saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zalamako zohikaztegia

Informazioa

Lehengoratze-jarduerak, geotestila erabiliz, Zalamako Zohikaztegian.

Zalamako zohikaztegia Europako habitat arraroenetako eta mehatxatuenetako bat dela kontsideratzen da: estaltzeko zohikaztegia (Batasunaren intereseko 7130* habitata). Mota horretako zohikaztegiak klima hiperatlantikoko eremuetan soilik agertzen dira, hots, oso klima euritsu eta freskoa duten eremuetan. Zohikaztegia garatu egiten da, eta materia organiko aldetik aberatsak diren lurzoruak sortzen ditu, oso azidoak, eta tarteka zohikatz-txilardiak, belardi higrofiloak eta esfagnalak ditu. Komunitate iraunkor bat da, eta ingurumen-baldintzak aldatu ezean ez du aurrera egiten konplexutasun estruktural handiagoko etapetarantz.

Zalamakoa, Ordunte BGL (Batasunaren Garrantzizko Lekua)en kokatua, Euskal Autonomia Erkidegoko estaltzeko zohikaztegi bakarra da, Europako hegoalderantz dagoen azkena eta Iberiar Penintsulako ekialderantz dagoena azkena. Zohikaztegi onbrogeniko bat da, euriaren uraz eta etengabeko lainoez soilik elikatzen dena. Zohikatzaren metaketa progresiboak morfologia ganbila sortzen du, gehienez 2 metroko lodierarekin. Zohikaztegi honek zohikatza sortzen jarraitzen du, eta, hortaz, aktibo dago eta Habitaten Zuzentarauaren lehentasunezko habitat kontsideratzen da. Azalera txikia du, gutxi gorabehera 3 hektareakoa.

Gune honetan, nabaria da Eriophorum vagintum landarearen presentzia. Izan ere, espezie hori "arriskuan" dagoen espezie bezala katalogatuta dago Euskadirentzat, eta Orduntekoa da EAEn ezagutzen den kokagune bakarra.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa
 
 

e-mailez bidali