saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

INTERREG VI B SUDOE programa

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Erreferentzia

Europako Hego-mendebaldeko Eremuaren Lurralde Lankidetzarako Programa (SUDOE). INTERREG IV B SUDOE 2007-2013.

Helburua

Europako Hego-mendebaldeko Eremuaren Lurralde Lankidetzarako Programak (SUDOE) eskualdeen garapena babesten du, EGEF (Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) bidez nazioz gaindiko proiektuak finantzatuz.

Espainia, Frantzia, Portugal eta Erresuma Batuko (Gibraltar) eskualdeetako eragile publikoek Europako Hego-mendebaldeko Espazio honen hazkundean eta garapen iraunkorrean lagun dezakete, berrikuntza, ingurumen, informazioaren teknologia berri eta hiri-garapen iraunkorraren arloan nazioz gaindiko lankidetza-proiektuak garatuz. Batera lan eginez, eskualdeko eragile hauei esker Europako hego-mendebaldeak Europar Batasunaren estrategiak lortzeko lan egingo du hazkundearen, enpleguaren eta garapen iraunkorraren eremuan.

Ekintzak

SUDOE programa operatiboak lortu nahi duen garapen-estrategiari erantzuteko, honako lehentasunezko ardatzak ezarri dira:

  1. Berrikuntza: Berrikuntzaren sustapena eta teknologiako lankidetza-sare egonkorren eraketa.
    Lehentasun honen helburua bikaintasun zientifikoa, lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzea da. Horretarako, lankidetza hobea garatuko da ekonomia, gizarte eta zientziaren alorreko eragile desberdinen artean. Helburu orokor hori lortzeko, hiru tarteko helburu zehaztu dira:
    • 1. helburua: Emaitzak transferitzeko gaitasun altua duten esperientzia pilotuak eta ikerketa teknologikoak garatzea.
    • 2. helburua: SUDOE eremuan sare egonkorrak eratzea, berrikuntzak eta ezagutza berriak sortu, trukatu eta transferitzeko.
    • 3. helburua: SUDOEko ekonomiako alderik interesgarrienetan lehiakortasuna eta berrikuntzarako gaitasuna indartzea.
  2. Ingurumena: Iraunkortasuna hobetzea, SUDOEko inguru naturala eta ingurumena babestu eta kontserbatzeko.
    Lehentasun honi esker, estrategia eraginkorra lor daiteke nazioz gaindiko lankidetzan. Hala, eragile interesdunek (administrazioek eta  ingurumen-elkarteek, besteak beste) iraunkortasunaren ikuspegitik alderdirik esanguratsuenak jorratzeko eta beharrezko neurriak martxan jartzeko parte hartuko dute, arriskuen prebentzioan eta baliabide naturalen kontserbazioan jardunbide egokiagoetarako oinarriak ezartze aldera.
    Helburu orokor hori lortzeko, tarteko hiru helburu ezarri dira:
    • 4. helburua: Espazioen eta baliabide naturalen ondare-balioa zaintzea eta hobetzea.
    • 5. helburua: Baliabide naturalen kudeaketa hobetzea, bereziki eraginkortasun energetikoa eta baliabide hidrikoen erabilera iraunkorra bultzatuz.
    • 6. helburua: Baterako lankidetza-estrategiak sustatzea arrisku naturalen, eta, batez ere, sute-arriskuen prebentziorako.
  3. Irisgarritasuna: SUDOE espazioaren integrazio orekatua eta informazio-sareetarako irisgarritasunaren hobekuntza.
    Ikuspegi honetatik, lankidetzak lurralde-antolamenduko tipologia berriak bilatu behar ditu eta SUDOE espazioan garapen polizentrikoko estrategia aplikatu, bertan sartzen diren herri eta lurraldeen arteko desorekak zuzentzeko. Kontua ez da azpiegitura handiko lanak egitea, programako jarduera-esparruez harago; baizik eta beste era bateko formulak diseinatzea, garraio-sistemen eraginkortasun handiagoa, azpiegitura-sareen integrazio hobea (Europaz gaindiko Garraio Sareak barne) edo SUDOEko lurralde desberdinen arteko lotura-beharrizanen identifikazio argiagoa lortzeko.
    Bestalde, eskualdeek IKTak eskuratzeko duten ahalmenaren araberakoa da irisgarritasunaren bultzada. Hori horrela, lehentasun honetan lankidetzak aukera ugari eskaintzen ditu, informazioaren gizarteko printzipioei dagokienez. Politika hau zehaztuz gero, gainditu egingo lirateke mugek lurralde-planifikazioaren eta informazioaren maila guztietan eragin dituzten oztopoak.
    Helburu orokor hori lortzeko, bi tarteko helburu zehaztu dira:
    • 7. helburua: Garraioan eta sareen arteko loturan modalitate-aniztasuna sartzea, nazioz gaindiko ikuspegitik.
    • 8. helburua: Komunikazio-azpiegiturak, informazioaren gizartea eta ezagutzak eskuratzeko orduan lurraldeen arteko berdintasun-baldintzak sustatzea.
  4. Hiri-garapen iraunkorra: Hiri-garapen iraunkorraren sustapena, nazioz gaindiko lankidetzaren ondorio positiboak aprobetxatuz.
    Lehentasun honen helburu nagusia hirien eta hiri-sareen garapen orekatua sustatzea da eta, horretarako, horien arteko sinergiak eta nekazaritza-bitartekoak sortzeko bultzada emango da.
    Helburu hori lortzeko hiru tarteko helburu zehaztu dira:
    • 9. helburua: Hiriguneen eta landa-guneen arteko sinergiak aprobetxatzea, SUDOEren garapen iraunkorra sustatzeko, horretarako baliabide eta ezagutzak batuz.
    • 10. helburua: SUDOEko udalerri eta eskualdeen protagonismo sozio-ekonomikoa areagotzea, lankidetza-sareetan sartuz.
    • 11. helburua: Nazioz gaindiko interesa duen ondare kulturala eta SUDOE espazioaren nortasuna balioztatzea.

