saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2014 - 4.4 Bertsioa - Data: 2014/05/08

Informazioa

Bertsioen nobedadeak

Oharra

4.2 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Barruko EMCS sistemari "JEKik gabeko azken kontsumitzaileak" hartzaile mota daukaten dokumentuak kudeatzeko mezu berriak erantsi zaizkio. IFZik gabeko hartzaile horiek ez dute EMCS sisteman jarduten. Beraz, espedizioan gorabeherarik badago, guk EMCS sistemari jakinarazi behar diogu, beraien izenean. Hauek dira mezu berriak: IE128 - Gorabeheren partea, IE108 - Jasotze dokumentu ezaren abisua eta IE109 - Jasotze dokumentua iristearen abisua. Informazio gehiagorako sartu hemen: www.emcs.es: "Barruko EMCS" hautatu behar dugu, eta gero "Web zerbitzuak. Dokumentazio Teknikoa"-"IFZik gabeko hartzaileentzako produktuen kudeaketa".
  • Zenbait hobekuntza egin dira dokumentuen inprimaketan:
    • "Hartzaileak hartutako kopurua" gehitu da EMCS hartzearen ziurtagiria inprimatzean.
    • "Merkantziaren dentsitatea" gehitu da barruko EMCS laguntze dokumentua inprimatzean.
    • "ARC sekuentzia zenbakia" gehitu da barruko eta komunitate barruko EMCS laguntze dokumentua inprimatzean.
    • "Marka" eremua gehitu da barruko EMCS laguntze dokumentua inprimatzean, lauki zenbakirik gabe, Betetze Gidaliburuan ez baita hala agertzen.
    • Komunitate barruko EMCS dokumentuen inprimaketan "Trazatzailea" eremua gehitzen da merkantziaren deskribapenaren barruan.
  • Bacosoft sistemara datuak esportatzeko aukeran, zutabeen goiburuak aldatzen dira, eskatutako formatuari egokitzeko.
  • Bacosoft sistemara datuak esportatzeko prozesua aldatu da, "Hartzaile mota" "Esportazioa" bada hartzailearen IFZ BEZ eremua hutsik uzteko. Hori barruko mugimenduetarako nahiz komunitate barrukoetarako egin da.
  • Barruko EMCS 115 eta 113 mezuak sortzerakoan, dokumentu batean bigarren matrikula bat badago (atoia edo erdi atoia) buru traktorearen matrikulari eransten zaio. Bertsio honetara arte, inprimatzean bigarren matrikula irteten zen arren (existitzen bazen), EMCS mezuetan ez zen hala gertatzen.
  • "436/2009 Araudia (EE) betetzeko ondorioetarako emandako dokumentuak erabiltzea lehenetsita" eta "EMCS dokumentuak "Ardo eta Mahastizaintzako laguntze dokumentu" gisa erabiltzeko adostasuna ematea lehenetsita" laukien funtzionamendua Establezimenduaren fitxan alderantziz zegoen EMCS dokumentu berriak sortzeko orduan. Establezimenduan lehenengo laukia markatzen badugu, dokumentu berria sortzean bigarrena markatzen zen. Establezimenduan bigarren laukia markatzen badugu, dokumentu berria sortzean lehenengoa markatzen zen. Biak markatuz gero (ohikoena dena), dokumentu berrian biak markatzen ziren. Arazoa konpondu da.
  • Aplikazioaren taula osagarri batzuk eguneratu dira (Espedizioaren emaitza orokorrak, Ezadostasunaren arrazoiak, Herrialdeak etab) haientzat argitaratutako nobedadeei egokitzeko, EMCS sisteman argitaratuak.
  • IE815 mezua (Komunitate barruko EMCS laguntze dokumentua) aldatu da, hartzailea "Zuzeneko ematea" motakoa denean IFZa beti alda dadin, eta inoiz ez Emateko Lekuaren kodea.
  • "Sec" zutabea erantsi zaio dokumentu bilatzaileari, EMCS dokumentuen sekuentzia zenbakia erakusten duena. Zutabe hori "Onartze zk / ARC" zutabearen ondoren jartzen da.
  • "Jasotzearen emaitza globalak" identifikatzeko erabilgarri dauden elementuen taula, Komunitate barruko EMCS jasotze ziurtagirietan (IE818), Barne EMCS jasotze ziurtagirietan (IE118) eta IFZik gabeko hartzaileentzako gorabehera parteetan (IE128) erabilia berbera zen. EMCS sisteman eginiko aldaketen ondorioz, bi taulatan banatu behar izan da, elementu ezberdinekin: bata komunitate barruko EMCSrako eta bestea barruko EMCSrako.
  • Barruko EMCS dokumentu bat egitean eta beraren gainean ohiko erlazio bat kargatzean, ohiko erlazioaren "Emateko lekuaren deskribapen testua" eremuan INTROk bereizitako zenbait lerro baldin badaude, testua EMCS dokumentuaren "Emate lekuaren deskribapena" eremuan lerro bakarrean ageri da, eta INTROak sinboloz aldatuta ageri dira. Arazoa konpondu da.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 10,9 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga. (6,04 MB)

  2. Deskarga Bakarra

    Instala_EMCS_DFB.exe (10,9 MB)

 
 

e-mailez bidali