saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aztergai dagoen eremua

Informazioa

LIFE+ Ordunte Jasangarriak aztergai duen eremua Ordunte BGL (Batasunaren Garrantzizko Lekua) da, Enkarterri eskualdean. Eremu hori Bizkaiko Lurralde Historikoaren mendebaldeko azken eskualdea da, eta, zalantzarik gabe, landa-izaera garbiena duena. Eskualde biogeografiko atlantikoan dago kokatuta, sektore kantabriar-euskaldunaren baitan.

Geografikoki, Ordunteko mendiak hiru eskualde-administrazioren artean daude banatuta: Bizkaia, Gaztela eta Leon, eta Kantabria. Dena dela, lan-eremuei dagokienez, Zalama mendiko zohikaztegia soilik dago Burgosko mugan, Menako Haraneko Basoen BGLn.

Orografia konplikatuaren eraginez -seguruenik-, eremu honetara  ez dira iritsi Bizkaiko eta Euskadiko leku gehienetako berezko garapen industrialak eragindako aldaketak. Aitzitik, landa-izaerari eutsi dion bazter bezala geratu da, bertako motor ekonomiko eta soziala lehen sektorea baita oraindik ere, batez ere abeltzaintza.

Mapa

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa
 
 

e-mailez bidali