saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Lan egitasmoa 2013-2014 aldian

Informazioa

Adinekoen kontseilua

Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren lan egitasmoa 2013-2014 aldian 

1999. urtean sortu zenetik, hainbat alderdik eragin diote Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren bilakaerari, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren aldaketek, aurrekontu-gorabeherek eta bestek.

Horregatik, 2013. urtean, hainbat politika- eta gizarte-eragilek nabarmendu zuten parte-hartze eta aholku-batzorde hau bultzatzen jarraitzea behar-beharrezkoa zela eta bi urteko plana onartu zen, lau ardatz estrategiko jorratzen zituela:

  • 1. ardatza. Gizarte Ekintza Sailak gertatzen dituen zahartze aktiboaren sustapen-ekintzen gaineko orientabidea eta aholkularitza eskaintzea.
  • 2. ardatza. Zahartze aktiboa sustatzea Bizkaiko Lurralde Historikoan.
  • 3. ardatza. Pertsona nagusiei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzko legea garatu eta hedatzeko aholkularitza eskaini eta iritzia ematea herri-erakundeei.
  • 4. ardatza. Zahartzaroaren eta pertsona nagusien gaineko irudi aldekoa eta benetakoa sustatzea.
 
 

e-mailez bidali