saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2013 - 4.2 Bertsioa - Data : 2013/10/30

Informazioa

Bertsioen nobedadeak

Kontuz:

  1. Foru Ogasunak onartutako ziurtagiri digitala izan behar duzu.
  2. Barneko EMCS sistemaren Web Zerbitzuetara harpidetu.
  3. Ondo jakin EMCS Laguntza Programaren 4.0 bertsioaren berritasunak zeintzuk diren. Horretarako, softwarearen enpresa hornitzaileak egin duen orrialde honetara sar zaitezke.

Oharra

EMCS Zerga Berezietarako Laguntza Egitaraua

4.0b Bertsioarekiko aldaketak:

  • Behar bezala eguneratzeko, ez ahaztu:
    1. Eguneratzailea exekutatzeko, EMCS laguntza programa itxita eduki behar duzu.
    2. Windows Vista edo Windows 7 badauzkazu, eguneratzailea administratzaile moduan exekutatu behar duzu.
    3. Eguneratzailea exekutatzerakoan, ziurtatu ezazu bertsio berria jatorrizko programa jarrita dagoen karpeta berberean instalatu duzula. Eguneratzaileak galdetzen dizunean "XXXX karpeta existitzen da dagoeneko, instalazioa karpeta horretan egin nahi duzu halere?", erantzun baietz. Aurrekoa ez badizu galdetzen, okerreko karpeta aukeratu duzu.
    4. EMCS laguntza programa ordenagailu bat baino gehiagotan badaukazu, guztiak eguneratu behar dituzu.
  • Nobedadeak:
    1. "Mantentzea" menuari bi aukera erantsi zaizkio EMCS sistemako NC kode-taulak mantentzeko, bai Naziokoan eta bai Erkidegokoan ere. Aukera horiek bi sistemetan NC kode berriak sortzea ahalbidetzen dute. Halaber, jasotzen diren EMCS agiriak (barrukoak zein Erkidegokoak) prozesatzerakoan, baldin eta taulan erregistraturik ez dagoen NC koderen bat agertzen bada, sistemak modu automatikoan ematen dio alta.
    2. Agiri motaren arabera iragazteko aukera ere erantsi da Jaulkitako edo Jasotako 500/503/EMCSen Laburpenen bilatzailean.
    3. Baldin eta barruko EMCS agiri batean "Erabili agiri hau 436/2009. zenbakiko (EE) Araudia betetzearen ondoreetarako" deritzon laukia markatzen badugu, orduan, xedeko Nekazaritza arloko Agintaritza Eskuduna ez ezik, nahitaez bete behar da SORBURUko Nekazaritza arloko Agintaritza Eskuduna ere Establezimenduari dagokion fitxan (Errefusatzerik gerta ez dadin).
    4. Barruko agirietan EMCS sistemak errefusatzen dituen enbalaje-kodeak kendu dira (Errefusatzerik gerta ez dadin).
