saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

AGE europako plataforma

Informazioa

Zahartze Aktiboa

AGE EUROPAKO PLATAFORMA

AGE Europako plataforma

AGE Europako plataforma bat da, 50 urtetik gorako pertsonen 150 erakunde inguru batzen dituen sare europar bat, Europar Batasunean zuzenean 30 milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen dituena. AGE plataformaren helburua da Europar Batasunean 50 urtetik gora dauden 150 milioi biztanleen interesak ezagutarazi eta sustatzea.

Eskualdeetako, nazioetako eta Europako erakundeak sar daitezke AGE plataforman, baldin eta pertsona nagusienak badira edo pertsona nagusientzat lan egiten badute. Irabazteko asmorik gabeko erakundeak bakarrik sar daitezke AGEn. Plataformako kideek eta Europar Batasunaren PROGESS programaren diru-laguntza batek finantzatzen dute AGE.

AGE plataformak Europa mailan lan egiten du, gure gizartearen zahartzearen ondoriozko aukera eta erronkei buruzko sentsibilizazioa eginez; helburuak dira politika egokiak garatzea eta Europako herritar nagusien interesak eta partaidetza sustatzea.

AGE plataformak jarduera politiko eta informazio-jarduera batzuetan hartzen du parte pertsona nagusien iritziak eta zahartzearen arazoak Europar Batasunaren lan-agendan sartzeko eta pertsona nagusiak elkarren artean harremanetan jartzen laguntzeko. Hona hemen AGE Europako plataformak abiarazitako kanpaina:

Adinarekin adeitsua den Europa baterantz. Kanpaina honen helburua da irtenbide berritzaileak sustatzea zahartze aktiboa sustatzeko eta pertsona nagusientzako ingurune adeitsuak garatzeko.

Era berean, AGE plataformak dokumentu batzuk egiten ditu Europar Batasunaren ekimen nagusiei buruzko bere iritziak adierazteko eta gomendioak egiteko. Plataformako kideek egin eta onartzen dituzte dokumentuok. Orri honen amaieran, AGEren argitalpenen bilduma bat aurki dezakegu (gaztelaniaz). Halaber, AGEk zahartzeari eta Europari buruzko gai garrantzitsuen berri emateko aldizkari bereziak argitaratzen ditu. IKUSI ALDIZKARIAK

AGEren web orrian, Europako plataforma honen informazio guztia kontsulta dezakezu, eguneratuta. Ingelesez eta frantsesez dago informazioa. Hala ere, aukera dago pantailaren eskuinaldean dagoen itzultzaile automatikoa erabiltzeko.

 
 

e-mailez bidali