saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Batzordeen lana

Informazioa

Adinekoen kontseilua

Batzordeen lana

Ekintza jakin batzuen garapena errazteko, Kontseiluak lan-batzordeak eratzen ditu. Batzordeek helburu zehatzak dituzte eta, beraz, iraupen mugatukoak dira.  Adinekoek, profesionalek eta/edo eta zenbait arlotako adituek osatzen dituzte batzordeak.

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea da, eta talde-lana baliatuz, batzorde bakoitzak gomendioen txostena egiten du. Txosten hori Kontseiluaren osoko bilkurari aurkezten zaio, aztertu eta onar dezan. Eta, azkenik, aldaketak nahiz hobekuntzak bideratzeko, eskatzeko edo proposatzeko aukera ematen zaie zaie erakunde publiko edo pribatuei edo, oro har, herritarrei, finkatutako helburuak lortu ahal izateko.

Batzorde bakoitzak lerro estrategiko bat lantzen du:

1. BATZORDEA: "ZAHARTZE AKTIBOA ETA INGURUNE LAGUNKOIAK"
  • 1. helburua: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta beste entitate edo erakunde batzuek zahartze aktiboa sustatzeko dituzten politiken eta ekintzen gaineko orientabidea eta aholkularitza eskaintzea.
  • 2. helburua: «Bizkaia, Lurralde Lagunkoia» programaren garapena eta ezarpena sustatzen duten estrategiak ezartzea. 

Gauzatutako ekintzak eta abian daudenak:

  1. Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoen elkarteentzat dituen diru-laguntzen deialdiari buruzko gomendio eta jarraipen txostena egitea.
  2. "Bizkaia, Lurralde Lagunkoia" programa garatzeko erreferentzia-markoa eta zehar-lerroak ezartzea.
  3. Pertsona nagusiak ahalduntzea eta prestatzea, gizartean parte hartzea sustatuta, lurraldea eraldatzeko eragile protagonista gisa.
  4. «Lurralde Lagunkoia» estrategiaren jarraipena eta monitorizazioa egitea, Bizkaiko udalerrietan ezartzeko prozesuaren barruan.
2. BATZORDEA: "ADINEKOENTZAKO GIZARTE-ZERBITZUAK"

Helburua: EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen katalogoan jasotako adinekoentzako gizarte-zerbitzuak arautzen dituzten arauei buruzko gomendioen txostenak egitea.

Gauzatutako ekintzak eta abian daudenak:

  1. EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen zerbitzuen karteraren zirriborroa aztertzea eta proposamenak egitea.
  2. Bizkaiko zerbitzuak eta baliabide zehatzak arautzen dituzten dekretuak aztertu eta horien gaineko proposamenak egitea (foru egoitza-zerbitzua emateko hitzarmena, familia zaintzaileei zuzendutako atseden zerbitzuak, eguneko zentroak…).
3. BATZORDEA: "ADINEKOEN GIZARTE-IRUDIA"

Helburua: Adinekoak ahalduntzeko estrategia ezartzea, adinekoen gizarte-irudia hobetzeko tresna gisa.

Gauzatutako ekintzak eta abian daudenak:

  1. Erakunde publiko eta pribatuek adinekoen gizarte-irudi berria sustatzea eta bultzatzea.
  2. Adinekoen gizarte-irudi berria sustatzen duten berariazko ekintzak antolatzea.
  3. Kontseiluaren «marka» sortzea eta hedatzea, lehenik eta behin, adinekoen taldeen artean, eta, gero, herritar guztien artean, zahartzaroaren bestelako irudi bat zabaltzeko.
 
 

e-mailez bidali