    5. Barruko EMCS sistemaren barruan bi hamarren gehitu zaizkie Pisu Garbia eta Pisu Gordina eremuei.
    6. IE115 (barruko EMCS) mezua sortzerakoan, "Agiri-zenbakia" eremuari "Agiriaren deskribapena" eremuaren edukia erantsi zaio (gehieneko luzera: 200 karaktere).
    7. OHAR GARRANTZITSUA: "MAHATS barietatea" deritzon eremua 35 karakterera mugatu da, bai Ohiko Merkatugaietan, bai barruko EMCS agirietako merkatugaien fitxetan eta bai agirien inportazio-zirkuituan ere (Errefusatzerik gerta ez dadin).
    8. Merkatugaiei dagokienez, Informazioan Ardoak - Manipulazioak zehazten dira. DAeren inprimaketan, ez da EZEIN EZ aukera markatzen, merkatugaiaren epigrafea Ardoak atalekoa ez bada (edo Vz hasten bada).
    9. Programa aldatu da, barruko EMCS agiri bat "Adierazpen Geroratua" motakoa den kasu guztietan adierazpen diferituari dagokion "Adierazlea" edo mota nahitaez adierazteko eska dezan. Aldaketa horrek eragina du bai agiriak eskuz sartzearen arloan eta bai inportazioaren prozesuan ere (Errefusatzerik gerta ez dadin).
    10. 4 hamarrenera zabaldu da Bacosoftera esportatzekoak diren datuen ataleko "Botilaren edukiera" izeneko eremua, bai ohiko merkatugaiei dagokienez eta bai agiri mota guztietako merkatugaiei dagokienez ere.
    11. "Agirietan lehenetsi gisa erabili beharreko berme-zenbakia..." deritzon eremuari, establezimenduari dagokion fitxa erantsi zaio. Barruko EMCS agiri berri bat sartu eta establezimendua hautatzean, modu automatikoan betetzen da "Bermea" izeneko eremua establezimenduaren fitxan sartzen den zenbakiarekin.
    12. "Ardoari buruzko eragiketen" gaineko lauki batzuk gehitu dira, jasotzen den Erkidegoarteko agiri baten merkatugaiari doakion pantailan falta baitziren.
    13. Ohiko merkatugaiekin loturik dauden ziurtagirien kudeaketa errazte aldera, batez ere horien datei dagokienez, ohiko merkatugaien bilatzaileari ziurtagiri asoziatuen Datak eta Zenbakiak gehitu zaizkio. Horrela, erraz berrikus daitezke datu horiek, merkatugaiz merkatugai sartu beharrik izateke.
    14. Zuzendu egin da "Bilatu EMCS sarrera-erretilutik berreskuratutako mezuak" izeneko aukera, barruko EMCS mezu moten arabera iragaztea ere uzte aldera.
    15. Alertaren edo Errefusatzearen zioen testua zabaldu da, osorik bistaratzeko xedez.

4.0 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Sarrera Erretiluan jasotako komunitate barneko EMCS agiri batzuk (le801) prozesatzean gertatutako gorabehera bat konpontzen du.
  • Erabiltzaileen enpresak bi JEK (establezimendu) dituenean, eta bi JEK horien artean dokumentuak birbidali eta jasotzen direnean - Sarrera erretilua prestatu dugu establezimendu batean edo bestean jarduteko eta heltzen den guztia ez jasotzeko JEK bat edo bestea identifikatu gabe.

3.1 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Behar bezala eguneratzeko, ez ahaztu:
    1. Eguneratzailea exekutatzeko, EMCS laguntza programa itxita eduki behar duzu.
    2. Windows Vista edo Windows 7 badauzkazu, eguneratzailea administratzaile moduan exekutatu behar duzu.
    3. Eguneratzailea exekutatzerakoan, ziurtatu ezazu bertsio berria jatorrizko programa jarrita dagoen karpeta berberean instalatu duzula. Eguneratzaileak galdetzen dizunean "XXXX karpeta existitzen da dagoeneko, instalazioa karpeta horretan egin nahi duzu halere?", erantzun baietz. Aurrekoa ez badizu galdetzen, okerreko karpeta aukeratu duzu.
    4. EMCS laguntza programa ordenagailu bat baino gehiagotan badaukazu, guztiak eguneratu behar dituzu.
  • 3.1 Bertsioarekiko hobekuntzak:
    • Programa aldatzen da, abiarazten den bakoitzean bertsio berririk dagoen bilatzeko. Egotekotan, hala adierazten du, eta eguneratzailearen deskarga eta exekuzioa errazten ditu.
    • "Jatorri-deitura" eremua 250 karakteretara handitu da "ohiko salgaietan" eta emandako EMCS dokumentu baten salgaiaren fitxan.
    • "Marka fiskala" eremua (250 karakter) erantsi da "ohiko salgaietan" eta emandako EMCS dokumentu baten salgaiaren fitxan.
    • GARRANTZITSUA: "marka fiskala" eremua "SALGAIA" erregistroari erantsi zaio dokumentuen inportazioko EMCS formatuan.
    • "Trazatzailea" eremuaren ordez "marka fiskalak" jarri da jasotako EMCS dokumentu baten salgaien fitxan.
    • Jasotze ziurtagiria aurkezten duen leihoa aldatu da (Ie818), dokumentua "emana" edo "jasoa" izatearen arabera. Emandako EMCS dokumentua baldin bada, gure destinatarioarengandik jasotako gorabehera lerroak erakusten dira, eta gorabehera mota (gehiegi, gutxiegi edo beste), kopuruak eta abarrekoak adierazten dira. Ezin da aurkeztutako daturik aldatu, gure destinatarioarengandik eskuratutako jasotze ziurtagiria denez gero. Jasotako EMCS dokumentua baldin bada, dokumentuaren salgai guztiak aurkezten dira, partida guztietan aurkitzen ditugun gorabeherak erregistratu ahal izateko.
    • Jasotze ziurtagiriak inprimatzeko aukera dago, bai emandako dokumentuetan, bai jasotakoetan. Horretarako, "inprimatu" botoia gaitu da tresna-barran, jasotze ziurtagiri baten leihoa irekitzen denean.
    • Bidali 500 UE botoia kendu da tresna-barratik.
    • 801 mezu batzuk prozesatzean agertzen zen " NAT aldagaia ez da aurkitu" errorea konpondu da.
    • "Ukitutako zenbatekoa" testuaren ordez "gehiegizkoagatik edo gutxiegizkoagatik ukitutako zenbatekoa" testua jarri da jasotze ziurtagirien salgaien leihoetan.
    • Garraiolari edo garraio-agente jakin bat bilatzeko aukera gehitu da, garraiolari edo garraio-agente jakin bat aukeratzeko botoia sakatuz, dokumentu bat egiten ari garenean. Ohiko harremanen artean bilatzeko aukera bazegoen: berdin egin da garraiolariekin eta garraio-agenteekin.
    • 500 barne dokumentuetan kopuru aldaketako partea aldatu da, hasieran adierazitakoak baino kopuru handiagoak onartzeko.
    • NC 33021040 kodea erantsi zaio S500 epigrafeari, testu honekin: "Other aromas used in the Food Processing Industry".
    • Taula osagarriak eguneratu dira, ZAEAk 2012-10-05 datan argitaratutakoetan oinarrituta.
    • 500 barne dokumentuetan eta emandako EMCSetan salgaien zerrendatik salgai bat ezabatu eta berreskuratzen saiatuz gero, sistemak ez zuen ezabatutako salgai bat berreskuratzen uzten, 3 edo gehiago baldin bazeuden. Muga 3 salgaitatik 99ra igo da.
    • 500 barne dokumentuetan "Nekazaritzarako 4. alea" inprimatzeko aukera erantsi da.
    • Dokumentuen inprimaketa aldatu da, "Inprimagailua aukeratu" aukera sakatzean zehaztutako aleak eta kopiak inprimatzeko, eta ez ale bakar bat.
    • Jasotako EMCS dokumentuetan kopuruei dagozkien eremu guztietan 3 dezimal aldatu dira, kasuistikari egokitzeko.
    • Ie819 mezuko errore bat, laguntza programak sortzen zuena eta EMDS sistemari behar bezala prozesatzea galarazten ziona, konpondu da.
    • Jasotako EMCS dokumentuen inprimaketa zuzendu da, Despatxu Lekuko Agintaritza Eskuduna laukian datu zuzenak ager daitezen.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 10,9 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga (5,98 MB)

  2. Deskarga Bakarra

    EMCS_DFB.exe (10,9 MB)

 
 

e-mailez bidali