saltatu edukira

Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

 

Hemen zaude:

2015 - 3.2 Bertsioa - Data: 2016/02/25

Informazioa

Bertsioaren nobedadeak

Oharra

Programak aurreko ekitaldiko datuak berreskuratzeko ahalmena du. 2016ko jarduera ekonomikoen erregistro-liburuak sor ditzake 2015ean erregistratutako liburuetatik abiatuz:

  • Altan emango dira aitortzaileak, beren jarduerak eta horiei lotutako ondasunak.
  • Bajako data ez duten Jardueren intsuldaketa. Epigrafe bera duten hainbat jarduera izanez gero, bakarra berreskuratuko da. (gogoratu bakoitzaren ezaugarriak errepasatzeaz)
  • Ondasunen intsuldaketa, bajazko eragiketa bat lotuta ez duten ondasunen altarako eta hobekuntzarako eragiketak intsuldatuko dira.
  • Erregistro zuzenak edo abisuak dituztenak bakarrik intsuldatuko dira, ez dira okerrak eta egiaztatzeke daudenak intsuldatuko.

2016 erregistro-liburua instalatzea komeniko litzateke, behin 2015eko ekitaldiko jarduera eta ondasun guztiak erregistratuta daudenean. Izan ere, ekitaldi batetik bestera informazioa pasatzea programa instalatutakoan bakarrik da posible.

3.1 Bertsioarekiko aldaketak:

  1. Doikuntzak inportaziorako moduluan, PFEZen kalkulatu beharreko zenbatekoa gastuaren/sarreran zenbatekoaren eta ordaindu/kobratu gabeko zenbatekoaren arteko kenketarekin bat ez datorrenean.
  2. 681 eta 682 kontuetarako doikuntzak programaren inprimaketa-moduluan.
  3. Zergaren kuotaren eta Kuota kengarriaren doikuntzak programaren inprimaketa-moduluan.

3.0 Bertsioarekiko aldaketak:

Doikuntzak programaren inprimaketa-moduluan.

2.0 Bertsioarekiko aldaketak:

  1. BizkaiBai bidez aurkezteko fitxategia lortzeko inprimaketa-modulua gehitzea.
  2. Doikuntzak programaren inportazio eta baliozkotze moduluan.

1.0 Bertsioarekiko aldaketak:

  1. Inportaziorako modulua gehitu da formatu ofiziala errespetatu beharko duen fitxategi batetik abiatuz. Inportazio partzialak egin daitezke, egon daitezkeen bikoiztasunak eta ordezkatzeko inportazioak kontrolatu gabe.
  2. Hobekuntzak egin dira laguntzarako programan eta aitortzailearen IFK/IFZrekin kontsulta egiteko aukera gehitu da.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 61,32 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga (7,32 MB)

  2. Deskarga Bakarra

    M14015.exe (11,88 MB)

 
 

e-mailez bidali