Talde hartzaileak

Oro har, eragile publiko guztiak izan daitezke onuradun (nazio, eskualde eta tokiko administrazioak, bestelako erakunde publikoak, ikerketa-institutuak, unibertsitateak, eragile eta antolakunde sozio-ekonomikoak, eta abar).

Aurrekontua

132 milioi euro.

Betearazteko epea

2007-2013

Deaildiak

4. proiektu-deialdia (191 KB). Epemuga: 2013ko otsailaren 8a.

Lotura interesgarriak

Programaren weba

Informazio gehiago

Harremanetarako tokiak
KUDEAKETA AGINTARITZA

Kantabriako Autonomia Erkidegoa
Ekonomia Zuzendaritza Nagusia
Hernán Cortés kalea 9 - 6. solairua E
39003 SANTANDER
Harremanetarako pertsona: Juan Llanes Cavia
Telefonoa: +34 942 31 84 20
Faxa: +34 942 37 23 29
Helbide elektronikoa: aug@interreg-sudoe.eu

Espainia: Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioa

Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusia
Paseo de la Castellana 162
28046 MADRIL
Harremanetarako pertsona: María Jesús VIDAL
Telefonoa: +34 91 5835267
Faxa: +34 91 583 73 17
Helbide elektronikoa: MJVidal@sepg.minhap.es

IDAZKARITZA TEKNIKO BATERATUA (STC)

Plaza del Príncipe 4, 1. solairua
39003 SANTANDER
ESPAINIA
Kontaktu orokorra:
Helbide elektronikoa: stcsudoe@interreg-sudoe.eu
Telefonoa: +34 942 23 83 62
Faxa: +34 942 23 84 28

 
 

e-mailez bidali