saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Iratzeak

Informazioa

Woodwardia Radicans, Ordunteko Mendietan

Woodwardia radicans

Iratze subtropikal bat da. Berez, makaronesiar uharteetakoa eta Europako mendebaldekoa da, eta bertan banaketa atlantikoa du. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lurraldeetan, iratze arraro honek Europan dituen errepresentazio onenetako bat dago. Erreketako ur-jauzietan eratzen diren hutsarteetan babesten da, substratu silizeoan, normalean oso giro babestu eta hezean, 30 eta 500 metro bitarteko altitudeetan.

Beraren populazioak oso txikiak izan ohi dira, eta oso habitat konkretuetan egoten dira kokatuta. Orokorrean, baso-erabilera duten lekuak izaten dira; gainera, erabilera hori intentsiboa da kasu askotan, eta horrek aldaketak sortzen ditu arroetan eta galerak ekar diezazkieke populazioei. EAEn, iratze horren presentzia duten hogei bat herri ezagutzen dira.

Ordunte BGL (Batasunaren Garrantzizko Lekua)n, Bernales Ibaiaren sakanean dago aipatuta, ingurune itzaltsu batean. Bertan, hiru populazio multzo aurkitu dira, horietako bat 150 frondetik gorakoa.

Trichomanes speciosum

Banaketa makaronesiar eta atlantikoa duen iratze bat da, Gipuzkoan bere ekialdeko muga ezaguna duena. Ezponda itzaltsu eta babestuetan bizi da, hezetasun iraunkorra eta tenperatura leunak dituzten sakanetan. EAEn, 17 herritan lokalizatu da, horiek guztiak isurialde atlantikoan eta gehienak Bizkaian.

Ordunte BGL (Batasunaren Garrantzizko Lekua)n, Bernales Ibaian dago aipatuta, baina populazioa oso txikia da, okupazio eremu murritzarekin eta 50 fronderekin, gutxi gorabehera.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa
 
 

e-mailez bidali