saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Urkiolako parke naturalaren historia

Informazioa

URKIOLAKO PARKE NATURALAREN HISTORIA GEOLOGIKOA

Urkiolako parkeko mendi eta haranak. (Zabaldu leiho berri baten)

Datazio-modu desberdinen bitartez, jakin badakigu Urkiolako Parke Naturalean azaltzen diren material sedimentarioek 110 eta 140 milloi urte artekoak direla, hots, aurkitutako harri zaharrenek 140 milloi urte dutela eta gazteenek 110 milloi urte. Hauek guztiak, beraz, 30 milioi urteko epealdian sortu ziren Urkiolako Parkeko mendi eta haranak orduz geroztik al daude bertan? Ez.

Urkiolako parkeko kareharria eta zuhaitzak. (Zabaldu leiho berri baten)

Geologiak denboran zehar eta espazio jakin batean gertatu eta gaur egun antzeman daitezkeen zenbait gertakari eragin dituzten gertaerak ditu aztergai, hau da, geologia gaur egungo paisaia geologikoaren sorreran izandako fase desberdinak, urratsez urrats, berreraikitzen ahalegintzen da.

Hortaz, noiz sortu da Urkiolako Parkeak gaur egun erakusten digun erliebea? Duela gutxi, oraintxe ikusiko dugunez.

Parkearen arean agertzen diren harririk zaharrenak aztertuz -(C-1) mapa estratigrafikoan-, Neocomiense izeneko pisu geologikoari dagozkiola konturatuko gara. Neocomiense garaia Aro Sekundario edo Mesozoikoko (Dinosauruen garaia) Kretazikoaren oinarri edo hasiera da, sedimentuan biltzen diren fosilek frogatzen dute harri hauek 140 milloi urteko adina dutela Fosil hauek, era berean, harri hauek itsas jatorria zutela erakusten digute, izatez, maíz agertzen dira harri hauetan itsas organismoak, hala nola, ekinoideoak (itsas trikuak), gastropodoak eta bibalbioak.

Material haretsu eta buztintsu hauen gainean kararri-izaera duten beste sedimentu indartsu eta masiboak agertzen dira: kararri urgoniarrak, arrezifekararri gisa ere ezagunak, beren jatorria, koralezko arrezifeak alegia, aipatuz. Duela 120 milioi urte Kantauri itsasoak ez zuen gaur egungo itxura sakontasun txikiko itsas beso mehar bat besterik ez zen.

Garai hartan nagusi zen klima tropikalari eta antzinako itsaso horrek zuen sakontasun txikiari esker (koralak ezin dira 50 metrotik gorako sakontasunean bizi -argi eza- eta behar beharrezkoa dute 18 eta 25ºC arteko tenperatura duen ura), aurreko materialen gainean organismo eraikitzaile anitz hasi zen instalatzen, koral kolonialak, gaur egungo arrezife tropikaletan garatzen direnen antzekoak, Rudistoen koloniak (gaur egun ez dago halako organismorik) eta ostreido-meta handiak batik bat.

MAPA ESTRATIGRAFIKOA
Mapa estratigrafikoa
c-3
ERDI-GOI ALBIENSEA (110 milloi urte)
c-2
APTIENSEA, BEHE ALBIENSEA (120 milioi urte) - (Arrezifeko faziea - URGONIARRA)
c-1
NEOCOMIENSE (140 milloi urte)
Geruza estratigrafikoak

Denboraren poderioz, gainazalerantz hazten ziren organismoek ordurako hilik zeuden organismoak beren azpian. zapaldu eta trinkotzen zituzten, honela jatorri biologikoko (hildako koralak eta maskorrak) eta kararrizko material kopuru handien metaketa gertatu zen etengabe -Izan ere, harri hauei kararri organodetritikoak ere deitzen zaie-. Kararrizko materialaren metaketa ho-nek osatzen zuen arrezifeen gunea eta metaketa hau da, azken finean, Durangaldeko mendietan, hots, Urkiolako Parke Naturaleko gailurrik garaienetan, nagusi diren kararri-masa itzelen jatorria.

