saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

IQ-Net

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Bizkaiko Foru Aldundiak IQ-Net Europar Batasuneko eskualde nahiz nazioen bazkideen sarean parte hartzen du. Bere helburua, esperientziak trukatuz, Egiturazko Funtsen barruan programen kudeaketari dagokion kalitatea hobetzea da.

Sare honi esker, programen arduradunek eta solaskideek esperientziak trukatu eta praktika onenak partekatzen dituzte. Nolanahi ere, Egiturazko Funtsen programak diseinatu, aplikatu, kudeatu eta ebaluatzeko orduan, horiekin zerikusia duten gai bereziak lantzen dituzte.

IQ-Net 1996. urtean eratu zen eta Strathclydeko Unibertsitateko (Glasgow) Politika Europarren Ikerketa Zentroak (European Policies Research Centre-EPRC) kudeatzen du. EPRCk honako zerbitzuak eskaintzen ditu: idazkaritza eta sarea ikertzeko laguntza, bilerak antolatzea, hitzaldiak presatzeko dokumentuak lantzea, informazioa hedatzea eta esperientziak trukatzeko zerbitzu elektronikoak kudeatzea.

Bazkide partaideak, nazio eta eskualdearen mailan kudeaketa-agintariak, sei hilez behin elkartzen dira EPRCk antolatutako hitzaldietan. Aipatu hitzaldietan partaideen esperientzia desberdinak eztabaidatu eta aztertzen dira. Hala, Europar Batasuneko ikuspegi alderatuak elkartzen dira. Bileretan, programen azken berrikuntzak aztertzeaz gain, gai berezi interesgarriak lantzen dira, hala nola Lisboako Agendaren aplikazioa edo EEren Kohesio Politikaren berrikuntza.

Sarea EE-28ko edozein estatu kideren nazio eta eskualdeetako agintariek parte hartzeko irekia dago. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaz gain, sarean hurrengo estatu kideetako bazkideek parte hartzen dute: Austria, Bélgica, Txekiar Errepublika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Portugal, Eslovenia eta Erresuma Batua.

 
 

e-mailez bidali

 

Informazio gehiago Interneten: