saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Adinekoen Kontseilua

Informazioa

Adinekoen Kontseilua

Adinekoen Kontseiluaren aurkezpena, osaera eta eginkizunak

Zer da Adinekoen Kontseilua?

Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseilua partaidetza eta ordezkaritzako bilgune espezifiko bat da, 60 urte baino gehiago dituzten pertsonak eta adinekoen arloko erakunde eta elkarteak biltzen dituena, elkarlanean aritzeko Bizkaiko herritarren sektore honen ongizatea lortzeko politikak eta jarduketak planifikatu eta burutzeko eta haien jarraipena egiteko.

Kide anitzeko organoa da, aholku-emailea, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari atxikita dago.

Kontseiluaren osaera

Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseiluak kide hauek izango ditu: kontseiluburua, kontseiluburuordea, kontseiluko idazkaria eta gehienez hamaika kontseilukide (69/2020 Foru Dekretuaren 8., 9. eta 10. artikuluak).

Zein dira Adinekoen Kontseiluaren eginkizun nagusiak?

  1. Gizarte-ekintzako arlo honi zuzenean eragiten dioten eta arlo honekin lotura zuzena duten Bizkaiko Lurralde Historikoaren jardun-politikak ezarri aurretik aztertzea eta informatzea.
  2. Adinekoen gizarteratzea eta adinekoek behar duten laguntza sustatu ahal duten proiektuak, neurriak eta jarduketak proposatzea
  3. Adinekoen arloko proiektuek aztertzea eta haiei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.
  4. Adinekoen arretarako politiken arloan, ildo estrategikoak, jarduteko lehentasunak eta jarduketa zehatzak proposatzea.
  5. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta beste erakunde batzuek adinekoekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten gaiei buruz egiten dituzten kontsultei buruzko txostenak egitea eta aholkuak ematea.
  6. Adinekoen autonomia sustatzeko eta mendekotasuna duten adinekoei arreta emateko politikak sustatzea.
  7. Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoen arretarako dauden gizarte-baliabideak ezagutzea eta arreta emateko erakunde, zentro eta zerbitzuen kalitatea sustatzea.
  8. Adinekoen ongizatea hobetzeko gizarte-neurriak sustatzea.
  9. Belaunaldien arteko elkartasuna, integrazioa eta harremanak sustatzea.
  10. Adinekoek gizartean parte hartzea eta elkarteak sortzea sustatzea, baita eta adinekoei zerbitzua emateko boluntarioak ere, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.
  11. Adinekoen ongizaterako neurriak, kanpainak, azterlanak eta ikerketak sustatzea
  12. Kontzientzia sortzea zahartzaroak gizartean duen balioaz, bai autonomia, jarduera eta inplikazio soziala dutenei dagokienez, bai hauskortasun- eta mendekotasun-egoeran daudenei dagokienez. Horretarako, balio horren kontrakoak diren estereotipoak saihesten laguntzen dituzten mezuak zabalduko ditu.
 
 

e-mailez bidali