Urkiolako parkeko gailurrak
  1. Urtemondo (789 m)
  2. Mugarra (965 m)
  3. Untzillatx (935 m)
  4. Astxiki (791 m)
  5. Alluitz (1.039 m)
  6. Elgoin (1.240 m)
  7. Anboto (1.330 m)
  8. Izpizte (1. 062 m)
  9. Tellamendi (894 m)
  10. Leungane (1.008 m)
  11. Kanpantorreta (1. 0 16 m)
  12. Arrietabaso (1.018 m)
  13. Urkiolamendi (1. 0 11 m)
  14. Saibigain (945 m)
  15. Orixol (1. 128 m)

Duela 110 milioi urte antzinako itsasoa, ordura arte meherra eta sakontasun txikikoa, zabaltzen eta sakontasuna handitzen hasi zen eta, ondorioz, koralezko arrezifeen urrezko garaiari amaiera heldu zitzaion eta hare eta buztin sedimentu finak hasi ziren metatzen (C-3 mapa estratigrafikoan).

Urkiolako harana, atzealdean kareharrizko mendia dagoelarik. (Zabaldu leiho berri baten)

Kararri trinkoa, organismo eraikitzaileen belaunaldi eta belaunaldien ondoriozko trinkotzearen ondorioa, modu askotara erabili du gizakiak guztiak eraikuntzari lotuak ere, Mugarraren hegalean kokatzen den harrobiaren antzeko harrobien bitartez.

Urkiolako Natur Parkeko kareharrizko gailur-lerroa. (Zabaldu leiho berri baten)

Historia geologikoaren gorabeheretako batean, Plaka Iberiarraren eta Plaka Euroasiarraren arteko talka gertatu zen. Indar-aurkaketa honen ondorioz, garai batean itsas sedimentuak izan ziren materialak goratu egin ziren eta, bitxia badirudi ere, gaur egungo mendiak sortu zituzten.

Urkiolako Parke Naturalaren historia geologi-koaren lehen fasea -materialen sorrera noiz eta non sortu ziren aztertzen duena alegia- une horretan amaitzen da, alabaina, gogoan izan behar dugu oraindik ere sortu berri zen itsaso baten az-pian gaudela.

Historia geologikoaren bigarren fasea ez dago, zoritxarrez, parkearen mugen barruan erregistraturik eta berau aztertzeko inguruetako harrietara jo beharko dugu. Badakigu Urkiolako azken harriak itsasoaren hondoan metatzen diren aldi berean, inguruetan itsaspeko laba bolkanikoko kolada bortitzak barrelatzen zirela. Honela, Untzillatx-Anboto gailurreriaren norantza berean, NWSE, eta honekin. paralelo -honen iparraldean eta 2 kilometro baino gutxiagora (Axpe inguruan)-, itsaspeko jatorri nabarmena duten kuxin-labez osatutako basalto-metaketak daude.

Laba bolkanikoak harri-material urtuak dira, lurraren zona sakonetik arrailaduren bitartez azaleratzen direnak. Lehorrean azaleratzen badira kono bolkanikoetatik jariatzen diren ibaiak osatzen dituzte, itsasoan eta sakontasun handian azaleratzen direnean, ordea, uraren presioak hauen eztanda eragozten du eta berehala hozten ditu. Kasu hauetan, hortaz, ez dira, lehorrean ez bezala, laba-ibaiak sortzen, magmak arrailaduretatik irten ahala bikorrak sortzen ditu eta oraindik ere beroak eta plastikoak direnez, bira-biraka jausi eta hondoan metatu egiten dira bola edo kuxin itxura hartuz (hortik datorkio kuxin-laba izena).

Plaken Tektonikaren eskemak.

Altxamendu piriniarra eta euskal mendiak goratzea eragin zuen Plaken Tektonikari buruzko eskema

PLAKA IBERIARRA PLAKA EUROPARRA
U-ko(Urkiolako) egoera plaka iberiarraren eta eurasiarraren arteko talka baino lehenago.

U =URKIOLA

Plaka iberiarra.

Duela 130 milioi urte (Urkiolako Parke Naturalaren harrien adina) Plaka Iberiarra eta Plaka Euroasiarraren artean sakontasun txikiko itsaso mehar ata bero bat zegoen eta itsaso honetan koralezko arrezifeak garatzen ziren.

Plaka iberiarraren mugimendua. Plaka iberiarraren mugimenduaren hasiera.

Plaka Iberiarrak erlojuaren orratzen aurkako norantza zuen higidura makal bat (milioika urteko higidura) hasi zuen eta Plaka Euroasiarrerantz hurbiltzen hasi zen. Horrenbestez, Kantauri itsasoa zabaltzen hasi eta gero eta itsaso sakonago eta zabalagoa bihurtu zen.

Plaka Iberiarrak Eurasiarrarekin talka egiten du. Plaka eurasiarrak iberiarrarekin talka egiten du.

Plaka Iberiarrak Plaka Euroasiarrarekin egin zuen topo ata honen azpian sartu zen. Ordura arte bi plaka hauen artean zeuden itsas sedimentuak konprimatu, tolestatu eta goratu egin ziren.

PIRINEOAK
Mendikate Pirenaikoa eratuta gelditzen da.

Itsas sedimentuen goratzea duela 40 milioi urte osatu zen, plaka tektonikoek bat egin baitzuten, Plaka Afrikarraren bultzadaren ondorioz. Izan ere, Plaka Afrikarrak hegoaldetik bultzatu zuen Plaka Iberiarra, Plaka Euroasiarraren aurka behin-betiko ahokatu zuen arte. Hortaz, mendikate piriniarra eta euskal erliebe kontinentala sortu ziren eta bere harriak aurreko garai haietako itsas fosilez josita daude.

Gaur egun kuxin-labak sortzen ari dira dortsal ozeanikoen ardatzetan, hau da, kontinenteak bereizi eta itsasoak, beraz, handi eta zabalagoak egiten diren guneetan.

Duela 100 milioi urte arrailadura sakonak sortu ziren antzinako Kantauri itsaso tropikalean, itsasoak sakonera eta zabalera handitu zituen eta antzinako kostaldeak Plaka Iberiarra eta Plaka Euroasiarra urrundu egin ziren. Itsaspeko labek hala frogatzen dute.

Itsasoaren zabaltze-mugimendu hau "Kantauri itsasoaren irekiera" gisa ezagutzen da eta 50 milioi urte iraun zuen.

Kantauri itsasoaren irekierak jarraipena izan zezakeen, alabaina, funtsezko gertakari batek erabat aldatu zuen ordura arteko joera.

Gogoan izan dezagun oraindik ere hedatzen eta handitzen ari den itsaso batean urperatuta jarraitzen dugula. Hala eta guztiz ere, duela 45 milioi urte inguru, Plaka Iberiarrak, hasiera batean Plaka Euroasiarretik aldendu zena, Plaka Afrikarraren bultzada jasan eta Plaka Euroasiarrarekin topo egin eta honen azpian sartu zen. Hemen dugu Urkiolako Parke Naturalaren historia geologikoaren hirugarren fasea: Orogenia Piriniarra.

Plaka Iberiarraren eta Euroasiarraren talka makal baina ezinbestekoaren ondorioz, bi plaken artean talka gertatu aurreko garai desberdinetan metatutako itsas sedimentuak tolestatu eta konprimatu egin ziren eta, aldi berean, izugarrizko garaieretaraino goratu ziren. Honela sortu ziren Mendikate Piriniarraren gailur garaiak eta hauen inguruko erliebe kontinental guztiak, ordura arte beste garai bateko itsas sedimentu zirenak. Hau da, ondorioz, Euskal Herriko mendi guztien altxatzearen historia eta hauxe da gure mendietako zein Pirinioetako harrietan beste garaietako itsas izakien fosilak aurkitzearen arrazoia.

Ikusgarria gertatzen da kostaldetik urrun, lehor-lehorrean, eta itsas mailaren gainean oso garaiera handian antzinako itsas organismoak aurkitzea, are gehiago 1.000 metrotik gorako garaieran koralezko arrezife osoak aurkitzea, Durangaldeko erliebe nabarmenen zati handi bat osatuz. Hala ere, gaur egungo erliebea ez da duela 40 milioi urte itsas hondoa erabat goratu ondoren osatu zen erliebearen irudia.

Urkiolako Parke Naturalaren erliebe eta historia geologikoaren laugarren eta azken fasean sartzen gara: higaduraren fasea.

Higadurak desgastea, suntsipena esanahi du. Itsas hondoetan sedimentazioa, metaketa, pilaketa eta eraikuntza nagusi bada, ez da gauza bera gertatzen erliebe kontinentalekin, hauek arian arian desgastatzen eta higatzen dituzten etengabeko erasoak jasaten dituzte eta, azkenik, higatutako material guztiak, luze edo laburrago eta makal edo biziago izan daitekeen ibilbide baten ondoren, itsasoan amaitzen du eta horretarako garraio-agente batez baliatzen dira, normalean drenaje-sareaz (ibaiak) edo haizeaz. Hau da sedimentazioaren zikloa: higadurak erliebe kontinentalak desgastatu egiten ditu eta garraio-agenteek hondakin-materialak edo sedimentu potentzialak (buztin, hare, harkoskoak) itsasoraino arrastatzen dituzte eta bertan metatzen dira, itsas hondoan geruzak osatuz. Higidura orogeniko batek itsas sedimentu hauek goratu eta erliebe kontinental berriak sortzen baditu, berriro emango litzaioke hasiera sedimentazioaren zikloari.

