saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko belaunaldien arteko programak

Informazioa

Zahartze Aktiboa

BIZKAIKO BELAUNALDIEN ARTEKO PROGRAMAK

Belaunaldiarteko gizartea lortzeko norabidean: nola bultzatu adin guztientzako programak?

Belaunaldien arteko programen bidez, adin desberdinetako pertsonak erlazionatu egiten dira eta lankidetzan aritzen dira. Ezagutzak, gaitasunak eta balioak transmititzea eta banatzea da programa horien helburua eta norbera eta taldea aberasteaz gain, mesede egiten diote erkidegoaren kohesioari eta garapenari. Kontsulta ezazu Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako gidaliburu praktikoa.

Güre Aiton Amonak programa. Belaunaldien arteko proiektua

Güre Aiton Amonak proiektuak udalaren gazte arlotik, Gugaz-tik, bultzatzen da, gazte eta helduen arteko harremanak sustatzeko eta udalerriko lau Nagusien etxeak dinamizatzeko asmoz.

Belaunaldien arteko harremanei buruzko proiektua (EDE Fundazioa)

EDE Fundazioan egitasmo hau abiatu dute ikastetxeetan belaunaldien arteko programak garatzeko. Jarduera bateratu baten bidez, belaunaldi ezberdinak harremanetan jartzen dituzten programek hurbilketa, lankidetza, elkarrekiko ikasketa, eta euren arteko elkartasuna ahalbidetzen dute. Finean, zenbait kolektiboren (nagusiak, gazteak…) integrazio komunitarioa sarritan oztopatzen duten aurreiritziak astintzea helburu duten ekimenak dira.

Belaunaldien arteko film-proiektuak (Hartu Emanak)

Hartu Emanak elkarteak belaunaldien arteko jarduerak sustatzen ditu; besteak beste, gazteen eta nagusien arteko bilerak, hainbat film elkarrekin ikusi, hausnartu eta eztabaidatzeko. Topaketa horietarako, laguntzaile du Portugaleteko Udala, gizarte etxeen eta Boluntariotza Sustatzeko Adaka Zerbitzuaren bitartez, bai eta Aspaldiko fundazioa eta zenbait ikastetxe ere.

Barakaldo atzo… (Hartu Emanak)

Hartu Emanak elkarteak Barakaldo atzo… XX. mendeko Barakaldori eman begiratua bertako protagonisten begien bidez ekimenaren bidez, ikasgeletara hurbildu nahi izan dute Barakaldo herriaren bilakaera historikoa. Horrela, ikasleek protagonisten ahotik ezagutuko dituzte herriaren historia, gizartea eta kultura.

Topaketa kulturalak eta integratzaileak askatasunik gabeko pertsonekin eta egoitzan bizi diren mendeko pertsona zaharrekin (Aspaldiko Fundazioa eta Bestalde eguneko zentroa)

Proiektuaren helburuak, batetik, sentsibilizatzea, integratzea eta elkarrekin bizitzeko gune naturalak sortzea dira; eta, bestetik, desberdinak diren baina gizartean baztertuta izateko arriskuan dauden bi egoera erlazionatzea. Zehazki, bi talde dira proiektuaren hartzaileak. Honako hauek dira: Aspaldiko egoitzan bizi diren eta mendekotasun-egoeran dauden pertsona zahar instituzionalizatuak; eta ADSIS Fundazioko Eguneko Zentroko pertsonak, askatasun gabeak.

 
 

e-mailez bidali