saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Berdintasunari buruzko Politiken Sarea

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Erkidegoko funtsetan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Politiken Sarea da eztabaidarako eta analisirako foro garrantzitsuena 2014-2020 programazio aldian, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsek (EGIF, EGEF, Kohesio Funtsa, FEMP eta LGENF) batera finantzatzen dituzten esku-hartzeetan genero ikuspegiaren integrazio erreala eta benetakoa hobetze aldera.

Sarea Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) ere finantzatzen du; esperientziak eta jardun onak zabaltzeko funtsezko tresna da, baita ereduzko ekintzak bideratzeko, prestakuntzarako, gaikuntzarako eta, orokorrean, kudeaketa arduradunen arteko lankidetza eta kooperazio hoberako ere.

Estatuko Administrazio Orokorrean, autonomia-erkidegoetan eta Europako Batzordean genero berdintasuneko politiken eta Europako funtsen kudeaketaren erakunde oruradunek osatzen dute Berdintasun Politiken Sarea.

Zehazki, Berdintasun Politiken Sareak honako eginkizunak ditu:

  • Genero-berdintasunaren arloan erkidegoetako eta nazioetako politiken garapena aurkeztu eta aztertzea, Funtsekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko orduan eragina badu.
  • Genero-berdintasunaren arloan erkidegoko eta nazioko legeria funtsekin finantzatu diren jarduerei aplikatzeagatik izandako arazo teknikoak aztertzea. Bertan sartuko dira kudeaketa-, kontrol- eta ikuskaritza-sistemei atxikitakoak. Halaber, konponbideak proposatuko dira.
  • Funtsekin finantzatutako genero-berdintasunaren arloan jarduera-osagarriak lantzea.
  • Genero-berdintasunari buruzko politikak garatzean eragin dezaketen arriskuetara aurreratzea, funtsak erabiltzeko jarduerak berriz programatu behar badira.
  • Genero-ikuspegia funtsen jarduera-eremuetan integratzeari buruzko praktika onak hedatu eta esperientziak trukatzea.
  • Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna funtsen esku-hartzeetan eraginkortasunez integratu eta garatzeko, proposamenak, dokumentu teknikoak eta tresnak aztertu eta onartzea.
  • Esku-hartzearen eremu desberdinetan, funtsek genero-berdintasuna sustatzeko egindako ekarpena lantzea.
  • Ekindako ekimen guztiei eta lanen emaitzari buruzko programa operatiboen berri jarraipen-batzordeei ematea.
  • Ebaluazioetan eta emaitzak nahiz gomendioak azaltzean, EEENren Jarraipen Estrategiko eta Ebaluazio Batzordearekin lankidetzan jardutea, gaiek emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasunarekin zerikusia badute.
  • Programa operatiboen komunikazio-planen bitartez genero-berdintasuna sustatzen duten jarduerak ikus daitezen bultzatzea; gainera, egokitzat joz gero, sarearen berezko jarduerak aditzera ematea.

Bizkaiko Foru Aldundiari, Europako funtsekin batera finantzatzen diren proiektuen kudeatzailea den neurrian, Berdintasunari buruzko Politiken Sareak egindako osoko bilkuretara gonbidatzen zaio. Horiek urtean behin egiten dira. Era berean, aldizka sare honetatik genero-berdintasunaren arloari dagokion informazioa, dokumentazioa eta tresna eskuragarriak jasotzen ditu.

 
 

e-mailez bidali

 

Informazio gehiago Interneten: