saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

PREMIE: Aurkezpena

Informazioa

AURKEZPENA

PREMIE enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa da.

Horretarako enpresako GERENTZIAK, bere taldearen laguntzarekin eta hausnarketa eta ekintza lantzen dituen metodologia bat erabiliz,  antolakuntzak une horretan duen egoera zein den ikusten du eta lortu nahi duen  etorkizuna irudikatzen du, etorkizun eta asmo hori  eraikitzen hasteko.

Oro har ikusita PREMIE programak egiten dituen  proposamenak ondoko hauekin lotuta daude:

  • Antolakuntza baten kudeaketa sistema integrala berrikusteko aukera ematea hobetzeko erak zeintzuk diren aztertzeko; hori guztia sistemako atal guztien arteko integrazio handiagoa bideratuz egiten da.
  • Bezeroari zuzenduta dagoen kulturaren apustua egitea: bere arazoak, beharrizanak eta  igurikizunak, gehieneko baloreko irtenbideak zuzkituz.
  • Enpresan pertsonen arteko komunikazioa, integrazioa, partaidetza eta autonomia sustatuko dituen aitzindaritza indartzea.
  • Hausnarketa-ekintza  ziklo iraunkorrak sustatzea esperientziatik ikasteko eta  hala gertatzen ari diren kontuetan nola lortu nahi diren  helburuetan oinarritzen diren erabakiak hartzeko.

Proposamenaren xedea enpresa bakoitzak  bere kudeaketa sistema propioa eraikitzea da. Horretarako aldi berean mugimendu hirukoitza bideratzen duen aldaketa prozesua  egituratzen da:

  • Artean balio duten  gauza guztiak mantentzea.
  • Inertzia hutsagatik mantentzen diren  baina egineran zaharkituta dauden eta balore nahikorik  zuzkitzen ez duten kudeaketa praktikak ezabatzea.
  • Egiteko era berriak, erritmo desberdinak, osotasun bat eratzen duten kudeaketa sistemako atalak integratzeko era desberdinak inkorporatzea.
Dokumentuak:

Premie aurkezpena (1,13 MB)

 
 

e-mailez bidali