Honela bada, duela 40 milioi urte erliebe kontinentala osatu eta berehala hasi zen harriak bigunago ziren guneetan eta, ondorioz, agenteen erasoaren eragina nabarmenagoa zen guneetan higatzen edo desgastatzen. Horrenbestez, erliebeak gaur egun azaltzen duen itxura, Urkiolako Parke Naturalean zein inguruko mendigune guztietan, 40 milioi urteko higadura etengabearen ondorio da, hau da, 40 milioi urte iraun duen gainazaleko erliebearen eskultura-lana da gaur egun ikusten dugun emaitza.

Geologia historikoak harantzago jo dezake eta bosgarren fase batez hitz egin genezake, izatez, erliebearen eskultura-lanak aurrera darrai higadura natural eta makalaren eskutik, alabaina, maiz esku higatzaile bortitz, azkar eta suntsitzaileago baten eraginak aldatu egiten du adierazitako prozesuaren martxa: giza espeziearen eta teknologiaren eraginak.

PAISAIA KARSTIKOA.HIDROLOGIA

Urkiolako Parke Naturalaren barruan paisaiak modulatu berezi bat azaltzen du, beren substratuen litologian kararria nagusi duten gune guztiek bezalaxe: erliebe karstikoa.

Kararria, arestian aipatu denez, kaltzio-karbonato proportzio handia duen harri sedimentarioa da. Bestetik, konposatu kimiko hau erraz disolbatzen da gas karbonikoz kargatutako uretan, honela, uraren erasoak eragin nabarmena du kararrian, kararria higatu eta modelatu egiten baita disolbaketaren ondorioz.

Lapiaz (1); Hobi (2); Karekizko horma (3); Leizeak (4); Lurpeko sarea (5); Dolinak (6); Haitzuloak  (7); Lurpeko ibai eta lakuak (8) eta Iturri edo ur-sorburua (9). (Zabaldu leiho berri baten)

Paisaia karstikoa. Gainazalari dagokionez, kararria disolbatzen denean guztiz pitzatu eta Zatitutako harri-egiturak azaltzen ditu, egitura hauek lapiaz izena dute (1). Beste zenbait kasutan disoluzioak zulo bertikalak sortu ditu, leizeak (4) eta hauek zuzenean lotzen dira lurpeko sarearekin (5). Leize hauetatik gainazaleko errekasto txiki baten urak iragazi eta lurperatzen badira, zulo hauei hobi deitzen zaie (2). Lurraren denudazíoak amildegi bertikalak edo karekizko horma handiak sortu ditu (3), alabaina, lauagoak diren zonetan maiz agertzen zaizkigu sakonune zirkularrak edo dolinak (6), lurpeko sarearen zati bat hondoratzearen ondorioz Sortuak (5), lurpeko sarea, bestalde, aho edo haitzuloetan kanporatzen da (7). Iragazitako urak harria disolbatu egiten du beheragoko mailetara jotzeko (8). Bertan lurpeko ibai eta lakuak sortzen ditu eta hauek adierazitako maila horiek erabat urpe ditzakete, iragazitako ur kopuruaren arabera. Maila iragazkaitz batekin topo egiterakoan, urak kanpoalderako irteera bat bilatzen du iturri bat edo ur-sorburu bat sortuz (9).

Kararria nagusi den inguruneetan antzematen den gainazaleko paisaia oso tipikoa da, harria soila dagoen guneetan oso antzematen baitira disoluzioaren ondorioak. Eskala txikian, harrien gainazala desgastaturik dago eta ubideska borobilduak eta olatuen antzeko kiribildu edo gailurrak azaltzen ditu higaduraren ondorioz Beste kasu batzuetan, disoluzio zirkularreko fenomenoak antzeman daitezke, harriak gasta zulodun baten hartuz. Eskala handiagoan berriz, harritzak eta guztiz pitzatuta dauden zoruak aurki ditzakegu eta gainazalean ez da urik agertzen, ur guztia harrietako arrailaduretatik kararri-masaren barnerantz iragazten baita, diaklasen sarea (arrailadurak) gero eta gehiago disolbatuz eta handituz.

Gainazaletik iragazten den urak harria disolbatu ahala hartzen du sakonera eta haitzuloak eta lurpeko galeria-sare konplexua sortzen ditu. Haatik, maila iragazkaitz batera heltzen denean, irteera bat bilatzen du eta iturri bat edo ur-sorburu bat gauzatzen du.

Bestetik, lurpeko sare konplexuak kanpoaldearekín dituen komunikazioak nabarmenagoak izan daitezke. Hortaz, aldartez, gainazaletik, bideratzen den ura bapatean desager daiteke lurperantz hobi baten bitartez. Halaber, gainazalean zuzenean lurpeko sarearekin lotzen diren zulo bertikalak topa ditzakegu guztiak erabat bertikalak ez badira ere, zulo hauek leize izena dute. Zulo bertikalak izan beharrean itxura zirkularreko sakonune bat ikusten dugunean, krater edo inbutu baten antzekoak, dolina batekin egin dugu topo, dolinak, berez, lurpeko sektore bat hondoratzeak gainazalean duen adierazpena besterik ez da.

Parkearen barruan Aramotz-Mugarra eta Eskuagatxeko kararrizko mendiguneek meseta baten itxura azaltzen dute eta bertan erliebe karstikoaren itxura-mota guztiak azaltzen zaizkigu dolinak, leizeak lapiazak. Hauek guztiak oso paisaia latz eta garratza itxuratzen dute eta paisaia honek mesetaren ertzetan, NE isurialdean bereziki, aldaparik handienak erakusten ditu.

Kararrien karstifikazioa guztiz loturik dago hidrologiarekin eta, era berean, harri karstgarriaren bolumena zuzenean lotzen da lurpeko uraren erreserba aprobetxagarriekin. Lapiaz baten eraketa. (Zabaldu leiho berri baten)

Lapiazaren sorrera. Kararriaren disoluzioa arrailadura-sare baten aldekoa gertatzen da, arrailadura-sare honi diaklasa-sare ere deitzen zaio, Arrailadura- edo diaklasa-sareek, oro har, beraien artean ia perpendikularrak diren norantza nagusiak izan ohi dituzte, gutxi gorabehera bloke angeluzuzenak mugatuz (1. argazkia). Disoluzioak eragina izan ahala, arrailadurak sakondu eta zabaldu egiten dira eta arestian aipatutako bloke hauek isolatuta geratzen dira (2. argazkia). Prozesuaren amaierako fasean harri-basoarekin egingo dugu topo (3. argazkia), harri hauek ubideskak dituzle eta bertikalki ebakita daude, hagin itxura hartuz. Izatez, harri-baso hau antzinako arrailadura-sarearen gainazaleko disoluzioaren ondorioa da, eskala handian. Honela sortzen da, beraz, lapiaza, paisaia karstiko baten elementu morfologiko tipikoetako bat. Eskala txikian, ordea, lapiaza sortzen duten harrien gainazalak higaduraren arrasto deigarri eta bereizgarriak ere azaltzen ditu (4. argazkia).

Anbotoko kararrizko gailurreriak nagusiki NWrantz drenatzen du, Atxondoko haranetik (Urtzilloko iturria, 100-200 litro/segundu).

Garapen karstikoa izan duten arrezife-kararriek berezko hidrologia dute, gainazaleko ur-ibilgurik ez duten arren, barne-zirkuIazioa dute-eta. Aramotz-Mugarrako mendigunean barne-zirkulazio honek ondoko ur-sorburuak ditu: SWko mendipean, Dimako haranean Orueko iturría (75-100 I/s) eta NEko mendipean, Mañarin, Iturrietakoa (100-200 I/s): Eskuagatxeko mendiguneak, berriz, Nrantz, Mañarirantz (Sallobente, 100-200 I/s) eta SWrantz, Indusi ibaira (Urmeta, Angilarri, Indusi eta Bernaolako iturriak), drenatzen du.

Iparraldeko isurialdean gainazaleko ur-ibilgu egonkorrak Iñungana eta Iturriotz-Txakurzulo sakanetako marga buztintsuetan, iragazkaitzagoak, kokatzen dira. Sakan hauek Mañaria ibaia eta Mendiolako errekastoa osatzen dute, azken honek Elorrio ibaian hustutzen ditu urak. Elorrio ibaiak, bestalde, Txareta eta Atxondo sakanetako urak bildu ditu aurretik.

Ur-ibilgu argirik gabe, Arangio eta Tellamendiko mendizerretako SEko isurialdeek Aramaio ibaian zehar Deba ibairantz drenatzen dute.

Ur-sorburu karstikoetako urak zein arestian adierazitako errekastoetako urek arro kantauriarreko Ibaizabal ibaian egiten dute bat.

Hegoaldeko isurialdean, ordea, bi errekasto nagusi dugu: Urkiolakoa eta Oletakoa, bi hauek Ebro ibaian husten dute ura, Urrunagako urtegitik barrena. Beraz, sektore hau arro mediterraniarrari dagokio.

 
 

e-mailez bidali