topaketa da, 1987ko maiatzean Costa Ricako San Josén egina. Topaketa horren ondoren, Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko Emakumeen Munduko Sareak eginiko bileran, erabaki zen maiatzaren 28a izango zela Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna.

Ordutik hona ospatzen da eguna, osasunerako eskubidea aldarrikatzeko emakumeen giza eskubide gisa. Izan ere, emakumeek, beren bizitzako ziklo guztian izan behar duten eskubidea da, murrizpenik eta bazterkeriarik gabe.

Beraz, egun hori hirugarren urtez ospatzeko, Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak jardunaldi bat antolatu du «Kirola osasunaren bidea» proiektuaren barruan; proiektu horren bidez, Foru Aldundiko Kultura Sailak sedentarismoa desagerrarazteko eta jarduera fisikoak zein era askotako elikagaiak eta elikadura orekatua sustatzeko bultzatzen dituen ekimen guztiak biltzen dira.

Iaz piztutako interesa kontuan hartuta, aurten ere «Emakumea eta Nutrizioa» izango da gaia. Hori horrela, maiatzaren 27an, Ibaigane Jauregiko prentsa-aretoan, jardunaldi bat egingo da 10:00etatik 13:00etara, Bizkaia Bizkaialde Fundazioarekin eta Athletic Clubarekin batera; helburua da ezagutaraztea zer garrantzitsua den elikadura egoki baten bidez bizimodu osasungarria egitea, funtsezkoa baita osasuna mantendu eta hobetzeko eta gaixotasunak prebenitzeko.

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali