saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ohar interesgarriak

Informazioa

OHARRA

1. NOLA AURKEZTU AITORPENAK

1.1. Aurkezpen arrunta
  1. Paper euskarrian.
    BFAren foru aginduen bidez onetsitako inprimakiak erabili behar dira.
    Toki hauetan eskura daitezke:
    • Ogasun eta Finantza Sailaren Bilboko bulegoetan (Inprimakiak saltzeko Saila).
    • Lurralde bulegoetan: Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Durango, Gernika, Getxo, Mungia eta Portugalete.
    • BFAren www.bizkaia.eus webgunean (Ogasuna eta finantzak, zerga ereduen inprimakiak).
    • Tabacalera enpresaren saltokietan (estankoak).
  2. Ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarria.
    Mota: CD-R, DVD-R eta DVD+R.
  3. Laguntza programak.
    Zerga eredu batzuk betetzeko laguntza programak doan eskuratu daitezke www.bizkaia.eus webgunean.
1.2. Aurkezpen telematikoa
A) BizkaiBai zerbitzuaren bidez aurkez daitezkeen ereduak

Zergen inguruko agiriak BFAren webgunearen bidez aurkez daitezke. Batzuk nahitaez aurkeztu behar dira sistema honen bidez.
BizkaiBai zerbitzuaren bidez aurkez daitezkeen ereduak:

  • 20R eredua: Bat-egiteen, zatiketen, aktibo ekarpenen, balore trukeen, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoaren, eta Europako sozietate edo kooperatiba-sozietate baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzearen zerga-araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena. Nahitaez telematikoki.
  • 034 eredua: telekomunikazio-, irrati- eta telebista-zerbitzuei nahiz baliabide elektronikoez egiten diren zerbitzuei Balio Erantsiaren gaineko Zergan aplikagarriak zaizkien araubide berezietan jasotako eragiketak hasteko, aldatzeko edo uzteko aitorpena egitekoa. Nahitaez telematikoki.
  • 036 eredua: Enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsuko alta, aldaketa eta baxa aitorpena.
    Eredu hau ezin da aurkeztu telematikoki ondoko kasuetan:
    • IFZ eskatzen denean (13, 17, 18, 19 laukiak).
    • Enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuko baxa aitorpena, horrekin batera azkentze, desegite, irenspen, egoitza aldaketa edo antzeko gertaera baten eskritura aurkezten bada.
    • PFEZen errenta-eratxikipenaren araubidean (zenbatespen objektiboa edo zuzeneko zenbatespen erraztua) edo BEZaren araubide berezi erraztuan edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubidean dagoen erakunde bateko partaideen ukoa (PFEZ: 35, 36, 37, 38, 39 eta 40. laukiak; BEZ: 45 eta 48 laukiak).
    Telematikoki aurkeztu behar da nahitaez 342/2008 Foru Aginduan ezarritako kasuetan (zergapeko jakin batzuk) eta hileko itzulketen erregistroarekin lotutako autolikidazioetan.
  • 037 eredua: Enpresaburuek eta profesionalek (pertsona fisikoak) zentsua aldatzeko aurkeztu beharreko aitorpena.
    Telematikoki aurkeztu behar da nahitaez 342/2008 Foru Aginduan ezarritako kasuetan (zergapeko jakin batzuk) eta hileko itzulketen erregistroarekin lotutako autolikidazioetan.
  • 043 E eredua: Jokoaren gaineko zerga. Bingo elektronikoa. Nahitaez telematikoki.
  • 043 G eredua: Makina edo aparatu automatikoetako Jokoaren gaineko Tasaren errekargua.
  • 043 M eredua: Makina edo aparatu automatikoetako Jokoaren gaineko Tasa.
  • 043 J eredua: Joko-jardueren gaineko Zerga, urteko edo urte anitzeko jardueren kasuan. Autolikidazioa. Nahitaez telematikoki.
  • 048 eredua: Apustuetako Jokoaren gaineko Zerga Tasa.
  • 100 eredua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 110 eredua: PFEZ - Lanaren etekinen, lanbide eta enpresa jardueren etekinen eta sarien etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak.
  • 111 eredua: PFEZ - Lanaren etekinen, jarduera ekonomiko batzuen etekinen eta sarien etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Enpresa handiak.
  • 115 eredua: Hiriko ondasun higiezinak errentatuta lortutako etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak.
  • 117 eredua: Talde inbertsioko erakundeen akzioak eta partaidetzak eskualdatuta lortutako etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak.
  • 123 eredua: Higigarrien kapitalaren etekin jakin batzuen eta beste errenta jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak (banku kontuetakoak salbu).
  • 124 eredua: Besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen adierazgarri diren edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo bihurtzetik sortutako errenten eta kapital higigarriko etekinen gainean, kontura egindako atxikipenak eta sarrerak. Nahitaez telematikoki.
  • 126 eredua: Mota guztietako finantza erakundeetan (finantza aktiboen eragiketetan oinarritutakoak barne) ezarritako kontuetatik sortutako higigarrien kapitalaren etekinen gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak. (Banku kontuak). Nahitaez telematikoki.
  • 128 eredua: Kapitalizazio eragiketen eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuen ondoriozko higigarrien kapitalaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Nahitaez telematikoki.
  • 130 eredua: PFEZ - Enpresaburu eta profesionalak: zatikako ordainketak.
  • 140 eredua: Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua aitorpen informatiboa. Nahitaez telematikoki.
  • 179 eredua: Erabilera turistikorako etxebizitzen lagapenari buruzko aitorpen informatiboa.
  • 180 eredua: Hiriko ondasun higiezinak errentatuta edo azpierrentatuta lortutako etekinen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Nahitaez telematikoki otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan.
  • 182 eredua: Emariei, ekarpenei eta baliatzeei buruzko aitorpen informatiboa.
  • 184 eredua: Errenta-eratxikipenaren araubideko erakundeek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa.
  • 187 eredua: Talde inbertsioko erakundeen akzioak eta partaidetzak eskualdatuta lortzen diren errenten edo ondare irabazien gaineko atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen informatiboa eta urteko laburpena. Nahitaez telematikoki 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan.
  • 188 eredua: Kapitalizazio eragiketen eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuen ondoriozko higigarrien kapitalaren errenten edo etekinen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.Nahitaez telematikoki.
  • 190 eredua: Lanaren etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.
  • 193 eredua: Higigarriaren kapitalaren zenbait etekinen eta errenta batzuen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen arrunt eta erraztua.
  • 200 eredua: Sozietateen gaineko Zerga eta EEEZ (establezimendu iraunkorrak). Nahitaez telematikoki otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan.
  • 216 eredua: Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak.
  • 218 eredua: Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren konturako zatikako ordainketa (enpresa handiak). Nahitaez telematikoki.
  • 220 eredua: Sozietate taldeen ordainketa araubidea. Nahitaez telematikoki otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan.
  • 221 eredua: Zerga geroratuen aktiboak Zerga Administrazioaren aurrean kreditu galdagarri bilakatzeagatiko ondare-prestazioa autolikidazioa.
  • 222 eredua: Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren konturako zatikako ordainketa. Nahitaez telematikoki.
  • 230 eredua: Loteria eta apustu jakin batzuen gaineko karga bereziari dagozkion atxikipenak eta konturako sarrerak. Nahitaez telematikoki.
  • 303 eredua: BEZaren autolikidazioa. Nahitaez telematikoki otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan eta hileko itzulketen erregistroarekin lotuta daudenak.
  • 308 eredua: Itzulketak eskaera BEZaren lantzean behingo subjektu pasiboentzat eta baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian daudenentzat. Nahitaez telematikoki otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan.
  • 309 eredua: BEZaren autolikidazioa, aldizkakoa ez dena.
  • 310 eredua: BEZaren araubide erraztua.
  • 322 eredua: Erakunde taldeen BEZaren hileko autolikidazioa. Banako eredua. Nahitaez telematikoki.
  • 340 eredua: BEZaren erregistro liburuetan jasotzen diren eragiketei buruzko aitorpen informatiboa. Nahitaez telematikoki.
  • 345 eredua: BGAE, pentsio plan, sistema alternatibo, gizarte aurreikuspeneko mutualitate, bermatutako aurreikuspen plan, aurrezpen sistematikorako banakako planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen eta menpekotasun aseguruen urteko aitorpena.
  • 347 eredua: Hirugarrenekin urtean egindako eragiketen aitorpena. Nahitaez telematikoki subjektu pasibo batzuentzat.
  • 349 eredua: Batasunaren barruko eragiketen laburpen aitorpena.
  • 353 eredua: Erakunde taldeen BEZaren hileko autolikidazioa. Eredu agregatua. Nahitaez telematikoki.
  • 368 eredua: Telekomunikazio-, irrati- eta telebista-zerbitzuei nahiz baliabide elektronikoez egiten diren zerbitzuei Balio Erantsiaren gaineko Zergan aplikagarria zaien araubide berezia autolikidazioa. Nahitaez telematikoki.
  • 390 eredua: Azken autolikidazioa. Aitorpena (bakarrik erakunde-multzoak eta HIEan inskribatutako subjektu pasiboak). Nahitaez telematikoki otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan.
  • 391 eredua: BEZaren urteko autolikidazioa. Araubide erraztua. Nahitaez telematikoki otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduaren ezarritako kasuetan.
  • 410 eredua: Kreditu-erakundeetako Gordailuen gaineko Zergaren konturako ordainketa. Nahitaez telematikoki.
  • 411 eredua: Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko Zergaren autolikidazioa. Nahitaez telematikoki.
  • 430 eredua: Aseguru Primen gaineko Zergaren autolikidazioa.
  • 480 eredua: Aseguru Primen gaineko Zergaren urteko laburpena.
  • 503 eredua: Zerga bereziak. Bide agiri erraztua.
  • 510 eredua: Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak. EBeko gainerako lurraldeetako jasotze-eragiketen aitorpena.
  • 512 eredua: Hidrokarburoen gaineko Zergaren bigarren tarifa izan dezaketen produktuen hartzaileen urteko zerrenda. Nahitaez telematikoki.
  • 522 eredua: Zerga Berezien Arautegiko 108 ter artikuluan aipatzen diren produktuen hiru hileko gaztigua. Nahitaez telematikoki.
  • 524 eredua:  Eskaera: Alkoholaren eta Edari Eratorrien gaineko Zergaren itzulketa. Nahitaez telematikoki.
  • 525 eredua:  Batasunaren barruko larrialdiko bide-agiria. Nahitaez telematikoki.
  • 548 eredua: Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak. Jasanaraziko kuoten aitorpena. Nahitaez telematikoki.
  • 553 eredua: Ardoaren eta Edari Hartzituen gaineko Zerga. Fabrika eta zerga biltegietako mugimenduen hiruhilekoko laburpena.
  • 554 eredua: Alkoholaren eta Edari Eratorrien gaineko Zerga. Alkohol fabrika eta zerga biltegietako eragiketen aitorpena.
  • 555 eredua: Bitarteko Produktuen gaineko Zerga. Fabrika eta zerga biltegietako eragiketen aitorpena.
  • 557 eredua: Alkoholaren eta Edari Eratorrien gaineko Zerga. Eratorritako edarien fabrika eta zerga biltegietako eragiketen aitorpena.
  • 558 eredua: Garagardoaren gaineko Zerga. Garagardo fabrika eta zerga biltegietako eragiketen aitorpena.
  • 560 eredua: Elektrizitatearen gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 561 eredua: Garagardoaren gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 562 eredua: Bitarteko Produktuen gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 563 eredua: Alkoholaren eta Edari Eratorrien gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 566 eredua: Tabakogaien gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 570 eredua: Hidrokarburoen gaineko Zerga. Hidrokarburoen fabrika eta zerga biltegietako eragiketen aitorpena.
  • 572 eredeua: Eskaera: Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa. Nahitaez telematikokia.
  • 576 eredua: Garraiobide Batzuen gaineko Zerga Berezia.
  • 580 eredua: Tabakogaien gaineko Zerga. Tabakogaien fabrika eta zerga biltegietako eragiketen aitorpena.
  • 581 eredua: Hidrokarburoren gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 582 eredua: Hidrokarburoen gaineko Zerga: Produktuak beste autonomia-erkidego batera edo beste lurralde historiko batera berrigortzeagatik egin beharreko erregularizazioa. Nahitaez telematikoki.
  • 583 eredua: Sortutako energia elektrikoaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta zatikako ordainketak. Nahitaez telematikoki.
  • 586 eredua: berotegi-efektuko gas fluordunen eragiketen urteko laburpen-aitorpena. Nahitaez telematikoki.
  • 587 eredua: Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko Zerga autolikidazioa. Nahitaez telematikoki.
  • 588 eredua: Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zerga. Autolikidazioa jarduera urtarriletik urrira bitartean uzteagatik. Nahitaez telematikoki.
  • 591 eredua: Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zerga. Zergadunekin egindako eragiketen urteko aitorpena. Nahitaez telematikoki.
  • 600 eredua: Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.
  • 603 eredua: Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren barruan, ondasun higigarri erabilien eskualdaketen autolikidazioa.
  • 610 eredua: Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Kreditu erakundeek negoziatutako agiriak. Nahitaez telematikoki.
  • 615 eredua: Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Kanbio egintza dakarten agiriak eta agindura endosa daitezkeenak. Nahitaez telematikoki.
  • 621 eredua: OE-EJD - norbanakoen artean egindako garraiobide erabili jakin batzuen salerosketa autolikidazioa.
  • 650 eredua: Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak.
  • 652 eredua: Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Bizitza Aseguruen Polizak.
  • 714 eredua: Ondarearen gaineko Zerga. Nahitaez telematikoki.
  • 720 eredua: Atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa. Nahitaez telematikoki.
  • 782 eredua: Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetan partaidetzak eskuratzeko gordailuei buruzko urteko informazio-aitorpena.
  • 840 eredua: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: alta, aldaketa edo baxa aitorpena.
  • 848 eredua: JEZ - Eragiketen bolumenaren berri ematea.
  • KZZ eredua: Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien kuota zentralizatuen banakapenaren aitorpena (Hidrokarburoak izan ezik).
  • KZA eredua: Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuota zentralizatuen banakapenaren aitorpena.

Zerbitzu honen bidez egin ahal izateko "BizkaiBai edo IZENPE txartela" behar da, Bizkaiko Foru Ogasun honek www.bizkaia.eus orrian zehaztutako baldintzak betez edota 901 502 000 telefonora deituz lortzen dena.

2008ko uztailaren 1etik aurrera (342/2008 Foru Araua, otsailaren 5ekoa) aitorpen eta autolikidazio guztien aurkezpena, bai eta agiri guztien eskaera, BizkaiBai sistemaren bidez aurkeztu edo eskatu beharko dira.

Foru Arauan ezarritakoa honako zergadunei aplikatuko zaie:

  1. Pertsona juridikoak, erakundeak eta Sozietateen gaineko Zergaren zergadun guztiak, beren jardunean besteren konturako zenbat langile erabiltzen dituzten gorabehera.
    Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioa aurkezteko betebeharra izan edo ez, edozein forma juridiko duten erakundeek (fundazioak, elkarteak, irakaskuntza erakundeak, erlijio erakundeak, udalak, mankomunitateak, partzuergoak, etab) eta gainontzeko erakunde publikoak aurreko paragrafoan jasota daudela ulertuko da.
  2. Hirugarrenen izenean BizkaiBai sistemaren bidez telematikoki jarduteko baimena dutela, zerga aholkulari gisa aritzen diren profesionalak.
  3. Aurreko ekitaldian besteren konturako hamar enplegatu edo gehiago eduki dituzten pertsona fisikoek, ondasun erkidegoek eta sozietate zibilek.

Aurreko paragrafoan aipatutako besteren konturako enplegatuen kopurua konputatzeko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenaren 190 ereduan (azaroaren 30eko 2994/2007 Foru Aginduaren bidez onetsia) ageri diren identifikazio fiskaleko zenbaki desberdinak zenbatuko dira.

Aitorpenak eta autolikidazioak telematikoki aurkezteko, aurkezpen modu hori arautzen duten foru arauak jarraituko dira.

Aitortzailea, edo beraren izenean zerga-aholkulari gisa telematikoki jarduteko baimendutako profesionala, BizkaiBai zerbitzuaren erabiltzailea izan behar da. Foru agindu honetan xedatutakoa eragotzi gabe, ondoren aipatuko ditugun autolikidazioak nahitaez aurkeztu behar dira telematikoki, nahiz eta aitortzailea hamar enplegatutik behera dituen pertsona fisikoa izan:

  1. 560 eredua: Elektrizitatearen gaineko Zergaren autolikidazioa.
  2. 561 eredua: Garagardoaren gaineko Zergaren autolikidazioa.
  3. 562 eredua: Tarteko Produktuen gaineko Zergaren autolikidazioa.
  4. 563 eredua: Alkoholaren eta Edari Eratorrien gaineko Zergaren autolikidazioa.
  5. 566 eredua: Tabakogaien gaineko Zergaren autolikidazioa.
B) EDITRAN

Aitorpen informatibo hauek aurkeztu behar dira EDITRAN bidez:

  • 159 eredua: Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpena.
  • 180 eredua: Hiriko ondasun higiezinak errentatuta edo azpierrentatuta lortutako etekinen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.
  • 181 eredua: Maileguen eta kredituen eta ondasun higigarriekin lotutako finantza eragiketen aitorpen informatiboa.
  • 182 eredua: Emariei, ekarpenei eta baliatzeei buruzko aitorpen informatiboa.
  • 184 eredua: Errenta-eratxikipenaren araubideko erakundeek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa.
  • 187 eredua: Talde inbertsioko erakundeen akzioak eta partaidetzak eskualdatuta lortzen diren errenten edo ondare irabazien gaineko atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen informatiboa eta urteko laburpena (zergadun eta zerga-eredu batzuentzat, 3110/2002 Foru Aginduan araututakoa).
  • 188 eredua: Kapitalizazio eragiketen eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuen ondoriozko higigarrien kapitalaren errenten edo etekinen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.
  • 189 eredua: Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa.
  • 190 eredua: Lanaren etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.
  • 192 eredua: Altxorraren letrekin urtean egindako eragiketen aitorpena.
  • 193 eredua: Higigarriaren kapitalaren zenbait etekinen eta errenta batzuen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen arrunt eta erraztua.
  • 194 eredua: Besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen adierazgarri diren era guztietako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo bihurtuta sortutako errenten eta higigarrien kapitalaren etekinen eta sarreren gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.
  • 196 eredua: Mota guztietako finantza erakundeetan (finantza aktiboen eragiketetan oinarritutakoak barne) ezarritako kontuetatik sortutako kontraprestazioaren bidez lortutako higigarrien kapitalaren etekinen eta errenten gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.
    Ordainketarik, atxikipenik ez konturako sarrerarik izan ez den kontuen identifikazioa.
    Denetariko finantza erakundeetako kontuetan baimendutako pertsonen eta saldoen urteko aitorpen informatiboa.
  • 198 eredua: Finantza-aktiboekin eta higigarrien beste balore batzuekin urtean egindako eragiketen aitorpena.
  • 199 eredua: Kreditu erakundeek txekeekin egiten dituzten eragiketen identifikaziorako urteko aitorpena.
  • 291 eredua: Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kontuen etekinen aitorpen informatiboa.
  • 296 eredua: Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.
  • 345 eredua: BGAE, pentsio plan, sistema alternatibo, gizarte aurreikuspeneko mutualitate, bermatutako aurreikuspen plan, aurrezpen sistematikorako banakako planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen eta menpekotasun aseguruen urteko aitorpena.
  • 347 eredua: Hirugarrenekin urtean egindako eragiketen aitorpena. Zergadun eta eredu batzuentzat.
  • 611 eredua: Kreditu erakundeek negoziatutako agirien gaineko EJDen kargaren zioz urtean eskudirutan egindako ordainketen laburpena.
  • 616 eredua: Kanbio egintza dakarren agiriak eta agindura endosa daitezkeenak ematearen gaineko EJDen kargaren zioz urtean eskudirutan egindako ordainketen laburpena.
  • 781 eredua: Etxebizitza-kontuei buruzko aitorpen informatiboa.

