saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Jarduera eremuak

Informazioa

Ordunte BGL (Batasunaren Garrantzizko Lekua)k Euskadiko 2000 Natura Sarean duen berezitasunaren arrazoi nagusia da badirela hor zonaz besteko habitat batzuk, Batasunaren intereskoak direnak; horien artean, azpimarratzekoa da oraindik ere aktiboa den zohikaztegi onbrogeniko baten garapena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko padura-esfagnalen kontzentrazio handienaren formazioa. Horrez gain, baina, pagadi azidofilo, amezti eta haltzadien baso-masak ere azpimarratu behar dira. Azken horiek Batasunaren interesekoak diren iratze paleotropikalen populazio batzuk hartzen dituzte, hots, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans espezieak.

Lehengoratze-jarduerak, geotestila erabiliz, Zalamako Zohikaztegian.

Zalamako zohikaztegia

Europako habitat arraroenetako eta mehatxuenetako bat da. Zohikaztegi onbrogeniko bat da, euriko uretik eta etengabeko lainoetatik soilik elikatzen dena. Aktibo dago, zohikatza sortzen jarraitzen du, eta 3 hektarea inguruko azalera okupatzen du.

Ordunteko mendikateko larrea

Salduero-Pozonegroko padurak-esfagnalak

Tokiko herritarren artean "urmaleak" izenez ezagunak, guztira 30 hektarea baino gehiago dituzten tesela txikitan daude banatuta. Anfibioen espezie ugarik aukeratzen duten bizilekua dira; horien artean, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan "arraro" bezala katalogatutako gailurretako uhandrea dago.

Ordunteko Mendietako pagadiak

Basoak

Pagadi azidofiloak, ameztiak eta haltzadiak. Pagadiak leheneratuko dira pinudi eta eukalipto-basoetan, La Brenako ameztia berreskuratuko da, eta haltzadiak berreskuratzeko lanak egingo dira erreketako ertzetan.

Woodwardia Radicans, Ordunteko MendietanIratzeak

Ordunteko erreketako burualdeetan, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans iratze espezie paleotropikalak daude kokatuta; biak Batasunaren interesekoak dira, Habitaten Zuzentarauaren arabera, eta interes bereziko espezie bezala daude katalogatuta Euskadirentzat.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa
 
 

e-mailez bidali