2. NON AURKEZTU

Norberak egindako aitorpenaren emaitza positiboa bada, zenbatekoa ondoko hauetan sar daiteke:

  • Foru Ogasunaren Bilboko Kutxa.
  • Banku elektronikoaren bidez.
  • Banku-helbideratzearen bidez.
  • Erakunde laguntzaileak.
Banku elektronikoaren bidez
  • 0049 BANCO SANTANDER S.A.
  • 0128 BANKINTER S.A.
  • 0182 BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA S.A.
  • 2095 KUTXABANK S.A.
  • 2100 CAIXABANK S.A.
  • 3035 CAJA LABORAL POPULAR, COOP. CDTO. LTDA.
Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen erakunde laguntzaileak:
  • BANCO SANTANDER S.A.
  • BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA S.A.
  • KUTXABANK S.A.
  • CAIXABANK SA
  • CAJA LABORAL POPULAR COOP DE CREDITO
  • BANKOA S.A.
  • BANKIA S.A.
  • BANCO DE SABADELL S.A.
  • BANCO POPULAR S.A.
  • CAJA RURAL DE NAVARRA SOCIEDAD COOP LTDA DE CRÉDITO
Banku-helbideratzearen bidez

Foru Ogasunak urtero Bankuek, Aurrezki Kutxek eta Kreditu-kooperatibek aitortutako zergadunen titulartasunpeko kontuak gaitzen ditu internet bidez aurkeztutako autolikidazioak bankuan helbideratzeko.

Baldin eta zergadun batek BizkaiBain gaitu gabe dagoen kontu bat badu eta bere aurkezpena horretan helbideratu nahi badu, modu telematikoan alta eman dezake (Bizkabain) edo kontuaren titulartasunari buruzko bankuaren jatorrizko ziurtagiria aurkeztu. Berehala alta emango zaio eta, ondorioz, une horretatik aurrera kontu horrekin jardun ahal izango du interneten. Bertaratuta egin daiteke (honela eginez gero jatorrizko kartila ere aurkez daiteke, titularra agertzen dena) edo bestela postaz, mezua honi bidalita:

Bizkaiko Foru Ogasuna
Erregistroa Atala
Basurtuko Kaputxinoak, 2. zk.
48013 Bilbo

Ordainketa leihatilan, ordainagiriaren bidez

Erakunde laguntzaileetatik edozeinetan. Gaur egun, ondoko hauek dira:

  • 0019 DEUTSCHE BANK, SAE.
  • 0030 BANCO ESPAÑOL DE CREDITO, S.A.
  • 0049 BANCO SANTANDER S.A.
  • 0081 BANCO DE SABADELL S.A.
  • 0125 BANCOFAR S.A.
  • 0128 BANKINTER S.A.
  • 0130 BANCO CAIXA GERAL S.A.
  • 0138 BANKOA S.A.
  • 0149 BNP PARIBAS SA SUCURSAL EN ESPAÑA
  • 0182 BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA S.A.
  • 0186 BANCO MEDIOLANUM S.A.
  • 0216 TARGOBANK S.A.
  • 0239 EVO BANCO S.A.
  • 2038 BANKIA
  • 2080 ABANCA CORPORACION BANCARIA S.A.
  • 2085 IBERCAJA BANCO SAU
  • 2095 KUTXABANK S.A.
  • 2100 CAIXABANK S.A.
  • 3008 CAJA RURAL DE NAVARRA S.COOP. DE CRÉDITO
  • 3035 CAJA LABORAL POPULAR, COOP. CDTO. LTDA.
  • 3183 CAJA DE ARQUITECTOS SDAD COOP. DE CREDITO.

Aitorpenaren emaitza negatiboa edo konpentsatu beharrekoa izanez gero, Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu behar da, Bilboko egoitza nagusian zein lurralde bulegoetan.

Salbuespenak

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenak, toki hauetan soilik aurkez daitezke:

  • Ogasunaren Bilboko bulego zentrala.
  • Kasuan kasuko jabetza erregistroko likidazio bulegoak: Balmaseda, Barakaldo, Durango, Gernika, Markina, Portugalete eta Santurtzi.

3. EPEMUGAK

Zergaldia hiru hilekoa bada, hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hileko lehen 25 egunetan aurkeztu behar da.

Zergaldia hilabetekoa bada, hurrengo hileko lehen 25 egunetan aurkeztu behar da. Abuztukoa irailaren 25era arte aurkez daiteke.

Epemugaren bat jaieguna edo larunbata bada, aurkezteko epealdia hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

4. BESTE INPRIMAKI INTERESGARRI BATZUK

  • R-1. Pertsona fisikoen ordezkaritza.
    Inprimakiarekin batera zergapekoaren eta ordezkariaren NANaren fotokopiak aurkeztu behar dira nahitaez.
    Hauetarako behar da:
    • Zerga ziurtagiriak eskatzeko.
    • Berriemateak, agindeiak, abisuak eta jakinarazpenak jasotzeko.
    • Agiriak edo datuak aurkezteko.
    • Zergei buruzko kontsultak egiteko eta zerga-ordainketako aurretiazko proposamenak aurkezteko.
    • Errekurtsoak jartzeko eta haietan atzera egiteko.
    • Itzulketak edo errenboltsoak eskatzeko, zergapekoaren kontu batean abonatzeko asmoarekin.
    • Ordainketak geroratzeko eta zatikatzeko eskatzeko.

    OHARRA: Ez du balio zerga aitorpenen kopiak lortzeko.

  • D-1. Emariak: Egindako emarien, dohaintzen eta ekarpenen ziurtagiria.
  • L-1. BizkaiBai zerbitzuan alta emateko eskaera.
  • L-10. Birjarpenezko errekurtsoa.
  • L-13. Gerorapena edo zatikapenaren eskaera.
  • AS-1. Ordainketa geroratzeko eskabidean eskatutako informazioa eta dokumentazioa aurkeztu izanaren frogagiria.
  • PV1. Bidegarritasun-plana.
  • L-20. Eskabideak (BizkaiBai).
  • I -43. Eskabidea:14 urtetik beherako IFZ eskatzeko.
  • N-0. Eskabidea: jakinarazpenak jasotzeko egoitzaren alta, baxa edo aldaketa.
  • RF1 Zerga-egoitzaren aitorpena.
  • 030. Eskaera: alta pertsona fisikoen erroldan, egoitzaren aldaketa edota datu pertsonalen aldaketa (NANarekin edo AIZekin).

5. JAI EGUNEN ZERRENDA

  • 2019/01/01 - Urteberri eguna.
  • 2019/01/06 - Errege Magoen eguna.
  • 2019/03/19 - San Jose eguna.
  • 2019/04/9 - Ostegun Santua.
  • 2019/04/10 - Ostiral Santua.
  • 2019/04/13 - Pazko Astelehena.
  • 2019/05/01 - Langileen Eguna.
  • 2019/07/25 - Santiago Apostolua.
  • 2019/08/15 - Andra Mari eguna.
  • 2019/08/28 - Aste Nagusiko Ostirala.
  • 2019/10/06 - Espainiako Jai Nazionala.
  • 2019/12/08 - Ande Maria Sortzez Garbiaren eguna.
  • 2019/12/25 - Eguberri eguna.
 
 

e-mailez bidali